Dantza eta tiro, tiro eta dantza ezteietan

2014/04/15

Bi hitzetan: Izu Garria. Ezteiak Itsaso Beltzaren ondoko herriska batean, Turkian. Lau gizon soka-dantzan, bizi, adierazgarri, alai. Eta pistolak eta tiroak. Nork berea eta txandan denak tiroka. Eta tira eta tumba dantza eroan. Ikuskizun izugarria guretzat, eta hala ere, andre nobia aspertu itxuran.

Itsatsi bideo hau zure webgunean
Deskargatu
Aritz Ibañez Lusarreta
Aritz Ibañez Lusarreta
2014/04/15 10:48
Ikiarriya!!! Hau ez bada hartzaren dantza bat, fundi nadila!
Oier Araolaza
Oier Araolaza
2014/04/15 11:13
Dantza egiteko modua harrigarria da, tarteka kalanbreak eraginda bezala hasten dira mugitzen, eta gero pistolena... daflipat. Nobia berriz asper asper eginda, kar, kar, kar.
Josu Garate Suinaga
Josu Garate Suinaga
2014/04/23 09:39
Ederra bai! Eta zer jartzen ote dio bigarrenak lehenari sudur inguruan...?