Ezpalak 2011 La Bourrée Gannatoise

2011/06/19

Maiatzaren azken asteburuan ospatu zen Ezpalak dantza tradizionalaren nazioarteko jaialdia. Bertan, "La Bourrée Gannatoise" Auvergne (Frantzia) eskualdeko dantza taldea izan zen hango dantza ezagunenetakoak eskaintzen: Bourreak. Bikoteetan dantzatzen diren dantzak dira Bourree-ak, nahiz eta, bikoteak lerroetan antolatzeko joera izan ohi duten, horrela, Nafarroako ingurutxoen tankera hartzen dutelarik. Aurten, dantza soltea izan da Ezpalak jaialdirako hautatutako gaia. Irudiak: Eire Vila. Iruñea, 2011-05-28.

Itsatsi bideo hau zure webgunean
Deskargatu