Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak

Dokumentuaren akzioak

Albisteak

Mayumana: Currents

2022/07/30 19:00 Gasteiz, Principal Antzokia

Gasteizen hainbat saio izango dira, uztailak 29, 30, 31. 19:00etan eta 21:30ean.

Bi sektore aurrez aurre dantza eta perkusio hutsezko bidaia batean.

Munduko nazioarteko konpainia ezagunenetako bat, Mayumana, Arriaga Antzokira itzuli da bere azken produkzioarekin: Currents. Ikuskizun hori Jerusalemgo Argiaren jaialdirako sortu zen, eta Thomas Alva Edison (korronte zuzenaren sortzailea) eta Nikola Tesla (korronte alternoa, gaur arte erabiltzen dena) bi enpresaburu eta asmatzaileek izandako eztabaida historikoan oinarritzen da. Gai horren arabera, taldeak perkusioari lotutako soinu elektronikoak biltzen ditu, ikuskizuna nabarmentzeko. XIX. mendearen amaierako «Korronteen bataila» hartan oinarritua, eszenatokian, elkarren aurka dauden bi sektoreren benetako bidaia aurkezten da, dantza eta perkusio hutsez, biak arte-estetika desberdinekin, zeinek bere argiekin eta soinuekin eztabaidatutako eztabaida dirudiena erakusten baitute.

Mayumana konpainiak nazioarteko talde ospetsu bat du, dantza, perkusioa eta eszenatokiko efektu elektronikoak eta argiztapen-efektuak konbinatzen dituena. Taldeak 24 urteko ibilbidea du, 156.000 erakustaldi eta 8 milioi ikusle baino gehiago 20 herrialdetan baino gehiagotan.

Gehiago irakurri

Tio Teronen semeak: Festamentua

2022/07/30 20:00 Leza

Zoritxarreko egoera batean elkartzea egokitu zaio lagun koadrilari hileta batean. Bertan, pasartea ulertu nahian ibiliko dira batera eta bestera, gertatutakoa iraultzeko esperantzan.

  • Koreografia: Aritz Salamanca, Tio Teronen Semeak
  • Dantzariak: Aritz Salamanca, Ander Domingo, Beñat Begiristain, Antton Fernandez, Ekain Susperregi, Jon Iragorri, Xuban Iragorri, Eneko Iparragirre, Alai Goñi, Aritz Olarte, Mikel Urdanpilleta, Aritz Olaziregi
  • Musikariak: Eider Olasagasti, Joseba Etxegoien, Gorka Daguerressar, Mikel Zubiria

Gehiago irakurri

David Vento: De Neanderthal a Sapiens

2022/07/30 22:30 Elorrio, Plaza - Elizpea

Musikaire 2022 egitarauaren barruan:

Neandertal lanak Elorrion eman zituen bere lehen urratsak, bere lehen emanaldia 2019an bertan ospatu baitzen. Oraingoan osagai berriekin itzuliko da gizakiaren epopeiaren trilogiarekin jarraituz. Dantzaz, zirkoz, bideomaping-ez eta zuzeneko musikaz osatutako multimedia ikuskizuna, non garrantzi berezia hodien organoak izango duen.

  • Ideia eta zuzendaritza: David Vento
  • Antzezleak: David Vento, Victor Lázaro, Yung, Paola Cabello, Schoenmakers, Siberius de Ura
  • Musika: Siberius de Ura – Neonymus –
  • Organista: Jesús Aierra
  • Irudiak: Logela multimedia

Gehiago irakurri

Akira Yoshira: Together to get there

2022/08/02 10:00 Etxarri-Aranatz, Kultur Etxea

DNA 2022 jaialdiaren barruan.

“Together to get there” obrak erakutsi nahi du gizakiak nolatan duen nor izateko beharra eta, era berean, taldean bizitzekoa. Gure bizitzaren zentzua arrunt desberdina litzateke deus egiterik ez bagenu inoren alde.

Horrela, lan honek adierazten du elkarrekin lan egin behar dela aurrera jotzeko, egoa baztertuz sinpleena –bizirik egotea (eta ez bizi izatearen ekintza)– funtsezkoa den egoeretan.

Gehiago irakurri

San Juan dantzak eta helduen dantza-soka

2022/08/10 18:00 Berastegi

Abuztuaren 10ean, San Lorenzo egunean dantzatzen dira San Juan dantzak Berastegin. Arratsaldean, 18:00etako bertso saioaren ostean egingo dituzte San Juan dantzak eta helduen dantza-soka. 

Gehiago irakurri

Oilasko biltzea

2022/08/12 06:30 Zizurkil

Zizurkilgo Ama Birjin Jaietan herriko gazteek oilasko biltzean arituko dira. Goizeko 6:30etatik aurrera herriko baserrietan zehar egingo dira oilasko biltzean.

06:30 Oilasko biltzearen hasiera.
14:00 Oilasko biltzaileen dantzaldia eta eraso sexisten aurkako herri argazkia.

 

Gehiago irakurri

Ezpata-dantza eta brokel-dantza

2022/08/15 12:30 Donostia, Alde Zaharra

Arkaitz Añorgako dantzariak, ezpata-dantza eta brokel-dantza Alde Zaharreko kaleetan. Irteera portutik. Emanaldia 12:30ean Konstituzio plazan.

Gehiago irakurri

Oilasko biltzea

2022/08/27 08:00 Oikia

Egun osoan zehar oilasko biltzean ibiliko dira gazteak.

Gehiago irakurri

Ezpata-dantza eta ingurutxoa

2022/08/11 12:00 Leitza

San Tiburtzio egunez (abuztuak 11), ezpata-dantza egin ohi da Leitzan meza nagusiaren ostean. Gerra aurrean Patxi Ripa maisuak irakatsitako dantzari-dantzaren bertsio bereziari eusten dio Aurrera dantza taldeak. Iluntzean aldiz, 21:00 inguruan ingurutxoa dantzatzen da.

lehen aldiz Ezpata Dantza internet bidez ikusgai izanen da plazara gerturatu ezin duen guztiak beste modu batera behintzat bizitzeko aukera izan dezan.

San Tiburtzio jaietan ingurutxoa hainbat aldiz egiten da Leitzan:

  • Abuztuaren 11 iluntzeko 21:00ean.
  • Abuztuaren 12an, festaren bigarren egunean arratsaldean Aurrera dantza taldearen eskutik (19:00) eta egun berean gauez, gaueko erromeria amaitutakoan (03:00).
  • Abuztuaren 15ean, bikoteen Ingurutxoa izaten da 19:00etan.

*Abuztuko jaiez gain, urriko lehen larunbatean, Aurrera elkartearen egunean ere dantzatzen da bazkalostean arratsaldez.

 

Gehiago irakurri

Nunavut

2022/08/04 20:00 Irun, Junkal Plaza

Noiz utzi genion haurrak izateari? Noizbait utzi al diogu? Noizbait utziko al diogu?

NUNAVUT behin izan gineneko lurraldea da, denbora izozturik mantentzen denekoa, glaziarrek betirako irauten dutenekoa.. Bertan ikasi genuen zuhaitzetatik zintzilika ibiltzen, zuhaitzik gabeko eremuetan. Bertan jaso genuen piztiaren besarkada. Bertan ziren aske, haizeak korapilaturiko gure adatsak.  hazturatik berreskuratuko al dugu, noizbehinka, bertara itzultzeko bidea...?

