Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak Andoain: Axeri-dantza 2017 soka-dantza

Dokumentuaren akzioak

Andoain: Axeri-dantza 2017 soka-dantza

Andoaingo historiako soka-dantza handiena? Ekainaren 24an, Axeri-dantzaren ondoren soka-dantza dantzatzen dute Andoaingo Goiko Plazan. Gutxienez XIX. mendeko ahozko testigantzak ditugu eta XX. mendeko irudiak, gizonak  txistulariekin eta atabalariarekin arropa zuriak eta apaingarri gorriak jantzita festetan plazara irteten zirenekoak.

Ordutik dantzak hainbat aldaketa izan ditu: arropa, sokako partaideak o musikarien osaketa, besteak beste. Aldaketarik garrantzitsuena, ordea, sokaren osaketa mixtoa izan da, horrela sokako partaideen kopurua igotzen joan da. Horrela, aurten, dantzariak eta hauen bikoteak batuta 126 pertsona bildu dira.

Ez dakigu beste urteren batean izan al den horrenbesteko dantzari kopuruko soka-dantzarik Andoainen baina dakiguna da, datorren urtean zifra gainditu daitekeela partaideen gogoa eta jai eguna igandean tokatzen dela kontuan hartuta.

Egiturari dagokionez ere aldaketak izan dira: bidarren desafioa desagertu da, melodia aldaketak... Egun dantzatzen denak (2017) honako zatiak ditu:

  • Desafioa
  • Axeri-dantza
  • San Juan Zortzikoa (aurreskuarena)
  • San Juan Zortzikoa (atzeskuarena)
  • Fandangoa
  • Arin-arina
  • Kalejira

Tradizioak dioen moduan eta protagonistak esaten duen bezala, elementu batek bizirik jarrai dezan momentuko errealitatera egokitu behar da.

Irudiak: Luis Fernando Gonzalez, Jorge Gozalez. Soka-dantza, Andoain, 2017-06-24.

Etiketak

Jarri bideo hau zure webgunean
Deskargatu

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.