Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Argitalpenak Aintzina

Dokumentuaren akzioak

Aintzina

Egilea
Ezpela eta beste
Formatua
CD
Editorea
Laguna studios
Data
2007/11/06

'Aintzina' izenarekin argitaratutako mutxikoen CD hau Iparraldeko hainbat talderen artean osatu da. Disko honetan 13 mutxiko berri aurkezten dira. Alde batetik, jauzien doinu berriak urratsak kantatuz entzun daitezke, eta baita doinu horiek berak urratsik gabe ere. Honako talde hauek izan dira mutxikoen CD hau sortu dutenak:

Bandilak

Zenbait hilabetetako txaranga bat duzuen hemen. Oraindik eskolan diren zortzi gaztek osatzen dute (16 urte dituzte guti gorabehera). 2007-ko udan, 25 ateraldi egin dituzte: hala nola, ezteiak, bestak, feriak, karrika animazioa. Txaranga honen famak Garaziko baita ere Baxe Nafarroako mugak gainditu ditu. Gaur, errepika batzuen ondotik, Ithurxilo, Luzaidarrak, eta Uhartiarrak aurkezten dauzkitzue. Hiru musika horiek Patrik LARRALDE-ren jauzi berriak dituzue.

Denetarik

Txaranga hori, diskarentzat sortu da. Lapurdiko eta Baxe Nafarroako 8 musikarik osatzen dute. Ez du historiorik (hiru errepikak eta estudioan pasatuak izan diren bi egunak ez baditugu sartzen). Bainan, musika tradizionaleko artista haundiak bilduz, emaitza ezin hobea ateratzen da. Pentsa! Gaita, xirula, arrabita, hauspo-soinua, atabala, bonboa, panderoa eta tubaren soinuak nahasten direlarik, musikak kolore berritsu bat hartzen du. Entzun Amilkuztarrak, Kostaldetarrak eta Manexak, Patrik LARRALDE-ren 3 jauzi berriak. Harriturik egonen zirezte.

Ezpela

Fama haundikoa, Iparraldeko txaranga zaharrenetarik bat dago. Ezpeletako txaranga zahar horrek, bere herriko dantza taldeari lotua izan arren, Iparraldeko dantza talde zonbaiten emanaldiak segurtatzen ditu. Ezpela txaranga ikus dezakezue ereEuskal Herriko besta egun gehienetan, bere musikaz giroa alaitzen duelarik. 10 musikariz osatua baita, musika tresna ainitz ikusteko eta entzuteko parada daukazue, hala nola: xirula, hauspo-soinua, atabala, klarineta, tronpeta, tuba, bonboa...

Goxoan

Goxoan taldea ez da egiazko musika talde bat bainan Lapurdiko lagun multxo bat. Besyaren egiteko errexki biltzen dira eta urteetan beren tresnak ateratzen dituzte (musika tresnak bixtan da...). Halere, noiztenka, dantzaldiak eta besta egunak alaitzen dituzte ere (ahal duten bezala batzutan...). Diska hunentzat, aire batzuen grabatzeko hurbildu dira eta lan garbi bat eskaintzen dautzue.

Goxoan, buztana laxoan...

Denakbat

Grabaketan izan dren musikari guztiak aurkitzen dira Mixel AURNAGUE-ren O.K.B. jauziarentzat


AINTZINA-mutxikoak

Bandilak
Alexandre Morrignot: Xiribilka
Ana Ostrowiecki: Xirula
Antton Guichandut: Esku soinua
Argitxu Etchegoin (esku soinua): Esku soinua
Beñat Eyherabide: Tronpeta eta Panderoa
Fanny Harispe: Klarineta
Hélène Eyherabide: Soinu ttiki
Patrik Larralde: Bonboa eta Xiribika

Denetarik
Christian Larralde: Panderoa eta Zapetak
Guy Pelletier: Tuba
Hasier Goiazkoetxea: Txanbela
Jokin Irungarrai: Atabala
Sébastien Otaburu: Xiribika
Xan Errotabeherre: Xirula
Xibi Gientegi: esku soinua

Ezpela
Emilie Minvielle: Gitarra apala
Laurent Bidart: Klarineta
Maite Etcheverria: Urratsak
Michel Zamora: Tronpeta
Paxkal Duhau: Xirula eta txistua
Sebastien Zamora: Esku soinua
Stephane Giblas: Bonboa eta urratsak
Xan Ipharraguerre: Atabala