NUNAVUTek "gure indarra" edo "gure lurra" esan nahi du inuiten hizkuntzan. Lurralde utopiko bat eraikitzeko saiakera da, non maitasuna, munstroak eta jolasa nagusi diren. Non dena geldi dagoen, eta begiratzea eta entzutea besterik ez den geratzen. Ondoren, guztia gertatzen da...

 

Gehiago irakurri

Dantzaldia: Laket

2022/08/05 23:00 Getaria, plazan

Getariako Salbatore jaien barruan, dantzaldia Laket taldearekin.

Gehiago irakurri

Haurren Dantza Suelto Txapelketa 2022

2022/08/05 18:00 Oiartzun, Beheko plaza

Oiartzungo Xanistebanak 2022 jaien barruan, Aldeguna Elkarteak Oiartzungo 30. Haurren Arin-Arin eta Fandango Txapelketa antolatzen du.

Gehiago irakurri

Patxi Perez eta Konpainia

2022/08/05 23:00 Oiartzun, Don Eztebe plaza

Oiartzungo Xanistebanak 2022 jaien barruan, Patxi Perez eta Konpainia taldearekin erromeria.

Gehiago irakurri

Irungo Euskal Jira

2022/08/06 18:00 Irun

Irungo Euskal Jira ospakizunaren edizio berria, bertan Euskal Herriko ohizko festen giroa nabarmen delarik.

Gehiago irakurri

Zumarraga: ezpata-dantza

2022/08/15 11:00 Zumarraga, Euskadi Plaza

Jasokunde Andre Mariaren jaia, herriak garai batean egun hauetan jai nagusiak ospatzen zituen.

Gehiago irakurri

"Gu Agustina" dantza ikuskizuna

2022/08/06 18:00 Oiartzun, Beheko Plaza

Oiartzungo Xanistebanak 2022 jaien barruan, Ereintza Dantza Taldeak "Gu Agustina" dantza ikuskizuna aurkezten du.

Gehiago irakurri

'Nunavut. Glaziarren lurraldea'

2022/08/06 20:00 Durango, Ezkurdi

Ikuskizuna Neri(h)ari eta Myriam Pérez Cazabónen eskutik.

Gehiago irakurri

Mahai ingurua: Generoa galdezka euskal dantzan

2022/09/02 18:00 Biarritz, Mediatekako auditorioa

Zergatik dantza batzuk mutikoek bakarrik ematen ahal dituzte?  Zer leku du generoak dantzan? Zer egin tradizioarekin? Alaia Cachenaut, Ihintza Irungarai eta Oier Araolaza dantzari eta adituei esker, euskal dantza munduaren gaur egungo kezka sakon hau jorratzea eta proposamenak partekatzea da  mahai inguru honen xede.

Moderatzaile: Nora Arbelbide

Eusko Ikaskuntza eta Euskal kultur erakundea ekitaldiaren partaide 

Gehiago irakurri

Lakuntzako Pertzaren dantza

2021/08/21 11:00 Lakuntza, Aralar Santutegia

Abuztuko Ama Birjinaren ondoko igandean ospatzen da Lakuntza Pertza festa, Aralarko santutegian. 11:00etan meza ospatu, eta ondoren tripotak, ardoa eta ogia banatzen ditu Lakuntzako Pertza elkarteak, eta Bil-toki gazte elkarteko kideek Lakuntzako Pertzako eguneko dantzak eskaintzen dituzte. Makil-dantza batekin hasten dira, astoa dantzarien artean lagunduz, eta ondoren alkate-dantza egiten dute.

Gehiago irakurri

Ezpata-dantza eta aurreskua

2019/08/15 11:00 Zumarraga, Euskadi Plaza

Abuztuaren 15ean, Andra Mari eguna ospatuko da Zumarragan. Hau da egitaraua:

  • 11:00 Meza Nagusia. Hasieran, ohikoa den legez, herriko dantzariek ezpata-dantza egingo dute Jasokundeko Andre Mariaren parrokian.
  • 12:15 Kaleko ezpata-dantza, Iparragirre hiribidea, parrokiako sarrera nagusiaren parean.

Gehiago irakurri

Soka-dantza

2022/08/15 12:00 Arantza

Ama Birjinaren egunean meza ostean herriko gazteek soka-dantza egingo dute.

Gehiago irakurri

Dantzakia

2022/08/15 12:00 Etxarri Aranatz

Dantzakia deitzen zaio Etxarri Aranatzen egiten duten soka-dantzari. Hau, San Kiriko, San Adrian eta abuztuaren 15ean, Ama Birjinaren egunean dantzatzen da.

Gehiago irakurri

Dantzari-dantza eta erregelak

2022/08/15 12:00 Mañaria

Mañariako ezpata-dantzariek dantzari-dantza eta erregelak egingo dituzte meza ostean.

Gehiago irakurri

Erregelak

2022/08/15 12:00 Gernika-Lumo

Meza nagusia Eskolakristo Musika Alkarteak abestuta. Ostean, Erregelak Elai Alai Taldearen eskutik eta ohiko kopaua.

Gehiago irakurri

Aurreskua

2022/08/16 11:00 Gernika-Lumo

Meza nagusia Eskolakristo Musika Alkartea abestuta. Ostean, Uriko aurreskua. Elai Alai Dantza Taldearen eskutik eta ondoren kopaua.

Gehiago irakurri

Paloteadoa

2022/08/15 20:30 Murchante

Murchanten 2008an berreskuratu zen paloteadoa eta herriko festetan, abuztuaren 15ean egiten dute.

Gehiago irakurri

San Roke ezpata-dantza eta soka-dantza

2022/08/16 09:30 Deba

9:30ean Herritarren agurra San Ronkeri Plaza Zaharrean. Ezpata-dantza Gure Kai taldearekin eskutik.

12:30ean aurreskua Gure Kai dantza taldeko kideen eskutik zezen plazan.

Gehiago irakurri

Paloteadoa

2022/08/16 19:30 Cabanillas

Cabanillasko paloteadoa, mende oso batez galduta egon ostean, 2014ko San Roke festetarako berregin zuten Tresmontes elkarte kulturalaren ekimenez.

Gehiago irakurri

Paloteadoa

2022/08/16 19:30 Monteagudo

San Roke egunean, abuztuaren 16an dantzatzen dute paloteadoa bertako dantzariek.

Gehiago irakurri

Paloteadoa

2022/08/24 23:00 Ribaforada

San Bartolome eguneko Paloteadoa Ribaforadako dantzarien eskutik.

Gehiago irakurri

Soka-dantza

2022/08/24 11:30 Elgoibar, Kalegoen plaza

Udal Txistulari Bandak eta Haritz Euskal Dantzari taldeak soka-dantza plazaratuko dute 11:00etako meza nagusiaren ostean.

Gehiago irakurri

Oilasko biltzea

2019/08/14 07:00 Aizarna

07:00etan Aizarnako gazteak baserriz baserri arituko dira oilaskoak biltzen eta zahagi-dantza dantzatzen.
14:30ean Oilasko biltzaileen aurreskua plazan.
Arratsaldean zehar, oilasko biltzaileak herrian zehar ibiliko dira eta etxez etxe zahagi-dantza egingo dute.

Gehiago irakurri

Leitzako Ezpata dantza

2022/08/11 12:00 Leitza

Gehiago irakurri

Leitzako Ingurutxoa

2022/08/12 19:00 Leitza

Gehiago irakurri

Amoria & Dolore. Elkano, lehen mundubira

2022/09/06 20:00 Donostia, Kaiko arrapala

Euskal Jaiak 2022.

