Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak Aiziritze: Kabalkada 1989 eskualdunak eta sorginak

Dokumentuaren akzioak

Aiziritze: Kabalkada 1989 eskualdunak eta sorginak

2019/03/25 12:50

Burgaintzi dantza taldekoak eskualdunak eta sorginak dantzatzen ageri zaizkigu bideo honetan. 1989ko otsailaren 12an Aiziritzeko frontoian eman zuten kabalkadako irudiak ditugu. Bolantak, basandereak, andere xuriak eta gorriak ageri dira dantzan bi lerrotan kokatuta. Fauxtin Bentaberriri egozten omen zaio jauzien moldaketa hori. Londresen 1927an eta Bartzelonan 1929an eman zituzten dantza horiek eta emanaldi haietara begira antolatu omen ziren bi lerrotan ordura arte beste dantza-jauzi guztiak bezala borobilean ematen zirenak. Aurrena eskualdunak dantzatzen dute, bi lerroak elkarri begira daudela. Horren jarraian, sorginak dantzatzen dute dantzari guztiak aurrera begira direla; bi lerrotan hasten dira eta denak lerro bakarra osatuz amaitzen dute dantza. Irudiak: Claude Iruretagoiena. Kabalkada, eskualdunak eta sorginak, Aiziritze, 1989-02-12.

Etiketak

Jarri bideo hau zure webgunean
Deskargatu

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.