Goxoan
Emilie Minvielle: Gitarra apala
Jean-Louis Zamora: Bateria
Maite Etcheverria: Urratsak
Michel Zamora: Tronpeta
Nicolas Maya: Saxofonoa
Paskal Duhau: Xirula
Sebastien Sedes: Gitarra
Sebastien Zamora: Esku soinua
Stephane Giblas: Urratsak
Yoann Machicote: Saxofonoa

Aintzina

Diska berri bat! Mutxiko berri andana bat. Jakin behar da azken urte hauetan Iparraldeko musikari tradizonalek jauzi berri batzuk idatzi dituztela. Mutxiko hauek sorkuntzak ote dira?
Guretzat argi da. Jauzi berri hauek aurkeztu behar dira, lehenagoko musikaren koloreak eta oraiko doinuak nahasten baitituzte nonbait.
Diska hori ez da “Zirrin Zarran” bezain garaikidea ez eta ere “Faustin Bentaberry” bezala, etnologikoa. Bien artean kokatzen dugu. Ez hain modaberrikoa edo modernoa bainan lehenagoko airerik gabe, diska horrek arrunta eta berritsu izan nahi du. Oraiko gizartean egiten denaren itxura bat.
"Aintzina"! Jauzietan aurkitzen edo entzuten dezakegun urrats bat. "Aintzina"! Jauzieri ondorio bat! Musika bizi da eta geroari dago begira. Beraz: "Aintzina"!

AINTZINA mutxikoak

Urratsak

1. Ttipitto                                1'43
Taldea: Goxoan
musika eta urratsak/ Sébastien Zamora

2. Ezpela                                 5'10
Taldea: Ezpela
musika eta urratsak:Sébastien Zamora

3. Uhartiarrak                         2'42
Taldea: Bandillak                     
musika eta urratsak: Patrik Larralde

4. Kanboarrak                          6'46
Taldea: Ezpela
musika eta urratsak: Laurent Bidart

5. Kostaldetarrak                     1'41
Taldea: Denetarik
musika eta urratsak: Patrik Larralde

6. Laminak                                2'22
Taldea: Goxoan
musika eta urratsak: Sébastien Zamora

7. Amikuztarrak                        1'50
Taldea: Denetarik
musika eta urratsak: Patrik Larralde

8. Bixintxo                                 2'31
Taldea: Ezpela
musika eta urratsak: Laurent Bidart

9. Ithurxilo                                2'39
Taldea: Bandillak
musika eta urratsak: Patrik Larralde

10. Luzaidarrak                        3'17
Taldea: Bandillak
musika eta urratsak: Patrik Larralde

11. Manexak                             2'05
Taldea: Denetarik
musika eta urratsak: Patrik Larralde

12. Loxixka                               3'26
Taldea: Ezpela
musika eta urratsak: Sébastien Zamora

Urratsak gabe

13. O.K.B.                                  2'00
musika: Mixel Aurnague

14. Ttipitto                                 1'41
Taldea: Goxoan
musika eta urratsak: Sébastien Zamora

15. Ezpela                                  5'10
Taldea: Ezpela
musika eta urratsak: Sébastien Zamora

16. Uhartiarrak                          2'39
Taldea: Bandillak
musika eta urratsak: Patrik Larralde

17. Kanboarrak                          6'45
Taldea: Ezpela
musika eta urratsak: Sébastien Zamora

18. Kostaldetarrak                     1'37
Taldea: Denetarik
musika eta urratsak: Patrik Larralde

19. Laminak                                2'21
Taldea: Goxoan
musika eta urratsak: Sébastien Zamora

20. Amikuztarrak                        1'48
Taldea: Denetarik
musika eta urratsak: Patrik Larralde

21. Bixintxo                                 2'30
Taldea: Ezpela
musika eta urratsak: Laurent Bidart

22. Ithurxilo                                2'37
Taldea: Bandillak
musika eta urratsak: Patrik Larralde

23. Luzaidarrak                           3'14
Taldea: Bandillak
musika eta urratsak: Patrik Larralde

24. Manexak                                2'02
Taldea: Denetarik
musika eta urratsak: Patrik Larralde

25. Loxixka                                  3'25
Taldea: Ezpela
musika eta urratsak: Sébastien Zamora


aintzina.blogspot.com blogean diska honen inguruko albisteak jarraitu daitezke.

Banaketa arduraduna: Elkar argitaletxea, Place de L'arsenal, Baiona

Dokumentuaren akzioak