Amoria & Dolore dantza ikuskizuna, euskal nabigazioaren urrezko aroan du sorkuntza abiapuntua. Elkanoren lehen mundubira gogora ekarriz, aintzinako musikan du inspirazio iturri nagusia, dantzaren herri adierazpenak beti izan baitu gaurkotasuna, kulturaren erreferente artistiko-historiko bezala. Obrak Elkanoren zirkunnabigazioaren urrezko aroan zehar bidaiatzen du, ikerkuntza eta berrinterpretazioa lagun, ondare artistiko eta koreutiko berria sortuz. Nabigazioak utzi duen arrastoa agerikoa da, euskaldunok itsasoan barnako ibilietan munduaren kontzepzio modernoan izan duten lehen mailako eragin historikoan.

30 dantzariek, herri inspirazioz gorpuztutako arte barrokoaren espresio erakusgarrian, dantza preklasikoko bilduma osatu dute, antzezpena era naturalean eta askean burutuz, 17 eszena dituen ballet hontan akto bakar batean garatua, Esquivel, Iztueta eta Gadesi keinuak eta erreferentzia garbiak eginez. Horrez gain, Artze, Etxepare eta Galeanoren poemek obra goitik bera hezurmamitzen dute, poesia giltzarria bilakatuz. Bertan, euskal antzerki nazionalaren dantza sorkuntza molde berri baten eredua aurkezten da, drama tradizional garaikide berri bat proposatuz, espazio eta denboratik kanpo kokatzen dena. 

Gehiago irakurri

Lekeitioko dantza sueltoko txapelketa 2022

2022/09/06 19:00 Lekeitio, Independentzia plaza

Leketioko Udalak antolatuta eta Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarraren laguntzarekin, LEKEITIOKO III. DANTZA SUELTOKO TXAPELKETA egingo da Lekeitioko Independentzia Plazan irailaren 6an, 19.00etan.

OINARRIAK

1.- Txapelketa honetan 16 urtetik gorako 12 bikotek parte har dezakete.

2.- Izen ematea, abuztuaren 29a baino lehenago egin behar da izena emateko formularioa betez.

3.- Bikoteek 8 pausoko FANDANGOA eta ARIN-ARINA trikitilarien laguntzaz dantzatuko dituzte.

4.- Epaimahaiak pausoak, goikaldea-mugimendua, alderdi artistikoa, melodia-erritmoa izango ditu kontutan.

5.- Derrigorrezkoa da usadiozko jantzia eramatea.

6.- Ondoko sariak ezarri dira:

1.- 300 € , txapela, zapia eta trofeoak.

2.- 250 € eta trofeoak.

3.- 200 € eta trofeoak.

Saririk izan ez duten bikote guztiek, 120€ tako bidai saria jasoko dute.

7.- Lehiaketarako izen emateak oinarri guztiak onartzen direla esan nahi du. Berauei buruz zalantzarik balego, lehiaketaren antolatzaileei dagokie ebazpena ematea.

IZENA EMATEA

  1. Maren Galvez - Gorka Granado (LEZO-SOPELA)

  2. Laura Bastida - Ekain Uzkudun (AZPEITIA)

  3. Nora Aizpuru - Iker Zabala (AZPEITIA)

  4. Ane Jaunarena - Endika Osa (LEZO)

  5. Leire Urrestilla - Iker Urrestilla (ZESTOA)

  6. Alaia Amubieta - Amets Amubieta (AZPEITIA)

  7. Saioa Galarraga - Julen Murgiondo (BERGARA)

Gehiago irakurri

Donostiako Euskal Jaiak 2022: Dantza sueltoko txapelketa

2022/09/04 18:00 Donostia, Konstituzio plaza

Donostia/San Sebastián Festakek antolaturik eta Euskal Dantzarien Biltzarraren laguntzarekin, Donostiako Dantza sueltoko txapelketa jokatuko da Konstituzio plazan irailaren 4an, arratsaldeko 18:00etan. Izen emateko epea abuztuaren 23ko 13:30ean amaituko da.

Gehiago irakurri

Dantzaz: Basoa

2022/09/03 19:30 Zumaia, Odieta

Basoa. Estalkia. Gordelekua. Magiaz betetako lekua edota beldurgarria. Historiako momentu tragiko jakin bat ezkutatu eta ahaztu nahi zuen basoak.

Errefuxiatuen kanpalekua, kontzentrazio esparrua... Gurs, milaka pertsona metatu eta hil ziren barrendegia.

Historikoki eta geografikoki hurbil dugun kokalekua. Gurs, hausnarketa eragiten duen abiapuntua. Guden eta pobreziaren ondorioz beren lurraldea uztera behartuta dauden milaka pertsona errefuxiaturen erakusleiho. Gurs, iraganaren eta orainaldiaren zubia.

Josu Mujika koreografoa eta Iñaki Salvador konposatzailea elkarrekin aritu dira pieza hunkigarri hau sortzeko, errefuxiatuen drama kontatzeko, eta haien harremana artea, kultura eta sorkuntzarekin. Xabier Sukia idazlearen hitzek laguntzen dute sorkuntza, eta edertasunez janzten dute koreografia osoa.

Zergatik, noiz arte, zergatik, zergatik...?

 

Gehiago irakurri

"Airoski" euskal dantzak

2022/08/29 21:00 Urruña, Frontoia

Gehiago irakurri

Donostiako musika hamabostaldia 2022: Kukai dantza "Eta orain zer?" (estreinaldia)

2022/08/27 20:00 Errenteria, Lekuona fabrika

2022ko Donostiako Musika Hamabostaldiaren barruan.

 

Interpreteak

Kukai Dantza
Euskal Herriko Gazte Orkestra (EGO)

Jon Maya, jatorrizko ideia eta zuzendaritza
Alain Maya, Aritz López, Junaid Jemal Sendi, Helena Wilhelmsson, Ibon Huarte, Izar Aizpuru, Leire Otamendi, Nerea Vesga, Sua Enparantza, Urko Mitxelena, dantzariak
Jon Maya eta dantzariak, koreografia
Aaron Copland, Pascal Gaigne, musika
Rubén Gimeno, musika zuzendaria

 

Programa

"Eta orain zer?"
Estreinaldia

Gehiago irakurri

Kubako dantzen klase magistralak

2022/08/26 17:30 Bilbo, Txosna Aixeberri Konpartsa Aste Nagusia

Gehiago irakurri

Arbol-ser

2022/08/25 20:00 Donostia, Kutxa Kultur Plaza

 

LABO UDA Thiago Cohen (Brasil)

“Árbol-ser”. Dantza garaikidea.

Abuztuak 25 osteguna 20:00.

Kutxa Kultur Terraza Tabakalera, Donostia.

Sarrera 3€.

 

19:30 Ateak irekitzea.

20:00 Emanaldia.

20:40 Solasaldia.

 

Sinopsia

Arbol-ser pandemian zehar nigan sortutako hutsunetik sortutako gorputz-poetika ikerketarako proposamena da. Ikerketa denboraren azterketatik eta hirietako kaosaren erdian irauten duten zuhaitzekin dudan harremanetik abiatzen da. Zain dagoen gorputz honen aurkikuntza-errito bat da, sustraiak bilatzen dituen gorputz bat, natura suntsitzen jarraitzen dugun modua salatzen duen gorputz bat, eta nola hiriek bizkarra ematen dieten istorio eta bizitzaren jabe diren erraldoi horiei. "Ulertu horma bat da: saiatu zuhaitz izaten" Manoel de Barros. Eskerrak: Ana Brandão, Robson Mol, Casa Rosada Barris, Schrley Schram eta lan hau hartu zuten izarak.

