Dokumentuaren akzioak
Amasa: San Martin 2022 oilasko biltzea
Oilasko biltzean ibili dira Amasako gazteak San Martin bezperan, azaroaren 10ean. Ilunpetan hasi dituzte eguneko lanak. Goizeko 6:00etan elkartu dira Amasa kafetegian, gosaldu eta goiz osoa baserriz baserri dantzan eta eskean ibili dira. Badira urte batzuk oilaskoak ez dituztela momentuan jaso eta makilan zintzilika eramaten; gero joaten dira baserrietara kotxez oilaskoak jasotzera. Bi taldetan banatu dira gazteak eta herriko baserri guztiak bisitatu dituzte. Atari bakoitzean soltean aritu dira dantzan trikitilarien doinura eta erritmora. Goizeko lanak amaituta elkarrekin bazkaldu dute Uxo-toki elkartean arratsaldeko soka-dantzarako indarrak hartzeko. Irudiak: Saioa Zabala. Oilasko biltzea, San Martin, Amasa, 2022-11-10.
Etiketak
- san-martin
- oilasko-biltzea
- kalejira
- puska-biltzea
- tradizionala
- arin-arina
- 2022
- biribilketa
- gipuzkoa
- fandangoa
Dokumentuaren akzioak