Muskildi: maskaradak 2018 Arinki

2018/01/29

Arinki dantza egin zuten Muskildiko aitzindariek aurtengo lehenengo maskaradetako arratsaldeko saioan. Aintzindariek bi ilaratan edo batean kokatuta, publikoari begira egiten dituzte urratsak. Dantza hori, 1986an, Gaüaldi izeneko ikuskizunerako sortutakoa da, Mixel Etxekoparren lehenengotako musika-sorkuntza izan zen. Besteak beste, orduko dantzariak ziren Jean Mixel Boudin, Jean Pierre Bordagarai, Daniel Mainaganet, Joxe Goienetxe eta Patrick Queheille ibili ziren koreografiarekin. Irudiak: Eire Vila. Muskildiko maskaradak, Arinki, Muskildi, 2018-01-07.

Itsatsi bideo hau zure webgunean
Deskargatu