Hemen zaude: Hasiera Bideoak Ablitas: El Plego 2016

Dokumentuaren akzioak

Ablitas: El Plego 2016

2015/04/21 09:55

Diotenez Mariano Baigorri ablitastarrak ardo erronda ez ordaintzeko ahaleginetan lagunak paperezko buztana erretzera gonbidatzen zituen, lortuz gero berak ordainduko zuen, bestela lagunek. Ablitasen egiten den El Plego izeneko dantza-jokoaren irudiak dira hauek eta Mendianike dantza taldeko kideak ageri dira dantza egiten. Dantzariek gerri atzealdean daramaten egunkari zatia elkarri erretzen saiatzen dira dantza egiten duten bitartean. Joko hori herrian zabaldu eta 1995ean Mendianikeko kideek hau berreskuratu eta dantza gehitu zioten, balsa eta jota. Ablitas: El Plego 2016. La Villa de Ablitas erabiltzaileak YouTube-ra igoak, 2016-04-07.

Etiketak
el-plego
mendianike
tradizionala
ablitas
el-plego-de-ablitas
dantza-jokoa
2016
nafarroa

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.