Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak Fuente Carreteros: Zoroen dantza

Dokumentuaren akzioak

Fuente Carreteros: Zoroen dantza

2024/12/27 09:40

Zoroen festa ospatzen da abenduaren 28an Fuente Carreterosen (Kordoba, Espainia). Zazpi dantzari, sei "ero" eta "loquilla" bat dira protagonista nagusiak. Eroek edo tontoek dantza egiten dute, eta haien mugimenduak, "lances" edo "marias" deituak, Guadalupeko Ama Birjinari, zoroei eta tradizioari jarraitu dioten guztiei eskaintzen zaizkie, “zoro izan zirenei, direnei eta izango direnei”. Ezpata daraman kapitainak zuzentzen du erritua. Gitarra,"carrasquiña”, platilo eta panderoaren musikaren erritmora dantzatzen dute; dantzariek kolore biziko zintekin apaindutako kaskainetak jotzen dituzte.

Zoroak zuriz eta koloretako apaingarriekin janzten dira: gonazpikoa brodatutako farfailekin, gris koloreko zaraulak, galtzerdi zuriak, goraka lotzen dituzten lokarridun zapatila zuriak, alkandora zuria, gerriko urdina, eta bularrean eta bizkarrean gurutzatutako bi banda gorri; urrezko paparreko orratz eta katetxo josiak dituzten kolorezko begiztekin.

Irudiak: IAPH patrimonio inmaterial. Zoroen dantza, Fuente Carreteros, 2009-12-28.

Etiketak

Jarri bideo hau zure webgunean
Deskargatu

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.