Dokumentuaren akzioak
Burgos: Marzas 2013 Campiña
Martxoaren 3an ospatu zen Burgos-ko El Plantio kiroldegian 2013ko Marzas jaialdia. Marzak eske erronda dira, otsaileko azken gauean gazteek egiten dituztenak Espainiako hainbat eskualdetan. Etxez etxeko errondan ibiltzen dira, kantuan eginez eta puskak (arrautzak, txorizoak, odolosteak eta txerrikiak) eskatuz. Marzak gogoan antolatzen dute Burgosen honako jaialdia. Burgos eta inguruetako bederatzi dantza talde izan ziren bertan. Denen artean egin zuten irudietan ageri den arku-dantza, Danza de la Campiña izenekoa, Gaztelako "Rueda" erako erritmoan dantzatua. Burgos, Youtube, Jesus Diez, 2013-03-03.
- Etiketak
- burgos
- espainia
- tradizionala
- gaztela
- marzas
- arku-dantza
- 2013
Dokumentuaren akzioak