Euskaldunak eta Dantza 2. dantzaldia
error while rendering plone.documentbyline
Euskaldunak eta Dantza 2. dantzaldiaren izen propioak hauek
dira: Alicia Amatriain (Stuttgart-eko Baleteko dantzari printzipala), Iker
Murillo (Zurich-eko Balet-eko bakarlaria), Itziar Mendizabal (Leipzig-eko
baletaren bakarlaria). Dantzari horiek bere bikoteekin batera (Jason Reilly,
Galina Mihaylova, Jean-Sebastien Colau) pieza bana eskainiko dute emanaldian.
Horrez gain, Teresa González Ardanaz arituko da Beti Jai Alai taldearekin
batera eta Gontzal Mendibil-en musikarekin “Ama lurra” izeneko pieza
estreinatuko du. Gainera, Sara Etxebarri, 13 urteko dantzariak eta Dantzari
Gazteen Bilbao 1. Sariaren irabazleak buleria bat dantzatuko du.
Emanaldia loratzeko ABBEk ahalegin handia egin du eta Bordeleko Operako Oksana Kucheruk eta Roman Mikhalev dantzariek bi pieza eskainiko dituzte, tartean “Sonatina”, Maurice Ravel musikariak egindako partituran oinarritutakoa.
Euskaldunak eta dantza gala hau iaz, 2006ko ekaianaren 12an eta 13an egin zen lehenengoari erreleboa hartzera dator. Ikuskizun aitzindari hartan besteak beste Igor Yebra, Asier Uriagarereka, Amaya Ugartetxe, Ander Zabala, Amancio Gonzalez, Veronica Villar, Isidro Zapatero, Adriana Bilbao eta Aukeran konpainia aritu ziren.
Euskaldunak eta dantza 2. emanaldirako sarrerak txarteldegian Internete bidz (BBK) salgai daude. Sarreren prezioak 10, 30 eta 50 Eurokoak dira.