Nicolas Barneix, Santa Graziko 2011ko maskaradetako zamaltzaina hil da

2012/11/04
Nicolas Barneix, Santa Graziko 2011ko maskaradetako zamaltzaina hil da

Marcel Bedaxagarrek eman digu berri latza. Ezin bururik altxa Santa Grazin. 2011ko maskaraden egutegi osoa osatu gabe eten zituzten, arizaleen gertuko senide baten heriotzaren ondorioz. Egindako emanaldietan zamaltzain bikaina nabarmendu zen, Nicolas Barneix. Zuberoako dantzari ederrenetarik zela diosku Marcel Bedaxagarrek, eta arrazoi zuen, indartsua, zorrotza eta dotorea zen dantzan Santa Graziko gaztea.

Ostiral gauean osabaren etxean afaldu, eta afalostean bere etxeruntz abiatu zen, larunbat goizean ehizara joateko hitzordua egina bazuen. Baina etxeranzko bidean, gidatzen zuen autoa errepidetik irten eta hainbat itzuli egin ondoren zuhaizka batzuen kontra geratu zen, eta bertan hil zen Nicolas Barneix.

Albistea prentsan:

 

Santa Graziko 2011ko maskaradetako irudiak:

 

Aritz Ibañez Lusarreta
Aritz Ibañez Lusarreta
2012/11/04 19:43

Kolpe latza berriz ere Santa Grazin eta Zuberoan oro har! Doluminak!