Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak L´Outeiru: El Baile d´Arriba 1978

Dokumentuaren akzioak

L´Outeiru: El Baile d´Arriba 1978

2013/03/01 10:30

Astuarias-en, Cangas de Narcean, dago L'Outeiru, San Xulianu eliz-barrutian. 1978an egindako grabazio honetan Maria eta Pilar ahizpak aritu ziren txandaka pandero karratua jotzen, eta dantzan Laureano Mariarekin aritu zen, eta Paulino Pilar eta Victoriarekin. Bost edo sei kopla kantatzen ziren, errepikarik gabekoak (a,b,c,d) eta 3/8 konpasean. Dantzari dagokionez, atsedena, hara-honakoa, sarrera, eta besoen jokoa zatiak bereizten zituzten. Mariak kriskitin handi batzuk (13 zm luze) erabiltzen zituen. Kantatutako kopla batek halaxe zioen: "Bailador que estás bailando / con la mejor bailadera, / si tu no la bailas bien / otro que baile con ella". L'Outeiro, Santos Nicolas Aparicio, 1978-09-17.

Etiketak
irudi-zaharrak
espainia
baile-darriba
1978
xxmendea
asturias
jota
tradizionala
cangas-de-narcea
louteiru

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.