Dantza-planak 02 Berriz 2026 dantzari-dantza
Berrizko dantzari-dantzak Durangaldeko dantza tradizioaren adierazgarri nagusietakoak dira. Eskualde osoan antzeko egitura koreografikoa duten arren, herriz herri egiteko moduak aldatu egiten dira, eta Berrizko eredua erreferentzia izan da talde askorentzat. Haitz Gurrutxaga eta Eneko Etxaniz bertan izan dira Santa Isabel egunean, Berrizko dantzariekin batera ospakizuna gertutik ezagutu eta irudiak jasotzen. Dantzariei zenbait urrats ere eginarazi dizkiete. Santa Isabel egunean, dantzari-dantzak eta ondorengo erregelak dantzatzen dituzte herriko plazan. Gaur egun, Berrizko San Lorentzo eta Iremiñe dantza taldeetako ordezkariek osatzen dute dantzari taldea. Tradizio horren transmisioan funtsezko izan da Alejandro Aldekoa (1920-1996): urte luzez irakasle, musikari eta dantzariak hautatzeko arduradun izan zen, 1952an San Lorentzo dantza taldea sortu zuen, eta Berrizko dantza moldearen zaintza eta zabalkundean ekarpen handia egin zuen. Irudiak: Haitz Gurrutxaga. Aurkezlea: Eneko Etxaniz. Dantzari-dantza eta erregelak, Santa Isabel, 2026-07-02.
https://dantzan.eus/bideoak/berriz-santa-isabel-2026-dantzari-dantza
https://dantzan.eus/bideoak/berriz-santa-isabel-2026-dantzari-dantza/@@images/image-1200-3304f9d35f7252f4361bba247ee891c5.png
Dantza-planak 02 Berriz 2026 dantzari-dantza
Berrizko dantzari-dantzak Durangaldeko dantza tradizioaren adierazgarri nagusietakoak dira. Eskualde osoan antzeko egitura koreografikoa duten arren, herriz herri egiteko moduak aldatu egiten dira, eta Berrizko eredua erreferentzia izan da talde askorentzat. Haitz Gurrutxaga eta Eneko Etxaniz bertan izan dira Santa Isabel egunean, Berrizko dantzariekin batera ospakizuna gertutik ezagutu eta irudiak jasotzen. Dantzariei zenbait urrats ere eginarazi dizkiete.
Santa Isabel egunean, dantzari-dantzak eta ondorengo erregelak dantzatzen dituzte herriko plazan. Gaur egun, Berrizko San Lorentzo eta Iremiñe dantza taldeetako ordezkariek osatzen dute dantzari taldea. Tradizio horren transmisioan funtsezko izan da Alejandro Aldekoa (1920-1996): urte luzez irakasle, musikari eta dantzariak hautatzeko arduradun izan zen, 1952an San Lorentzo dantza taldea sortu zuen, eta Berrizko dantza moldearen zaintza eta zabalkundean ekarpen handia egin zuen.
Irudiak: Haitz Gurrutxaga. Aurkezlea: Eneko Etxaniz. Dantzari-dantza eta erregelak, Santa Isabel, 2026-07-02.
Itsatsi bideo hau zure webgunean