EITB: Txunditzen adituak gara

2016/05/23

Estralurtarrak iritsi dira Lurrera, eta harrera egiteko hor dago aurreskularia txistulariak lagunduta. EITBren iragarki berria da, aurretik txapelarekin egin zuen bezala "euskal diferentzian" oinarritzen dena, ez dakigu diferentzia hori aldarrikatzeko ala horretaz trufa egiteko. Gure ohitura asmatuak zein mutur absurdoraino eraman ditugun ikustarazten lagunduko baligu gaitzerdi, baina oraingoan ere, ilargira seinalatzen duen hatzari begira begira geratuko garela dirudi. Martetarrei aurreskua Txunditzen adituak gara kanpainan, ETB1, 2016-05-23.

Itsatsi bideo hau zure webgunean
Deskargatu