Dokumentuaren akzioak
Lan-deialdia: Gipuzkoako Dantzaguneko komunikazio-arduraduna
Gipuzkoako Dantzagunean komunikazio-lanak egiteko pertsona behar du Dantzan elkarteak. Interesdunek azaroaren 30ra arte izango dute Curriculum Vitaea bidaltzeko epea.
Eskaintzen da:
- Lanpostua Errenteriako Niessen eraikinean.
- Lanaldi erdiko kontratua (ordezkapena), urtebeteko iraupenarekin.
- Arte eta kulturaren arloan eskarmentu handiko lantalde bateko kide izatea.
- Hasteko aurreikusten den data: urtarrilaren 1a.
Lanpostuaren zeregin nagusiak:
- Gipuzkoako Dantzagunearen komunikazio estrategiari lotuta, komunikazio-ekintzak egitea, Gipuzkoako Foru Aldundiko teknikariekin elkarlanean.
- Dantzagunearen webgunea eta sare sozialak elikatzea eta kudeatzea.
- Dantzagunearen buletina prestatzea eta bidaltzea.
- Komunikaziorako zein dokumentaziorako, irudiak eta bideoak sortzea euskarri fisiko zein digitaletarako.
- Paperezko euskarrietarako diseinuak eta maketazio-lanak.
- Prentsa-oharrak erredaktatzea eta bidaltzea.
- Dantzaguneko gainerako lanetan eta arduretan parte hartzea.
Baldintzak
Eskatzen da:
- Komunikazioarekin lotutako ikasketak izatea.
- Komunikazio-lanetan esperientzia izatea.
- Komunikazio-teknologiak ezagutzea: webgune, argazki, bideo eta diseinu programak erabiltzen jakitea.
- Sare sozialak kudeatzen eskarmentua izatea.
Kontuan hartuko da:
- Komunikazio-lanari lotutako trebakuntzak eta esperientzia izatea.
- Dantzaren sektoreari buruzko ezagutza eta interesa.
Interesatuek bidali Curriculum Vitaea azaroaren 30a baino lehen ondorengo helbidera: dantzari@dantzan.com
Informazio gehiago behar izanez gero, idatzi mezu bat aipatutako helbide elektronikora edo deitu 943 53 04 40 telefono zenbakira.
Datu Pertsonalak Babesteko Arautegiak xedatzen duenez, jakinarazi nahi dizugu, deialdi honetan emandako datu pertsonalak Dantzan elkartearen fitxategi batean jasoko direla langile hautaketa-prozesu hau burutzeko erabiliko direla. Informazioa bidaltzeak tratamendu hau egiteko onarpena dugula suposatuko du. Gogorarazten dizugu emandako datuak ikustea, zuzentzea eta ezereztea eska dezakezula, bai eta, tratamenduari aurka egitea ere. Horretarako, elkartera jo dezakezu helbide honetan: Ubitxa kalea, 18, 20600 Eibar (Gipuzkoa) edo posta elektroniko honen bidez: dantzari@dantzan.com
Dokumentuaren akzioak