Ikasi Arantzako dantza-luzea: Neska-dantza
Arantzako neska-dantza pausoz pauso ikasteko gida duzue honakoa. Neska-dantza deitzen diote Arantzako dantza-luzean neskek dantzatzen duten zatiari. Inauterietan neska-mutilek denek batera dantzatzen badute ere, Arantzako jaietan plazaratzen duten dantza-luzean bereizi egiten dira genero rolak. Mutilekin sokan dantzatu ondoren, neskek zirkulu ireki bat osatzen dute eta neskek bakarrik egiten dute dantza hau. Arantzarrek herrian bertan dantzatzen duten dantza-luzearen hainbat zati urratsez urrats azaldu dizkigute. Herriko festetan dantzatzen dute dantza-luzea eta inauterietako hainbat geldialditan giroa berotzen denean Arantzako dantza-luzearen parte nagusiak diren hiru dantzak egiten dituzte: zortzikoa, neska-dantza eta mutil-dantza. Maddi Larraldek eta Andoni Mitxelenak eman dizkigute azalpenak. Andoni eta Beñat Mitxelenak akordeoiarekin jo dituzte doinuak eta Maddi Larralde, Leire Bereau, Eneko Zulaika eta Ekai Madariagak dantzatu dizkigute urratsak. Ikasi Arantzako dantza-luzea: Zortzikoa Ikasi Arantzako dantza-luzea: Neska-dantza Ikasi Arantzako dantza-luzea: Mutil-dantza Irudiak: Idoia Lahidalga, Amaiur Aristi. Neska-dantza, dantza-luzea, tutoriala, Arantza, 2024-02-02.
https://dantzan.eus/bideoak/ikasi-arantzako-dantza-luzea-neska-dantza
https://dantzan.eus/bideoak/ikasi-arantzako-dantza-luzea-neska-dantza/@@images/image-1200-8f46b82181e2ff0bc60a4f9ba5356fa5.png
Ikasi Arantzako dantza-luzea: Neska-dantza
Arantzako neska-dantza pausoz pauso ikasteko gida duzue honakoa. Neska-dantza deitzen diote Arantzako dantza-luzean neskek dantzatzen duten zatiari. Inauterietan neska-mutilek denek batera dantzatzen badute ere, Arantzako jaietan plazaratzen duten dantza-luzean bereizi egiten dira genero rolak. Mutilekin sokan dantzatu ondoren, neskek zirkulu ireki bat osatzen dute eta neskek bakarrik egiten dute dantza hau.
Arantzarrek herrian bertan dantzatzen duten dantza-luzearen hainbat zati urratsez urrats azaldu dizkigute. Herriko festetan dantzatzen dute dantza-luzea eta inauterietako hainbat geldialditan giroa berotzen denean Arantzako dantza-luzearen parte nagusiak diren hiru dantzak egiten dituzte: zortzikoa, neska-dantza eta mutil-dantza. Maddi Larraldek eta Andoni Mitxelenak eman dizkigute azalpenak. Andoni eta Beñat Mitxelenak akordeoiarekin jo dituzte doinuak eta Maddi Larralde, Leire Bereau, Eneko Zulaika eta Ekai Madariagak dantzatu dizkigute urratsak.
- Ikasi Arantzako dantza-luzea: Zortzikoa
- Ikasi Arantzako dantza-luzea: Neska-dantza
- Ikasi Arantzako dantza-luzea: Mutil-dantza
Irudiak: Idoia Lahidalga, Amaiur Aristi. Neska-dantza, dantza-luzea, tutoriala, Arantza, 2024-02-02.
Itsatsi bideo hau zure webgunean