 

Fitxa artistikoa:

Ideia, dramaturgia, interpretazioa: Thiago Cohen

Musika: Vinicius de Souza, Thiago Cohen

Jantziak: Noemia Rezende

Argiak: Naiara Rezende

Argazkilaria eta filmazioa: João Rafael Neto

Laguntza: Drica Rocha

 

Gehiago irakurri

Txistularien alardea

2022/08/28 12:00 Hondarribia, Gipuzkoa plaza

Euskal Herriko Txistularien Elkarteko txistulariek joko duten egitaraua hau izango da:

  • Agur Jaunak Herrikoia. Mold.: Jose Ignazio Ansorena
  • Agurra Herrikoia. Mold.: Luis Urteaga Iturrioz
  • Baratze bat Pier Pol Berzaitz. Mold.: Juanma Sáez Etxabe
  • Arrigoian (orripekoa) / Baztango porrusalda (arin-arin) / Goizalde (biribilketa) Ezezaguna. Mold.: Txomin Agirregomezkorta/Aita HIlario Olazaran. Mold.: Txomin Agirregomezkorta/Sabin Bikandi
  • Habanera Xabier Lete. Mold.: Jagoba Astiazaran
  • Zuberoako makil dantza Herrikoia
  • Belaun txingoa Herrikoia. Mold.: Jose Ignazio Ansorena
  • Nafarroa Arragoa Xabier Lete. Mold.: Xabier Zabala
  • Uztai txiki dantza Herrikoia. Mold.: Jose Ignazio Ansorena
  • Baldorba Hitzak: Juan Antonio Urbeltz. Doinua: Benito Lertxundi. Mold.: Ismael Yagüe
  • Ezpata dantza Herrikoia. Mold.: Jose Ignazio Ansorena
  • Euskal musikaren gorespena Herrikoia. Hitzak: Eresbil. Mold.: Txomin Agirregomezkorta

Gehiago irakurri

Sliders

2022/09/09 19:00 Donostia, Blas de Otero plaza (Egia)

  • Jatorrizko ideia eta koreografia: BRODAS BROS
  • Zuzendari artistikoa: Lluc Fruitós
  • Dantzariak: Pol Fruitós, Lluc Fruitós, Berta Pons, Clara Pons, Marc Carrizo, Shino, Mariona Bernadi, Ari Martinez
  • Musika: Arturo Calvo, Lluc Fruitós
  • Ekoizpena eta erregiduria: Sara Manzano
  • Management eta ekoizpena: Marta OlayoGurpil gaineko dantzariek dantza, mugimendu, joan-etorri eta akrobazia ikusgarrien mundura eramaten gaituzte.

Brodas Bros 2006an sortu zuten Pol eta Lluc Fruitós anaiek eta Berta eta Clara Pons ahizpek. Oraingoan kalera itzuli dira, Hip Hop kulturaren jatorrira, dena partekatzeko eta adierazteko gogoz hasi zen lekura.

Gehiago irakurri

"Out" eta "Entre nosotros"

2022/09/08 19:00 Donostia, Blas de Otero plaza (Egia)

"Out"

Dena ura da. Isila, irmoa, estugarria, inguratzailea.
Fisikak bere lana egiten duen arte.
Orduan gainazaleko tentsioa hautsi eta erupzio likidoa iristen da.
Askatasunak bere bidea bilatzen du eta larritasuna desagertzen da.
Aireak birikak betetzen ditu.
Aske. OUT.

"Entre nosotros"

Pertsonen arteko harreman orok pisu gehigarria du, pertsona hori ondo tratatzeko, zaintzeko, eztabaidatzeko eta adiskidetzen jakiteko erantzukizuna.

Une magiko eta batzuetan garratzetara garamatzan bide hori. Baina harreman oro, azkenean, bideak bitan banatzen dira edo, besterik gabe, amaierara iristen dira, baina, azken finean, beti geratzen da gure artean.

Gehiago irakurri

Lasala: Alive

2022/09/07 19:00 Donostia, Nestor Basterretxea plaza (Egia)

"Alive" ikuskizunak berba egiten du mugak zeharkatzeari buruz, ezarrita dagoena hausteaz, emakume batek aukeratzeko duen askatasunari buruz, nahiz eta pisu handia izan hark jaso duenak, bakoitzak aukeratzen duen, gura duen bizimoduari buruz, berdin dio zein.

Gehiago irakurri

Helduen Dantza Suelto Txapelketa 2022

2022/08/28 19:00 Elgoibar, Kalegoen plaza

Aurten ere Elgoibarko Dantza Solte txapelketa ospatuko da; 2022ko abuztuaren 28an izango da Elgoibarko Kalegoen plazan arratsaldeko 19:00etan, Elgoibarko Udalak eta Haritz Euskal Dantzari Taldeak antolatuta eta udal txistulari bandaren, trikitilarien eta Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarraren laguntzaz.

  • Txapelketa honetan 16 urtetik gorako 10 bikotek parte har dezakete.
  • Izen ematea, abuztuaren 20a baino lehenago egin behar da izena emateko formularioa betez.
  • Bikoteek Fandangoa txistularien laguntzaz eta Arin-Arina trikitilarien laguntzaz dantzatuko dituzte.

Izena eman duten bikoteak:

  • Saioa Galarraga - Julen Murgiondo (Bergara)
  • Nora Aizpuru - Iker Zabala (Azpeitia)
  • Laura Bastida - Ekain Uzkudun (Azpeitia)
  • Endika Osa - Mikel Esnaola (Lezo)
  • Jone Arriaran - Iker Urrestilla (Azpeitia-Zestoa)
  • Elaia Elorza - German Aranburu (Azpeitia)
  • June Elorza - Eneko Sarasua (Azpeitia-Azkoitia)
  • Alaia Amubieta - Amets Amubieta (Azpeitia)

Gehiago irakurri

Cielo Raso: Hamaika

2022/09/16 20:00 Elorrio, Arriola antzokia

“Hamaika neke, hamaika indar”

Konpainiaren hamaika urteko sorkuntza-ibilbidea nabarmentzen duen areto-pieza bat da Ha^mai¨ka`. Malgua da, eta desberdintasunari, generoari eta askatasunari gorazarre egiten die. Bortitza da koreografia-lana, baina begirada jantzia eskatzen du mintzaira horrek, eta zeuri esker baino ezin gertatu hori.

Fikzioaren eta errealitatearen artean dabil Hâmaïkà, ez oso modu serioan. Fikzioa eta errealitatea nahasten direlarik, magia sortzen da.

Koreografia, zuzendaritza eta ekoizpena: Igor Calonge
Dantzariak: Ainhoa Usandizaga, Emma Riba, Víctor Fernández y Marti Güell
Zuzendaritzako laguntzailea: Gabriel F.
Argiztapena: Sergio García
Jantziak: Amalia Elorza
Iraupena: 55 min

Gehiago irakurri

Elgar Oinkak 50 urte

2022/09/10 10:00 Hazparne

Elgar Oinka dantza taldea 1970. hamarkadan sortu zuten Jesus Luisa Esnaolak eta André Bidondek. 2022ko irailaren 10ean, larunbatean, 50. urtemuga ospatuko du taldeak.

