Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak

Dokumentuaren akzioak

Albisteak

Raquel Jara Domínguez & Cris Marín: Mur

2024/06/29 20:30 Bilbo, Abandoibarra pasealekua

*2024ko Lekuz Leku jaialdiaren barruan.

Bi gorputz, bata bestearen aurrean eta atzean, luzaroan lagundu dien pisua, eutsiak izateko beldur diren gorputzak, baina, topo egitean, bata bestearen euskarri izatea onartzen dutenak, zama arintzen da, amore ematen dute eta jarraitzeko euskarri bat aurkitzen dute. Lotura sakon batek lotuta mantentzen ditu, distantzia gorabehera, eta hurbiltzen direnean, dantzatzen duten espazioa mugitzeko gai den energia-motor bat sortzen da, mugitzean direnean mantentzen diren gorputzak, askatasuna aurkitzeko dantza egiten dutenak, eta, elkarrekin, hegan egiteko gai sentitzen direnak.

  • Iraupena: 14 min
  • Koreografia: Cris Marin eta Raquel Jara
  • Antzezleak: Cris Marin eta Raquel Jara

Gehiago irakurri

Dantzaldia: Patxi eta konpania

2024/06/28 19:30 Uztaritze

Dantzaldia Patxi eta konpaniarekin.

Gehiago irakurri

Osa + Mujika: Bueltaxka

2024/07/01 18:30 Bilbo, Doña Casilda Parkearen Pergola

*Kalealdia 2024 jaialdiaren barruan.

Bi saio: 18:30 + 20:30

Zenbatetan izan duzu ez duzun hori behar izatearen sentsazioa? Zenbatetan ibili zara gelditu gabe bueltaka eta bueltaka falta zaizun horren bila? Gizakion betiko asebete ezina, gure bizia bete-betea soilik BALDIN ETA… izango denaren uste hori.

BUELTAXKAk ikuslea gelditzera behartuko du, bueltak emateari utzi eta bilaketa etetea behartuz. Hor kanpoan besterik ez dagoela gogoraraziko digu, dena hau dela, baina baita honek merezi duela ere.

  • Zuzendaritza : OSA+MUJIKA
  • KoreografiaJaiotz Osa 
  • InterpreteakJaiotz Osa, Rafke Van Houplines
  • JantziakXabier Mujika
  • MusikaGartxot
  • Bideo eta ArgazkiakEtanowski

Gehiago irakurri

Loratzen: Erroak

2024/07/02 18:15 Bilbo, Casilda Iturrizar Parkea

*Kalealdia 2024 jaialdiaren barruan.

Bi saio: 18:15 + 21:15

Dantza garaikidea, zuzeneko musika eta poesia uztartzen dituen ikuskizuna da Erroak. Sareak eraikitzeak, elkar zaintzeak, elkar indartzeak eta emakumeen ahalduntzeak duten garrantzian jartzen du begirada.

Poema mezuekin, zuzeneko ahotsarekin, jantzi eta soinekoen forma eta koloreekin, baso batean gaudela sentiaraziko digute, emakumearen eta ama lurraren arteko lotura bizaraziz. Honek guztiak, dantza garaikidearekin batera, publikoa hunkituko du.

  • Zuzendaritza: Nekane Pérez de Nanclares
  • Ekoizpena: Sortzaileak Loratzen
  • Dantzariak: Eider Mendizabal, Ane Sánchez, Maialen Azpillaga, Maren Olazaran, Itsaso Flores eta Nekane Pérez de Nanclares
  • Egilea: Nekane Pérez de Nanclares
  • Errezitatzaileak: Ziortza Basaguren eta Iratxe Mugire
  • Arropa diseinua: Hirutxoak

Gehiago irakurri

Haatik: Ur

2024/07/10 19:00 Legazpi, Laubide kalea

Ekonomia jasangarriaren aldeko alegoria bat.

Edo agian modu jasangarri batean bizitzeko aukerarik dugun hausnartzeko balio duen lan bat.

Ez ekintza huts eta anekdotikoetan geratuz. Ez soilik jaki, jantzi edo kontsumo beharren asetzeko produktuetan erreparatuz. Bizitza beraren oinarri eta garapenean gizaki eta natur baliabideen arteko elkar ulertze zintzo baten beharrean baizik.

Eta zoritxarrez horren ohituak gauden arren, natura gizakiaren beharretara moldatzeko joeraren ondorioak agertuz.

  • Zuzendaritza: Aiert Beobide, Olatz Beobide
  • Antzezleak: Amaiur Luluaga, Irati Sorondo, Iñigo Etxeberria, Jon Arsuaga, Libe Sukia
  • Musika: Pascal Gaigne
  • Koreografia: Aiert Beobide
  • Jantziak: Ramon Garcia

Gehiago irakurri

Dokumentuaren akzioak