Ezpalak 2011 La Bourrée Gannatoise

2011/06/03

Iragan den asteburuan ospatu zen Ezpalak dantza tradizionalaren nazioarteko jaialdia. Bertan, "La Bourrée Gannatoise" Auvergne (Frantzia) eskualdeko dantza taldea izan zen hango dantza ezagunenetakoak eskaintzen: Bourreak. Bikoteetan dantzatzen diren dantzak dira Bourree-ak, nahiz eta, bikoteak lerroetan antolatzeko joera izan ohi duten, horrela, Nafarroako ingurutxoen tankera hartzen dutelarik. Aurten, dantza soltea izan da Ezpalak jaialdirako hautatutako gaia. Irudiak: Eire Vila. Eibar, 2011-05-29.

Itsatsi bideo hau zure webgunean
Deskargatu