Dokumentuaren akzioak
Aintzina
- Egilea
- Ezpela eta beste
- Formatua
- CD
- Editorea
- Laguna studios
- Data
- 2007/11/06
'Aintzina' izenarekin argitaratutako mutxikoen CD hau Iparraldeko hainbat talderen artean osatu da. Disko honetan 13 mutxiko berri aurkezten dira. Alde batetik, jauzien doinu berriak urratsak kantatuz entzun daitezke, eta baita doinu horiek berak urratsik gabe ere. Honako talde hauek izan dira mutxikoen CD hau sortu dutenak:
Bandilak
Zenbait hilabetetako txaranga bat duzuen hemen. Oraindik eskolan diren zortzi gaztek osatzen dute (16 urte dituzte guti gorabehera). 2007-ko udan, 25 ateraldi egin dituzte: hala nola, ezteiak, bestak, feriak, karrika animazioa. Txaranga honen famak Garaziko baita ere Baxe Nafarroako mugak gainditu ditu. Gaur, errepika batzuen ondotik, Ithurxilo, Luzaidarrak, eta Uhartiarrak aurkezten dauzkitzue. Hiru musika horiek Patrik LARRALDE-ren jauzi berriak dituzue.
Denetarik
Txaranga hori, diskarentzat sortu da. Lapurdiko eta Baxe Nafarroako 8 musikarik osatzen dute. Ez du historiorik (hiru errepikak eta estudioan pasatuak izan diren bi egunak ez baditugu sartzen). Bainan, musika tradizionaleko artista haundiak bilduz, emaitza ezin hobea ateratzen da. Pentsa! Gaita, xirula, arrabita, hauspo-soinua, atabala, bonboa, panderoa eta tubaren soinuak nahasten direlarik, musikak kolore berritsu bat hartzen du. Entzun Amilkuztarrak, Kostaldetarrak eta Manexak, Patrik LARRALDE-ren 3 jauzi berriak. Harriturik egonen zirezte.
Ezpela
Fama haundikoa, Iparraldeko txaranga zaharrenetarik bat dago. Ezpeletako txaranga zahar horrek, bere herriko dantza taldeari lotua izan arren, Iparraldeko dantza talde zonbaiten emanaldiak segurtatzen ditu. Ezpela txaranga ikus dezakezue ereEuskal Herriko besta egun gehienetan, bere musikaz giroa alaitzen duelarik. 10 musikariz osatua baita, musika tresna ainitz ikusteko eta entzuteko parada daukazue, hala nola: xirula, hauspo-soinua, atabala, klarineta, tronpeta, tuba, bonboa...
Goxoan
Goxoan taldea ez da egiazko musika talde bat bainan Lapurdiko lagun multxo bat. Besyaren egiteko errexki biltzen dira eta urteetan beren tresnak ateratzen dituzte (musika tresnak bixtan da...). Halere, noiztenka, dantzaldiak eta besta egunak alaitzen dituzte ere (ahal duten bezala batzutan...). Diska hunentzat, aire batzuen grabatzeko hurbildu dira eta lan garbi bat eskaintzen dautzue.
Goxoan, buztana laxoan...
Denakbat
Grabaketan izan dren musikari guztiak aurkitzen dira Mixel AURNAGUE-ren O.K.B. jauziarentzat
AINTZINA-mutxikoak
Bandilak
Alexandre
Morrignot: Xiribilka
Ana
Ostrowiecki: Xirula
Antton
Guichandut: Esku soinua
Argitxu
Etchegoin (esku soinua): Esku soinua
Beñat
Eyherabide: Tronpeta eta Panderoa
Fanny
Harispe: Klarineta
Hélène
Eyherabide: Soinu ttiki
Patrik
Larralde: Bonboa eta Xiribika
Denetarik
Christian
Larralde: Panderoa eta Zapetak
Guy
Pelletier: Tuba
Hasier
Goiazkoetxea: Txanbela
Jokin
Irungarrai: Atabala
Sébastien
Otaburu: Xiribika
Xan
Errotabeherre: Xirula
Xibi
Gientegi: esku soinua
Ezpela
Emilie
Minvielle: Gitarra apala
Laurent
Bidart: Klarineta
Maite
Etcheverria: Urratsak
Michel
Zamora: Tronpeta
Paxkal
Duhau: Xirula eta txistua
Sebastien
Zamora: Esku soinua
Stephane
Giblas: Bonboa eta urratsak
Xan
Ipharraguerre: Atabala
Goxoan
Emilie
Minvielle: Gitarra apala
Jean-Louis
Zamora: Bateria
Maite
Etcheverria: Urratsak
Michel
Zamora: Tronpeta
Nicolas
Maya: Saxofonoa
Paskal
Duhau: Xirula
Sebastien
Sedes: Gitarra
Sebastien
Zamora: Esku soinua
Stephane
Giblas: Urratsak
Yoann
Machicote: Saxofonoa
Aintzina
Diska berri bat! Mutxiko berri andana bat. Jakin behar da azken urte hauetan Iparraldeko musikari tradizonalek jauzi berri batzuk idatzi dituztela. Mutxiko hauek sorkuntzak ote dira?
