Huesca: San Lorenzo 2012 Danzantes

Egun handia izaten da Huescako San Lorenzoko dantzarientzat abuztuaren 10a. San Lorentzo egunean plaza txiki batean izaten da emanaldia eta gazteak goizeko bostetarako hurbiltzen dira bertara dantzarien emanaldia ondo ikusi ahal izateko. Goizeko 8:30ean hasten dira dantzan, makila-dantzak, zinta-dantza eta ezpata-dantza eginez musika bandaren doinura. Lehen emanaldi horren ondoren prozesioan ezpata-dantzarekin parte hartzen dute danzanteek. Eliza barrura sartu eta aldare nagusiaren aurrean dantzatzen dute. Huesca, Youtube, danzantedehuesca, 2012-08-10.

Mikel Sarriegi Etxezarreta
Mikel Sarriegi
2012/11/21 19:01

Nik dantza hauek ezagutu nituenean, beste oso begi-bistako hainbat antzekotasunez aparte, honako hau egin zitzaidan bitxia: zinta-dantzako makilaren eramaile edo "portador"aren txaketila, gure Loinazko ezpata-dantzarien oso antzekoa, "torero" itxura horrekin:
http://www.danzantesdehuesca.es/images/albero1.jpg
http://www.dantzan.com/argazkiak/beasain-loinatz-ezpata-dantza/784494221/image_large