Egitaraua

  • 10:00-11:00: Konferentzia Haritz Barne Zineman
  • 11:30-12:00: Mutxikoak Merkatu plazan 
  • 15:00-16:00: Tailerrak (musika, dantza garaikide + euskal dantza) Eihartzeko parkean, barnean euria bada
  • 18:00-19:00: Hazparneko karriketan ibilaldiaren hasiera
  • 19:30-20:00: Sorkuntza Mendeala gelan 

Gehiago irakurri

Sortutakoak 20: "Issues" entsegu irekia, Paula Parra

2022/09/08 20:00 Errenteria, Lekuona fabrika

Sortutakoak 20 deialdian hautatutako proiektuetako bat izan zen Paula Parrarena. Gipuzkoako Dantzagunean egonaldia egin du zenbait astetan, eta egindako sorkuntza-lana erakusteko saio irekia egingo du Errenteriako Lekuona Fabrikan.

Gehiago irakurri

TAILERRA DANTZAGUNEAN: "Freshmotion", Marion Castaillet irailaren 12tik 16ra (Haatik Landu)

2022/09/12 18:30 Gipuzkoako Dantzaguneko areto nagusia

Freshmotion teknikak, abiaduraren eta gorputzaren kontrolaren bidez, erresistentzia eta abiadura irabazteko gorputzak bere potentzialtasun guztia emateko helburua du.

  • Datak: irailaren 12tik 16ra
  • Ordutegia: 18:30 – 20:30
  • Tokia: Gipuzkoako Dantzaguneko areto nagusia
  • Nori zuzendua: dantzari eta mugimendu arteetako artistei zuzendua
  • Prezioa: 60€ (50€ ADDE edo ARTEKALE bazkideentzat)
  • Izen-ematea eta informazioa
  • Irakaslea: Marion Castaillet

Freshmotion ikastaroko metodologia

“Gehiago egin dezakeenak, gutxiago egin dezake” da bere leloa. Freshmotion teknikak, abiaduraren eta gorputzaren kontrolaren bidez, erresistentzia eta abiadura irabazteko gorputzak bere potentzialtasun guztia emateko helburua du, egokitutako prestakuntza fisiko baten bidez. Lurreko lanaren teknikak, lurraren erabilera hutsarekin, gorputzari lurraren gaineko eta bere zentroaren gaineko kontzientzia maila-altua ematen dio. Marionen dantza energikoa, kapoeirarekin, akrobaziekin eta break-dancearekin egindako esperimentazioarekin, dantzatzen duen gorputza poesiara eramateko modua da. Jariakortasuna bere lanaren zati garrantzitsua da, inprobisazioaren eta mugimenduaren ikerketaren bidez bultzatzen den parte hartzaile bakoitzaren sortzailetasuna bezala.

Marion Castaillet

Marionek diziplina anitzeko formakuntza du. Graduatu ostean, Danse à L’Ecole moduko eskoletan proiektuen zuzendaritza hartzen du eta goi-mailako arte eskoletarako prestatzen ditu dantzari gazteak. 2015etik aurrera, Brotha From Anotha Motha Companyrekin kooperatzen hasten da, sortzaile eta interprete gisa.

2016an, Manaïrekin kolaboratzen du koreografia laguntzaile modura. Inspirazioa eta sortzailetasuna bilatzen du B.F.A.M.ren dantza fisikoan, eta Freshmotion izeneko dantza sortzen du. Au Brana, Amplitudes Danse, Varium, Scenario Pubblico, Fre3 Bodies, Descalzinha danza… eskoletan klaseak ematen ditu.

2013tik 2018ra dantzari eta interprete gisa lan egiten du Pierre Michael Faure koreografoarekin. Gero, Sylex konpainiarekin bat egiten du. Raphael Oliverekin ere lan egiten du Intermédiaire konpainian. 2017an bere lehen bakarkako lana sortzen du Brotha From Anotha Motharentzat, Alone With Everybody. Ostera, M.I.R sortzen du, Tarbesko kontserbatorioarentzat. La felicidad no espera bere bakarkako lana ere interpretatzen du eta Hafiz Dhaou eta Aicha m’Barek’s Chata Companyrekin bat egiten du 2019an, L’Amour Sorcier piezarako.

2021ean Naïf Production dantza konpainiako dantzari bihurtzen da. 2021ean, baita ere, Marius Fouillandekin (zirkua) kolaborazio berri bat hasiko du.

Gehiago irakurri

Kabalkada

2022/09/18 16:00 Ortzaize

Ortzaizeko herritarrek irailaren 18an eta 24an kabalkada kaleratuko dute.

Gehiago irakurri

Kabalkada

2022/09/24 16:00 Ortzaize

Ortzaizeko herritarrek irailaren 18an eta 24an kabalkada kaleratuko dute.

Gehiago irakurri

Amoria & Dolore. Elkano, lehen mundubira

2022/09/17 13:10 Urretxu, Gernikako Arbola plaza

Amoria & Dolore dantza ikuskizuna, euskal nabigazioaren urrezko aroan du sorkuntza abiapuntua. Elkanoren lehen mundubira gogora ekarriz, aintzinako musikan du inspirazio iturri nagusia, dantzaren herri adierazpenak beti izan baitu gaurkotasuna, kulturaren erreferente artistiko-historiko bezala. Obrak Elkanoren zirkunnabigazioaren urrezko aroan zehar bidaiatzen du, ikerkuntza eta berrinterpretazioa lagun, ondare artistiko eta koreutiko berria sortuz. Nabigazioak utzi duen arrastoa agerikoa da, euskaldunok itsasoan barnako ibilietan munduaren kontzepzio modernoan izan duten lehen mailako eragin historikoan.

30 dantzariek, herri inspirazioz gorpuztutako arte barrokoaren espresio erakusgarrian, dantza preklasikoko bilduma osatu dute, antzezpena era naturalean eta askean burutuz, 17 eszena dituen ballet hontan akto bakar batean garatua, Esquivel, Iztueta eta Gadesi keinuak eta erreferentzia garbiak eginez. Horrez gain, Artze, Etxepare eta Galeanoren poemek obra goitik bera hezurmamitzen dute, poesia giltzarria bilakatuz. Bertan, euskal antzerki nazionalaren dantza sorkuntza molde berri baten eredua aurkezten da, drama tradizional garaikide berri bat proposatuz, espazio eta denboratik kanpo kokatzen dena. 

Gehiago irakurri

Arrateko dantzak

2022/09/08 11:30 Eibar, Arrate

Arrateko dantzarien kofradiak Arrateko ezpata-dantza eta trokeo-dantza eskainiko ditu Arraten (Eibar).

11:00 Arrateko baselizan Meza nagusian ezpata-dantza 

12:00 Prozesioa eta ezpata-dantza Arrateko baseliza aurrean

12:30 Arrateko ezpata-dantza eta trokeo-dantzak Arrateko zelaian

Gehiago irakurri

XXXIV. Aurresku Txapelketa

2022/09/03 11:30 Zarautz, Lege Zaharraren Enparantza

Gehiago irakurri

Bikote Gazteen Dantza Txapelketa

2022/09/05 19:00 Zarautz, Lege Zaharraren Enparantza

Gehiago irakurri

'Muda' eta 'Gorpuztu laburra'

2022/09/02 19:00 Bilbo, Enkarnazio plaza

Muda: bidaia bat da bi gorputzen eboluzioan barrena. Bi emakumek espazio bat, esperientziak eta berritze-prozesu bat partekatzen dituzte; aldaketa bat, aro berri batera bidean. Lozorroa eta pausa pertsonala alde batera utzita, transformaziora bidean doaz elkarrekin

Gehiago irakurri

2022ko Dulantziko jaiak: "Korrontzi"

2022/09/03 19:30 Dulantzi, Herriko Plaza

 

Euskal Kulturara Ikuspegi garaikidetik hurbiltzea, bere ohiko indar eta energiarekin.

