Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Juan Manuel eta Josefa (Pepi) Oronoz Goikoetxea (1932 eta 1933, Donostia)

Dokumentuaren akzioak

Juan Manuel eta Josefa (Pepi) Oronoz Goikoetxea (1932 eta 1933, Donostia)

Jose Ignazio Ansorena
2013/05/08 09:50
Juan Manuel eta Josefa (Pepi) Oronoz Goikoetxea (1932 eta 1933, Donostia)

Donostia, Easo Plaza, 1923. Argazkia: Ricardo Martin. CC-BY-SA Guregipuzkoa.net

Manuel Oronoz aita (1906-1989, Donostia) Jose Lorenzo Pujanaren ikasle izan omen zen. Honek, Udalaren laguntzaz, prestatzen zituen taldeetan dantzatu zuen. Hortik etorri zitzaien zaletasuna semealabei.

(2010-08-09an Donostiako Juan de Bilbao 6-1.ko bere bitxigintza tallerrean egindako elkarrizketaren datuetan oinarritua)

Hala ere, garai hartan gehienek bezala, Konstituzio Plazan eta erromerietan jendeari begira ikasi zuten dantza sueltoan. Juan Manuel oso gazterik, hamalau urte zituela, hasi zen Goizaldi taldean, ordurako iada Kandiko Pujanaren maisuarekin. Bertan berroegita sei bat urte dantzari aritu zela uste du, hirurogeirekin ere dantza egin duelako. Eta San Juan bezperan aurresku gisan, hogeita hamarren bat urte egin dituela.

Zaletasunez hasi zen arrebarekin sueltoko txapelketetan parte hartzen. Errenterian izan omen zen aurreneko aldia. Eta geroago Zarautzen eta beste leku askotan. Emaztea izango zuenarekin hasi zen geroago, Maria Jesus Atxukarrorekin, eta berarekin hainbat txapelketa irabazi, besteak beste, bi urtez Gipuzkoako Txapelketa, Errenterian. Denetara, hamar bat urtez aritu zen txapelketetan.

Ezagutzen zuen hiru pauso besterik ez zela egiten leku askotan, baina beraiek hasieratik lau pauso egiten zituzten. Bixente Amunarriz dantzari bikainak, Donostian oraindik ere jende askotxok gogoan duenak, erakutsi zizkion aldaera berezi batzuk Gipuzkoako Txapelketetarako.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.