Guretzat argi da. Jauzi berri hauek aurkeztu behar dira, lehenagoko musikaren koloreak eta oraiko doinuak nahasten baitituzte nonbait.
Diska hori ez da “Zirrin Zarran” bezain garaikidea ez eta ere “Faustin Bentaberry” bezala, etnologikoa. Bien artean kokatzen dugu. Ez hain modaberrikoa edo modernoa bainan lehenagoko airerik gabe, diska horrek arrunta eta berritsu izan nahi du. Oraiko gizartean egiten denaren itxura bat.
"Aintzina"! Jauzietan aurkitzen edo entzuten dezakegun urrats bat. "Aintzina"! Jauzieri ondorio bat! Musika bizi da eta geroari dago begira. Beraz: "Aintzina"!
AINTZINA mutxikoak
Urratsak
1.
Ttipitto 1'43
Taldea:
Goxoan
musika
eta urratsak/ Sébastien Zamora
2.
Ezpela 5'10
Taldea:
Ezpela
musika
eta urratsak:Sébastien Zamora
3.
Uhartiarrak 2'42
Taldea:
Bandillak
musika
eta urratsak: Patrik Larralde
4.
Kanboarrak 6'46
Taldea:
Ezpela
musika
eta urratsak: Laurent Bidart
5.
Kostaldetarrak 1'41
Taldea:
Denetarik
musika
eta urratsak: Patrik Larralde
6.
Laminak 2'22
Taldea:
Goxoan
musika
eta urratsak: Sébastien Zamora
7.
Amikuztarrak 1'50
Taldea: Denetarik
musika
eta urratsak: Patrik Larralde
8.
Bixintxo 2'31
Taldea:
Ezpela
musika
eta urratsak: Laurent Bidart
9.
Ithurxilo 2'39
Taldea:
Bandillak
musika
eta urratsak: Patrik Larralde
10.
Luzaidarrak 3'17
Taldea:
Bandillak
musika
eta urratsak: Patrik Larralde
11.
Manexak 2'05
Taldea:
Denetarik
musika
eta urratsak: Patrik Larralde
12.
Loxixka 3'26
Taldea:
Ezpela
musika
eta urratsak: Sébastien Zamora
Urratsak gabe
13.
O.K.B. 2'00
musika:
Mixel Aurnague
14.
Ttipitto 1'41
Taldea:
Goxoan
musika
eta urratsak: Sébastien Zamora
15.
Ezpela 5'10
Taldea:
Ezpela
musika
eta urratsak: Sébastien Zamora
16.
Uhartiarrak 2'39
Taldea:
Bandillak
musika
eta urratsak: Patrik Larralde
17.
Kanboarrak 6'45
Taldea:
Ezpela
musika
eta urratsak: Sébastien Zamora
18.
Kostaldetarrak 1'37
Taldea:
Denetarik
musika
eta urratsak: Patrik Larralde
19.
Laminak 2'21
Taldea:
Goxoan
musika
eta urratsak: Sébastien Zamora
20.
Amikuztarrak 1'48
Taldea:
Denetarik
musika
eta urratsak: Patrik Larralde
21.
Bixintxo 2'30
Taldea:
Ezpela
musika
eta urratsak: Laurent Bidart
22.
Ithurxilo 2'37
Taldea:
Bandillak
musika
eta urratsak: Patrik Larralde
23.
Luzaidarrak 3'14
Taldea:
Bandillak
musika
eta urratsak: Patrik Larralde
24.
Manexak 2'02
Taldea:
Denetarik
musika
eta urratsak: Patrik Larralde
25.
Loxixka 3'25
Taldea:
Ezpela
musika
eta urratsak: Sébastien Zamora
aintzina.blogspot.com blogean diska honen inguruko albisteak jarraitu daitezke.
Dokumentuaren akzioak