Gehiago irakurri

Aire zabaleko dantzaldiak

2022/09/03 18:00 Bilbo, Levante Plaza eta Kasillako Kioskoa

BILBOKO KIOSKOAN EGIN OHI DIREN AIRE ZABALEKO DANTZALDIAK BERRESKURATUKO DITU IRAILEKO ASTEBURUETAN

Sarrera librea eta doakoa duten dantzaldiak ohiko ordutegian itzuliko dira, 18:00etatik 21:00etara, irailaren 3tik, larunbatetik, 25era, igandera, bitartean.

Bilboko adinekoek aire zabalean dantzatzen eta musikaz gozatzen jarraituko dute, Bilboko Udalak antolatzen dituen dantzaldi herrikoiei esker.

Oporraldiak eta Aste Nagusia direla eta abuztuan atseden hartu ondoren, bi lekura itzuliko dira: Levante plazara larunbatetan eta Kasillako Kioskora igandeetan, eta ohiko ordutegiarekin: 18:00etatik 21:00etara. Astero, dantzaldien saioa orkestra ezberdin batek girotuko du, bi agertokietan.

Zuzeneko musika eta sarrera libre eta doako ekimen horren bitartez, Bilboko Udalak hiriko adinekoen bizi-kalitatea hobetzea du helburu, musikaren eta dantzaren bitartez bizimodu aktiboa eta osasungarria sustatuz eta sozializazioa bultzatuz. Ehunka bilbotar biltzen dira astebururo jarduera partehartzaile ospetsu horretaz gozatzeko.

DANTZALDIAK IRAILEAN

LARUNBATAK

  • Irailak 3: Levante plazan, 18:00etatik 21:00etara. Maran orkestra.
  • Irailak 10: Levante plazan, 18:00etatik 21:00etara. Pergola orkestra.
  • Irailak 17: Levante plazan, 18:00etatik 21:00etara. Jamaika orkestra.
  • Irailak 24: Levante plazan, 18:00etatik 21:00etara. Dantza Alai orkestra.

IGANDEAK

  • Irailak 4: Kasillako kioskoan, 18:00etatik 21:00etara. Jamaika orkestra.
  • Irailak 11: Kasillako kioskoan, 18:00etatik 21:00etara. Dantza Alai orkestra.
  • Irailak 18: Kasillako kioskoan, 18:00etatik 21:00etara. Galea orkestra.
  • Irailak 25: Kasillako kioskoan, 18:00etatik 21:00etara. Pergola orkestra.

Gehiago irakurri

Zelatungo erromeria

2022/09/04 11:00 Zelatun, Tolosaldea

Trikitia, mendia, jan-edana eta giro ederra Zelatunen. Aitziber Arruabarrena eta Haritz Erasun.

Gehiago irakurri

Muskildako Ama Birjinaren dantzak

2022/09/07 20:00 Otsagabia

20:00etako Salbearen ostean dantzatzen dituzte Otsagabiako dantzariek Muskildako Ama Birjinaren bezperako dantzak.

Gehiago irakurri

Eltziegoko dantzak

2022/09/08 12:30 Eltziego

Eltziegoko dantzak eskainiko dituzte herriko dantzariek Ama Birjinaren egunean.

12:15ean, Plazako Ama Birjinaren prozesioa, Agintari, Musika Banda, Dantza Taldea eta Gaiteroekin.

12:30 Meza San Andres Elizan.

Ondoren, Plazako Ama Birjinaren prozesioa bere Baselizaraino, Agintari, Musika Banda, Dantza Taldea eta Gaiteroekin; atarian omenaldia eskainiko diote Zaindariari Dantza Taldeak eta Ziekoko Gaiteroek.

Gehiago irakurri

Muskildako Ama Birjinaren dantzak

2022/09/08 12:00 Otsagabia

Irailaren 8an, Muskildako Ama Birjinaren omenez ospatzen den festan eskaintzen dute Otsagabiako dantzariek beren urteko emanaldi nagusia. Goizean Muskildara igo eta bertan dantzatzen dute 12:00ak inguruan. Arratsaldean aldiz, herriko plazan eskainiko dituzte Muskildako Ama Birjinaren dantzak 18:00etan. 

Gehiago irakurri

Dantza-soka

2022/09/11 12:30 Lizartza

Sagrarioko Amaren jaiak ospatzen dituzte Lizartzan eta ospakizunen baitan dantza-soka egingo dute.

Dantza-sokaren ondoren dantza emanaldia ere eskeiniko du Otsolar dantza taldeak.

Gehiago irakurri

Igartzako Dantzarien Eguna

2022/09/10 12:00 Beasain

Igartzako Ezpata-dantzarien XVI. Eguna.

Egitaraua

  • 12:00 Bandera jasotzea Udaletxean. 
  • 12:05 Igartzako dantzarien kofradiaren irteera San Martin plazatik Igartzaraino.
  • 12:30 Ezpata-dantzaren saioa Igartzan
  • Arratsaldean, poteoa Izer eta Alabien trikitilariekin.

 

Aurten ohorezko kofrade kide Maria Jesus Alvarez izendatuko dugu Igartzako Dantzarien XVI. egunean.

Mariaje Salleko Adiskideak-eko nesken taldeko lehen irakaslea izan zen, Raimon Gamaiorekin batera taldea martxan jartzen lagunduz 1973. urtetik aurrera. Aurretik Adiskideak eta Goierri dantza-taldeetan aritu zen. Ondoren, Aurtzaka dantza-taldearen sortzaileetako bat izan zen eta Beasaingo  emakumezko dantzari asko eta askoren  erakusle izateaz gain, dantzari guztion eredu eta erreferentzia  dugu.
Txikitan hasi eta bizi guztian eutsi dio Mariajek bere dantzarako zaletasunari,  eta horren froga azpimarragarria da oraindik ere erreferentzi garrantzitsua dela gure Kofradiarako, batez ere emakume dantzariok Beasainen daukagun garrantzitsuenetakoa.

Orain arte izendatutako kofradia kide guztiak gizonezkoak izan dira. Maria Jesus Alvarez izango da kofradiako lehen ohorezko emakumea.
Hauek dira orainarteko ohorezko kofradia kideak:

  • Juantxo Agirre
  • Juan Antonio Urbeltz
  • Raimon Gamaio
  • Joseba Juarez
  • Jesus Mari Garate
  • Juanito Cacho
  • Javi Sarriegi "Paxatxo"
  • Maria Jesus Alvarez Unanua

Gehiago irakurri

Hiru Burguen soka-dantza

2022/09/08 19:00 Iruñea, Udal plaza

Duguna-Iruñeko dantzariek soka-dantza eskainiko dute udal plazan, Batasunaren pribilegioaren ekitaldien baitan.

Gehiago irakurri

Ertza: Dye Dye

2022/09/09 19:00 Getxo, Kasino Plaza

KaleFest 2022 egitarauaren barruan:

Tonalitateak aldaezinak ez diren bezala, pertsonen esentziak ere ez. Alderantziz, biak tindatu, diluitu eta etengabe urtzen dira tonalitate berriak sortzeko. Kolore berriak.

DYE DYE ikuskizunean bi pertsona elkartu dira, eta beren kolore-paleta, haien jakinduria eta bizitza erakutsiko diote elkarri, urtu eta ortzadar berri bat osatu arte.

