Dokumentuaren akzioak
Santa Ageda koplak New York-eko Fashion Week-ean
Santa Eske koplak New Yorkeko pasarelan entzun eta ia-dantzatuta ageri dira bideo honetan. Fashion Week entzutetsuan, modeloak hara-honakoan Santa Ageda koplen doinura. Roberto Etxeberria moda diseinatzaile eibartarrak eraman zituen Santa Ageda koplak New Yorkera eta Madrilera besteak beste, bere 2015eko kolekzioak aurkezteko desfileetara. Santa eskean makilekin lurra kolpatzen den erritmoa oinekin markatzen jarri zituen modeloak, azken agerraldian denak batera pasarelara ateratzen diren unean.
Etiketak
Dokumentuaren akzioak