Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Argitalpenak Ilunpetik argira. Ihauteri

Dokumentuaren akzioak

Ilunpetik argira. Ihauteri

"Ilunpetik argira. Ihauteri" liburua argitaratu du Thierry Truffaut (1957) antropologo baionarrak Patxi Beltzaiz argazkilariarekin. 140 irudirekin osatutako lanak Euskal Herriko inauterietan ageri diren kodeak aztertu ditu, eta "neguko eta inauterietako tradizioen kodeak ulertzeko sintesia" dela azaldu du Truffaut-ek.
Egilea
Thierry Truffaut, Patxi Beltzaiz
Formatua
Liburua
Editorea
Elkar
Data
2025/10/01

50 urte baino gehiagoko ikerketen emaitzaren sintesia da liburu honetan bildutakoa. Inauteriak eta neguko festak diren tradizio zaharren berpiztea gertutik jarraitu du urteotan Truffaut-ek. Urte zaharretik urte berrira, negutik udara, tradizioak eta sormenak bat egiten duten "ohitura, jai eta inauteri giroko praktika hauen kodeak" aztertu ditu Truffaut-ek. Ikerketa, behaketa, landa-lana eta inauterien sustapenean aritzen diren taldeekin transmisio eta dibulgazio lanak uztartu ditu ikertzaile lapurtarrak. Kodeak ulertu eta azaltzeko, Europako inauterien sistema, ezaugarriak eta sinbolismoa aztertu ditu urteotan. "Komunitate baten kohesiorako ezinbesteko diren tradizio ziklikoek, sinbolikoki, ilunpetik argira igarotzeko bidea erakusten digute, etorkizunari ateak irekitzeko".

“Inauteriak azaltzeko, denborari, heriotzari eta bizitzari buruzko hainbat galdera eta sinesmen hartzen dira kontuan. Inbertsio garaiak dira, eta benetako ekaitzak eragiten dituzte, udaberria itzultzeko borrokak dira. Bizirik daudenak eta hildakoak jartzen ditu jokoan, eta haizeek, hatsek eta arnasek paper garrantzitsua betetzen dute inauteri garaian”; esaldi horrek markatzen du Thierry Truffauten azken lanaren abiapuntua. Inauteriak ez ditu jai gisa soilik ikusten, baizik eta denboraren ordena irauli, bizitza eta heriotza gurutzatu eta gorputzen eta aireen bidez adierazten diren erritu gisa ulertzeko ideia jarri du mahai gainean. 

Argazkiek pisu handia dute liburuan; testu labur eta argazki iradokitzaileen arteko elkarrizketa du oinarri. Patxi Beltzaiz argazkilariarenak dira gehienak; guztira 140 argazkitik gora jaso dituzte liburuan. Idazlearen arabera, argazkiek, "testuak eta oharrek osatutako ikuspegi orokorrak irakurketan zehar sortzen diren galdera askori ahalik eta modu osoenean erantzuten saiatzen da lana".

Erosi liburua dendarako saski-botoia

Indizea

  • Sar-hitza
  • Sorburua. Iraunkortasuna
  • Egutegia.Atsoa
  • Izendapenak
  • Kondenak, debekuak… eta egokitzapenak
  • Hatsa. San Blas: sinkretismo adibidea
  • Gazteak. Txoridun erregea
  • Hartza. Animalia psikoponpoa. Hartzaren dantza
  • Beste zenbait animalia. Intsektuak
  • Salbai ilunak. Ihiztari salbaia
  • Eder argitsuak. Zuria
  • Best(e)a
  • Emakumeen lekua. Sorginak
  • Maskatzea. Buruaren eta gainerakoen estaltzea
  • Kontrakotasun beharrezko eta emankorrak. Desfilatzea
  • Lurraldearen berrestea
  • Joaredunak
  • Laborarien arrangurak. Ehun-landareak
  • Ezkonberriak. Ninia
  • Asealdia. Erreferentzia-pastelak
  • Dantzatzea
  • Garbiketa nagusia. Zikintzea, belztea
  • Hitzaren askatzea, epaitzea, kondenatzea. Laxatze askatzailea. Zanpantzar
  • Ondorioa eta perspektibak
  • Bibliografia adierazgarria
  • Indizea

 

Fitxa

  • Egilea: Thierry Truffaut
  • Argazkilaria: Patxi Beltzaiz
  • Argitaletxea: Elkar
  • ISBN: 978-84-1360-588-3
  • Argitarapen urtea: 2025
  • Orrialdeak: 144

Erosi liburua dendarako saski-botoia

Ilunpetik argira. Ihauteri

Thierry Truffaut, Elkar, 2025eko urria