Dokumentuaren akzioak
Euskal dantza ETB1ko Burubero lehiaketan
"Non dantzatzen dute zubigainekoa?", "Zein dantza berreskuratu zuen Juan Antonio Urbeltzek?" Horrelako galderak egin dizkio Kike Amonarrizek Jorge sopelarrari ETB1eko Burubero saioan, orain egun batzutako finalean. Izan ere, euskal dantza izan da gaia, martxoaren 2ko Burubero lehiaketaren finalean. Jorge lehiakidea hirugarren aldiz iritsi da finalera, aurreko bi finalak irabazita gainera, eta 9700 euro eskuratuta. Saio berean, Ainhoa, Berako dantzariak parte hartu du, baina buruz burukoa galdu du Jorgerekin, eta beraz, beretzat errazak izan zitezkeen galderei erantzuteko aukerarik ez du izan. Euskal dantzari buruzko galderekin Jorgek egindako finala ikus daiteke irudiotan. ETB1, Burubero, 2016-03-02.
Etiketak
Dokumentuaren akzioak