Dantza garaikidea, dantza urbanoa eta akrobazia diluituak kolore koreografiko berria sortzeko.

Gehiago irakurri

Amaraun

2022/09/10 12:00 Aduna, Zirkuola

Amatasunaren inguruko hausnarketa bat kontatzeko musika, kantua eta dantza uztartzen duen ikuskizun bat da AMAraun.

Proiektu artistiko bezala berritzailea iruditzen zaigu bertsoa eta dantza elkarrizketan baliatzea, baina ez bakoitza bere aldetik, kontakizun baten elementu banaezin bezala baizik.

Ez dugulako bertsoa dantzatuko, edo dantza bertsotan emango. Istorio bat kontatuko dugu eta horretarako eskura dugun lengoaia guztia baliatuko dugu: musika, gorputza, ahotsa, hitza, espazioa, eszena... Erronka gisa ikusten dugu figurak lausotzea ere, dantzaria kantura ekarriz eta bertsolaria dantzara. Ez dugu hain uztarketa esturik egin duen ikuskizun eszenikorik ezagutu euskaraz

  • Sorkuntza eta ideia nagusia: Oihana Iguaran, Amaiur Luluaga
  • Gidoia: Oihana Iguaran
  • Koreografia: Amaiur Luluaga
  • Bertsoa eta ahotsa: Oihana Iguaran
  • Musika ekoizpena: Eñaut Zubizarreta
  • Jantzien arduraduna: Ramón García
  • Irudia: Iurre Aranburu
  • Ekoizpena: Lanku Kultur Zerbitzuak
  • Babesa: Anoetako Udala, Villabonako Udala
  • Eskerrak: Axut, Artedrama, Dejabu Panpin Laborategia
  • Lekua: espazio txiki zein irekietarako ikuskizuna
  • Iraupena: 50 minutu

Gehiago irakurri

Maitaldia 2022

2022/09/07 12:00 Miarritze

Dantza ikuskizunak, entsegu irekiak, jardunaldiak, hitzaldiak, erakusketak, filmak eta askoz gehiago izango dira hamar egunez Maitaldia jaialdian. Irailaren 8tik 18ra 30 dantza konpainia izango dira antolatu diren 90 ekitaldietan. Jaialdiaren sehaska Biarritz bada ere Baionan eta Angelun ere izango dira hainbat ekintza.

Programazioa egunez egun

 

Informazioa: Maitaldia 2022

Gehiago irakurri

Kukai: Eta orain zer?

2022/11/11 20:00 Errenteria, Lekuona Fabrika

Espazio huts batean, ezerezaren aurrean… askatasunaren, erabakitzeko aukeren, proposatzen dizkidaten muga eta aukeren artean… Hogei urteko ibilbide baten ostean, pandemia baten ondotik… Ikusle, dantzari, sortzaile, musikari, teknikari, kudeatzaile… garen horretatik…

ETA ORAIN ZER?

Nola ekingo diogu esperientzia honi? Nola beteko da hutsa? Nola jokatuko dut nik? Nola jokatuko dugu guk?

Izango al da batzen gaituen sokarik?

Fitxa 

  • Jatorrizko ideia eta zuzendaritza: Jon Maya
  • Jokulariak: Alain Maya, Aritz López, HelenaWilhelmsson, Ibon Huarte, Izar Aizpuru, Junaid Jemal Sendi, Leire Otamendi, Nerea Vesga, Sua Enparantza, Urko Mitxelena, Euskal Herriko Gazte Orkestra
  • Koreografia: Jon Maya eta jokulariak
  • Musika konposizioa: Pascal Gaigne
  • Argiztapen diseinua: David Bernués
  • Jantzien diseinua: Alessio Meloni
  • Dramaturgia, interpretazio eta koreografia asistentzia: Ximun Fuchs
  • Produkzioa eta kudeaketa: Doltza Oar-Arteta, Elena García, Jon Maya
  • Lantalde teknikoa: Acrónica Producciones
  • Jantzien eraikitzea: AEG Berrikuntza Profesionalen Eskolako Neurriko Jantziak eta Ikuskizunetarako Jantziak Goi Graduko 2. mailako ikasleak
  • Argazkiak: Mendi Urruzuno, Gorka Bravo
  • Teaserr: David Bernués
  • Produkzioa: Kukai Dantza
  • Koprodukzioa: Teatro Victoria Eugenia Antzokia (Donostia), Malandain Ballet Biarritz, Teatros del Canal (Madrid)
  • Erakunde laguntzaileak: Errenteriako Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia – Gipuzkoa Coopera, Eusko Jaurlaritza, Etxepare Euskal Institutua, INAEM, Istituto Italiano di Cultura, Casa África
  • Babeslea: LABORAL KUTXA

Gehiago irakurri

Rakel R.R.: Bailando en silencio

2022/09/11 19:30 Bilbo, Euskalduna Jauregia

Aurrera Fest 2022 jaialdiaren barruan:

Rakel R.R.-ek zuzendutako Antzerki eta Dantza Arymux konpainia irisgarri eta inklusiboak "Isiltasuna Dantzatzen" zeinudantza??ikuskizuna aurkezten du. Ikusle guztientzat zuzendutako ikuskizuna da eta baita ezgaitasunak dituzten pertsonentzat ere. Familian gozatzeko bidaia bat, non musika, textuak, dantza eta emozioak batu egiten dira arrastoa usten duten istorioak transmititzeko.

Badago zeinu hizkuntza interpretazioa eta baita ere irisgarritasun neurriak ezgaitasunak dituzten pertsonentzako.

Gehiago irakurri

Víctor Fernández: Tríade

2022/09/12 19:30 Barakaldo, Barakaldo Antzokia

2022ko Viernes Flamencos Jaialdiaren barruan.

Tríade ikerketa prozesu bat da, dantzari, kontrabaxu eta musikariaren arteko elkarrizketa espazio bat.
Hiru elementu horiek eszenan jartzean planteatzen diren galdera guztiei erantzuteko elkarrizketa.

Nola elkarreragin dezake gorputzak instrumentuarekin?
Zer gertatzen da kontrabaxuak eragindako formek nire gorputzari eragiten badiote?
Nolako soinuak sor ditzake instrumentu honek?
Zer eragin izan dezakete nire mugimenduan?
Nola erabil dezaket kontrabaxua espazioa aldatzeko?
Nola irits gaitezke instrumentu bati nortasuna ematera, beste interprete bat bezala tratatzeraino?
Zein unetan galtzen du elementu bakoitzak bere nortasuna beste zerbait bihurtzeko?
Gorputza sar daiteke hor?

 

Gehiago irakurri

Dantzaz: Menu

2022/09/10 20:30 Bastida

Bastidako Kale Antzerkia 2022 egitarauaren barruan:

'Menu', Dantzaz-en kale eta espazio ez-konbentzionaletarako ekoizpen berria, Josu Mujika koreografoaren, konpainiaren ohiko kolaboratzailearen, sinadura darama. Erritoaren eta zentzumenen ospakizunaren erdibidean, ‘Babette-re Festin’-ean bizitzen ari zen magia hordigarri hori aldarrikatuz, ikuskizun ibiltari hau alegoria batean inspiratzen da, zeina, aldi berean,
antzekotasun joko bat baita.

