Dokumentuaren akzioak
Goizueta: Inauteriak 2022 Zahagi-dantza
Mozorro eta zomorroak dantzan ibili dira astearte inauteriz Goizuetako kaleetan. Goizean kalez kale ibili dira puska-biltzean eta sueltoan dantzan. Eguerdira arteko lanak bukatu eta elkarrekin bazkaldu dute mozorroek, horietako batzuk segituan altxa dira mahaitik taberna xaharra deituriko lokalera joan dira bi zomorroak edo zahagiak prestatzera. Garazi Loiartek eta Ibai Zugarramurdik hartu dute aurtengoan zomorro papera; aurpegia belztu eta zahagiak lotzen lagundu diete laguntzaileek. Gorputza berotu, luzaketa batzuk egin eta kalera irten dira gainerako mozorroenagana; 17:30ean ekin diote zahagi-dantzari. Herri osoan zehar ibili dira makilak astintzen mozorroak. Lan gogorragoak izan dituzte Loiartek eta Zugarramurdik, Goizuetako zomorroren hain propioak diren mugimendu bereziak eginez, lurrean zilipurdika edota herritarrak zirikatzen eta horien aurpegiak belzten. Inauteriak, Zahagi-dantza, Goizueta, 2022-03-01.
Etiketak
Dokumentuaren akzioak