Guilcher 17 Iruri 1966 Comte de Treville pastorala
Ondorengo irudiak Hélène eta Jean-Michel Guicher-ek grabatutako filmaketa baten parte dira. Hor, 1966ean, Zuberoako Iruri herrian emandako Le Comte de Treville pastoralaren parte zonbait ikusi daitezke. Pastorala hori Pierre Bordazarre Etxahun-Irurik idatzi zuen. Grabaketaren parte gehiengoan Satan-dantzak ikusten dira. Zenbaitetan puntuak errepikatzen dira eta ez dira beti osoki agertzen. Horregatik zaila da erraitea zuzen zenbat dantza desberdin diren hor. Azken partean salbu beti binaka ikusten dira satan-dantzariak. Horra zeintzuk diren puntu desberdinak:
00:22 - 00: 47 : Bürgübürü puntuaren parte zenbait ikusten dira. Puntu osoaren segida horela bildu zuen Guilcher-ek (La tradition de danse en Béarn et Pays Basque français 365-366 orrialdea):
AA: Pas français eta bi frejat bakun
BB: Fouetté - entrexat
AA’: Zeina, entrexat erdia, bi entrexat, eta frejat bakun.
BB’: Pirouette, bi frejat bakun (Bi frejat doblekin bukatzen da puntua)
00:48 Pas mignon eta moucheté.
00:52 Fouetté eta tombé à gauche.
01:03 Tombé luzia tombé entrexat eta moucheté.
01:10 Gabota puntia eta pas-russe - Bi frejat doble.
01:21 Pas-français, moucheté eta entrexat - Entrexat eta jeté - Entrexat herresta eta moucheté.
01:44 Pas-français (gibelka) - Moucheté eta entrexat - Frejat dobleak.
01:52 Entrexat eta jeté - Entrexat herresta eta moucheté.
02:04 Pas-français (gibelka) - Moucheté eta entrexat.
02:11 Pas mignon eta moucheté - Fouetté - Tombé à gauche.
02:30 Pas français, Moucheté eta entrexat - Entrexat eta jeté
02:46 Entrexat erresta eta moucheté - Pas français (gibelka) - Moucheté eta entrexat - frejat dobleak
02:56 Tombé luzia - Tombé entrexat eta moucheté - Foueté - Tombé à gauche - Pas de té (gibleka) eta frajat bakun - Bi frejat doble
03:35 Bürgübürü Puntua (AA, AA’, BB’)
03:56 Entrexat herresta - Tombé luzia - Tombé entrexat eta moucheté - Gabota puntua eta pas russe - Bi frejat doble.
04:35 - 04:42 Entrexat eta jeté
04:42 - 04:56 Lau Satan : Bürgübürü Puntia (BB’, BB’)
04:57 - 05:45 Satan dantza desberdin horien ondotik, zortzi gizonek osatzen duten talde batek dantza jauziak emaiten ditu. Dantzariak helduak dira eta janzkia daramate, batek salbu. Azken horrek jauzia dantzatuz bandera itzularazten du.
Jauzi baten edo batzuen parteak baizik ez dira ikusten. Sinple lauetan eta pikha zonbait aparte, ez da beste askorik agertzen. Ez da nahikoa hemen dantzatzen den jauzia zein den erraiteko. Bukatzeko entrexatak eta frejat doblea egiten dute denek batera.
Irudien azterketa eta testuaren erredakzioa: Jon Iruretagoyena - Maritzuli konpainia.
Jean-Michel eta Hélène Guilcher gure gurasoek, Biarnoan eta Ipar Euskal Herrian egindako ikerketetan, batzuetan, dantza emanaldiak filmatzeko aukera izan zuten. Haien nahia zen film horiek dagokien eskualdeetako ikerlari eta dantzariei itzultzea. Film horiek gure aitak nahi zuen ordenan muntatu dira. Horregatik, Yvon, Naïk eta Mône seme-alabek, irudiok Euskal Kultur Erakundearen eta Dantzan elkartearen esku utzi nahi ditugu, haien beharren arabera (erakusketak, hitzaldiak, webguneak...) ikusi eta baliatuak izan daitezen, J.M. Guilcher funtsaren aipamena eginez. Meudon-en, 2023ko azaroaren 11n
Guilcher familiak haien gurasoak bildutako ondarea Euskal Kultura Erakundearen eta Dantzan elkartearen esku uzteari esker altxor eder hau euskal dantzaren maitaleen esku jartzeko aukera izan da. Irudien ikerketa, erredakzioa eta sareratzeko prestaketa-lanak Euskal Kultur Erakundeak eta Dantzan elkarteak finantzatuak izan dira.
Euskal dantzak Guilcher bilduman 1962-1976
- Guilcher 01 Ligi-Atherei 1962 Elixiri
- Guilcher 02 Iruri 1962 Bordazarre Etxahun
- Guilcher 03 Barkoxe 1963 Uthürri eta Artzanuthürri
- Guilcher 04 Iruri 1963 Maskaradetako dantzak
- Guilcher 05 Sohüta 1963 Couchinave, Cazet eta Copen
- Guilcher 06 Hauze 1976 Altzaiko maskaradak: barrikadak
- Guilcher 07 Urdiñarbe 1976 Altzaiko maskaradak: barrikadak
- Guilcher 08 Hauze 1976 Altzaiko maskaradak: jauziak, bralea eta godaleta
- Guilcher 09 Hauze 1976 Altzaiko maskaradak: ofizioak
- Guilcher 10 Altzürükü 1963 Urdiñarbeko dantzariak
- Guilcher 11 Barkoxe 1963 Alexis Pikotxet eta Pierre Üthürri
- Guilcher 12 Eskiula 1963-1976 Gabota, Godaleta eta Aitzina Pika
- Guilcher 13 Barkoxe 1962 Etxahun koblakaria pastorala
- Guilcher 14 Gotaine 1963 Zantxo Azkarra: Satanen errepikak
- Guilcher 15 Gotaine 1963 Santxo Azkarra pastorala
- Guilcher 16 Gotaine 1963 Zantxo Azkarra: moneinak
- Guilcher 17 Iruri 1966 Comte de Treville pastorala
- pas-de-te
- iruri
- zeina
- entrexat
- burguburu-puntua
- dantza-jauzia
- satan-dantza
- tombe
- mouchete
- pas-mignon
- irudi-zaharrak
- bakun
- helene-guilcher
- pikha
- 1966
- fouette
- treville
- tradizionala
- etxahun-iruri
- jean-michel-guilcher
- sinple
- tombe-luzea
- pas-francais
- pirouette
- entrexat-herresta
- muxeta
- jete
- zuberoa
- zuberoako-dantzak
- le-comte-de-treville
- pierre-bordazarre
- aitzineko-puntuak
- points-de-principe
- tokian-tokikoa
- satan-dantzariak
- pika
- doble
- xxmendea
- pastorala
- pas-russe
- gabota-puntua
- iruriko-jaun-kontea
- fejat
- herresta
- satanak
- guilcher
- jauzia
