Dokumentuaren akzioak
L`Arboç: Festa Major 2009
Abuztuko laugarren igandean "Festa major", herriko festa nagusia, ospatzen dute L'Arboc-en, Tarragonan. Irudietan, "Ball de Diables" edo deabruen dantzak ikusi daitezke, Kataluniako deabru-dantza zaharrenak omen dira L'Arboc-en ospatzen diren dantzaok. Bestalde, zaldiko gisako bat ere ageri da dantzan. Irudiak: Oier Araolaza. L`Arboç, 2009-08-23.
Etiketak
Dokumentuaren akzioak
Kaixo, 2008an uste det billabonako oinkari dantza tadlearekin izan ginen bertan. bideoan ikusten denaz gain, bertako paloteadoko dantzariak, castellers-ak... asteburu bikaina pasa genuen bertan. erabat gomendagarria!!
Bai Aritz, niri ere festa ederra eta betea iruditu zitzaidan. Kamera bateriarik gabe geratu zitzaidan eta ezin izan nuen askorik grabatu, baina bertan izan ziren bastonersak makila-dantzak eginez, ball de gitanes delakoak (zinta-dantza eginez), mota askotako musikariak, e.a. castellers-ak ere ikusgarriak, herriko kale estu horietan.