Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak Luzaide: Bolant-eguna 1970 (I)

Dokumentuaren akzioak

Luzaide: Bolant-eguna 1970 (I)

2020/04/06 13:10

Iganden honetan ez da bolantik ez dantzarik izango Luzaiden. Ez behintzat kaleetan. Guztiz ez-ohiko Pazko igandea izango da, sinestezina luzaidarrentzat. Atsekabea goxatzeko orain justu 50 urteko bolant-egunaren grabazio zoragarria argitaratuko dugu dantzan.eus-en. 1970ko Bolant-egunean Jaime Albillosek egin zuen ia ordubeteko filmazioa bi zatitan argitaratuko dugu eta hemen duzue lehen atala.

Martxoaren 29an ospatu zen Bolant-eguna 1970. urtean. Goizeko 9.00etan hartutakoak dira filmazioaren lehen irudiak. Zurituta ageri dira Luzaideko kaleak, elurra dago kale-ertzetan. Prestaketa lanak, lehen dantzak berotzen hasteko, eta autobusa hartzen dute dantzariek Pekotxetara jaisteko. Makilaria iritsi da, muga zeharkatu eta Arnegin dantzan hasi dira. Ostatuan zerbait hartu eta Luzaidera buelta. Dantzaz dantza pasatzen doa goiza, baserrietara bisitak eginez. Bolant-dantza, lauetan erdizka, muxikoak, lapurtar motxak... 

Aste honetan, bolant-eguna gogoan, oroit-miñez dauden luzaidarrak gonbidatu nahiko genituzke filma ikusi ahala ezagutzen dituzten pertsonak, dantzak, tokiak eta xehetasunak jaso eta erantzunetan uztera, orain 50 urteko Bolant-egunaren irudi hauek ahalik eta aberatsen osatzen joateko. 

Irudiak: Jaime Albillos. Bolant Eguna, Luzaide, 1970-03-29.

1960-70eko hamarkadetan hainbat dantza eta festa jaso zituen Jaime Albillosek. Bere ikus-entzunezko bilduma Eresbilen jaso eta digitalizatu da, eta bere zabalkundea dantzan.eus-en bidez egiteko borondatea erakutsi zuen Jaime Albillosek zendu aurretik.  Bilduma horretatik hainbat altxor argitaratu ditugu dagoeneko Dantzan-en:

Etiketak

Jarri bideo hau zure webgunean
Deskargatu

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.