Hemen zaude: Hasiera Bideoak Santa Ageda eta kintoak Eskoriatzan

Dokumentuaren akzioak

Santa Ageda eta kintoak Eskoriatzan

2017/12/15 12:16

Irudi hauetan Eskoriatzako Santa Ageda eta kintoen ohituraren historia eta bilakaera jasotzen da. Eskoriatzako udalak eskatuta, duela bi urte Badihardugu Euskara Elkarteak ekoiztutako bideoa da. Eskoriatzan Santa Ageda bezperan kintoak (18 urteko gazteak) kantu-eskean ateratzen dira. Santa Ageda egunean ere eskean ibili ondoren, plazan, aurreskua dantzatzen dute. Hurrengo igandean ere dantzatzen dute. Festaren nondik norakoak kontatzen dituzte bideo honetan Eskoriatzako herritarrek. Santa Ageda eta kintoak Eskoriatzan, Badihardugu Euskara Elkarteak, 2014. Grabaketa, gidoia eta ekoizpena: Idoia Etxeberria eta Haizea Odria.

Etiketak

Jarri bideo hau zure webgunean
Deskargatu

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.