Dokumentuaren akzioak
Lekorne: Kabalkada 2024
Igande honetan plazaratu dute lekondarrek aurtengo lehen kabalkada. Dantzan, musikan, antzerkian, bertsotan eta kantuan batu ditu Lekorneko herritarrak berriz 10 urteren ondoren. 120 dantzari plazan; gazte eta zahar, hasi 16 urtetatik eta 70 urte bueltaraino. Hainbat jauzi, soka-dantza, makila-dantza, Euskaldunak eta Sorginak, fandangoa... erakutsi dituzte. Joanes Gurutxage, Myriam Potxelu eta Dorothee Diratxette aritu dira dantzariak prestatzen. Eserlekuak leporaino beteta, giroa ezin beroago, eguzkiak ere ez baitu galdu nahi izan Lekorneko zita. Behin lehena emanda, datorren larunbatean izango da bigarren emanaldia, abuztuaren 3an, 17:00etan. Irudiak: Amaiur Aristi. Kabalkada, Lekorne, 2024-07-28.
Etiketak
- lapurdi
- lekorne
- soka-dantza
- tokian-tokikoa
- jauziak
- herri-antzerkia
- tradizionala
- euskal-dantza
- 2024
- makila-dantza
- kabalkada
- fandangoa
Dokumentuaren akzioak