Koreografoa chef bat da? Nola ulertzen, lantzen edo ontzen dituzu zure platerak? Bi hamarkadatan Dantzazekin lankidetzan aritu ondoren, Mujikak azpimarratu duenez, «Une garrantzitsu hau ospatzeko garaia iritsi da. Eta zer hoberik hori egiteko konpainiaz eta gure sukaldariek prestatuko dituzten jakiez gozatuko dugun otordu bat baino? Dantzaz
sukalde handi bat da, eta sukaldaritza horretan, eszenan bezala, sortzailearen eta ikusle-hasieraren sinbiosia beharrezkoa da».

Dantzazen sutegiak mundu osoko artisten eskuetan jarri dira, interpreteen mugimendua eskatzen duten errezetak
irudikatzeko, baina baita publiko guztien gustua eta zentzumenak ere. Zizeronek zioen oturuntzetako plazerra ez zela
neurtu behar bertan zerbitzatzen ziren jakien ugaritasunagatik, baizik eta mahai inguruan biltzen ziren adiskideengatik eta
beren solasaldiengatik. Inspirazio horrekin berarekin eta herrialde osoko txoko, taberna edo hiri ugaritara eramaten
dugun 'Dantzapote' herrikoiari bizitza berri bat emanez, Dantzazek publikoa gonbidatzen du jai-zeremonia harrigarri
eta ñabarduraz eta zaporez beteriko baten mahaira esertzera.

  • KOREOGRAFIA: Josu Mujika
  • ZUZENDARI ARTISTIKOA: Adriana Pous
  • DANTZARIAK (HAUETAKO BOST): Raúl Abentín, Andrea Aguado, Mariona Carrasco, Filippo Cosso, Maddi Gaztelumendi,Lara Matea Ivancic, Laura G. Latasa, Lele Mazzella, Noel Quintela eta Iñigo Rementeria
  • MUSIKA: Autore batzuk (Giuseppe Verdi, Gioachino Rossini, Luis Bacalov, Pasquale Catalano, Jerry Roll Morton, Wolfgang Amadeus Mozart eta ekoizpenerako sortutako rap-ak)
  • TESTUAK: Xabier Sukia
  • AHOTSAK: Iker Bengotxea, Josu Mujika eta Xabier Sukia,
  • GRABAKETA ESTUDIOA: Fabio de la Morena (Nashmore Estudio)
  • JANTZIAK ETA ATREZZOA: Saioa Matxain
  • ESKENOGRAFIA: Iñaki Ziarrusta (ATX TEATROA)
  • DOKUMENTAZIOA: Bertha Bermúdez
  • ADMINISTRAZIOA: Iker Bengotxea
  • ARGAZKIAK: Joserra Cabrera, Txikota, Blanca Razquin eta Gari Otamendi
  • IKUSENTZUNEZKOA: Beñat Gereka (Txikota)
  • TESTUAK/KOMUNIKAZIOA: Eduardo Vielba (C&C)
  • ZUZENDARI NAGUSIA: Fernando Sáenz de Ugarte
  • EKOIZPENA: DANTZAZ

Gehiago irakurri

50. Euskal Herriko Dantza Agerketa

2022/09/17 19:00 Basauri

Talde gonbidatuak eguerdian Basauriko auzoetan ibiliko dira, urteurren borobilean dantza saioak herri osora zabaldu nahi baitira. Arratsaldean, 18:15ean, Social Antzokitik Bizkotxalde parkera kalejira abiatuko dira eta saio nagusia 19:00etan hasiko da Bizkotxalden (euria egiten badu Social Antzokian).

Hauetxek izango dira parte hartuko duten taldeak eta bakoitzak aurkeztuko dituen dantzak.

  • Zubietako Joaldunak (Zubieta, Nafarroa)
  • Erketz (Lasarte-Oria, Gipuzkoa): sorgin-dantza
  • Etorkizuna (Lekeitio, Bizkaia): Kaxarranka
  • Lekeitioko Estudiantina (Lekeitio, Bizkaia)
  • Atharratzeko Dantzariak (Atharratze, Zuberoa): Barrikada - Aitzina pika - Godalet-dantza
  • Udaberri (Tolosa, Gipuzkoa): brokel-dantza, makil handiena, uztai txikiena eta jorrai-dantza
  • Lanestosako Dantzariak (Lanestosa, Bizkaia): arku-dantza
  • Begiraleak (Donibane Lohizune, Lapurdi): makila-txiki, Makeako soka, Beteluren fandangoa
  • Indarra (Gasteiz, Araba): Gasteizko zortzikoa
  • Danzantes de San Lorenzo (Iruñea, Nafarroa): Fagina vals, Fagina, Lairon II, Arcos, Jota
  • Talde guztiak: Txulalai

50. Euskal Herriko Dantza Agerketa

Irailak 16, ostirala

  • 19:00 Erromeria Solobarria plazan.

Irailak 17, larunbata

  • 18:15 Social Antzokitik Bizkotxalde parkera gonbidatutako dantza taldeen kalejira.

  • 19:00 50. Euskal Herriko Dantza Agerketa Bizkotxalde parkean

Irailak 25 igandea

  • 19:00 Social Antzokian dantza saioa Basauriko Agintzari, Basauritar eta Edurrek dantza taldeekin; Danbolin taldeko txistularien eta Bizkaiko Gaiteroen laguntzarekin.

Irailaren 12tik 24ra “Basaurin sekulakoa egiten ari gara azken 50 urteotan” erakusketa irekita egongo da astelehenetik larunbatera 10:00-13:15 eta 16:30-20:00.

Gehiago irakurri

Haatik: Errimak Bi Oinetan

2022/09/16 19:00 Bilbo, Sabino Arana 50

Haatik konpainiak ikuskizun berri bat aurkezten du. Konpainiaren lehen lana izan zenaren irakurketa eraberritu bat hain zuzen. Errimak Bi Oinetan. Bertso saio batean oinarritutako dantza emanaldia.

Unai Elizasuk eta Aiert Beobidek zuzendutako emanaldia da. Sustrai Kolina, Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi eta gehiagok sortutako bertsoak, Igelaren Banda zuzentzen duen Bixente Martinezek bere lan-taldearekin musikatu eta Maialen Arzallus eta Thierry Biscaryren ahotsez abesturik.

* “Eszena Kalera 2022” zirkuituaren barruan.

Gehiago irakurri

Dantza Hirian: Paula Parra + Danza Mobile + Ivona-Pablo Girolami

2022/09/15 12:55 Donostia

2022ko Dantza Hirian jaialdiaren barruan.

19:00, konstituzio plazan

  • Paula Parra: The bleeding issue. (Euskal Herria)
Hiru kontzeptutan pausatzen da nagusiki: zauria, odolustea eta arrakasta.
  • Danza mobile: El espejo (Andaluzia)
Ispilua bide baten bilaketa da, liberazio, sorkuntza eta suntsike­taren bidea.

 

19:45, Nautiko

  • Ivona-Pablo Girolami: Manbuhsa (Italia)

Obra hau esperientzia indartsu, atsegin eta epikurotar bat da.

Gehiago irakurri

Dantza Hirian: Eyas + Daniel Hernández + Ivona-Pablo Girolami

2022/09/17 19:00 Donostia

2022ko Dantza Hirian jaialdiaren barruan.

19:00, konstituzio plazan

  • Eyas dance proyect: Jupiter + Jaguar (Valencia)

Obra hau esperientzia indartsu, atsegin eta epikurotar bat da.

  • Daniel Hernández: Córdoba Drone (Euskal Herria)

Oroimenetik, nire haurtzaro eta nerabezarotik


19:45, Nautiko

  • Ivona-Pablo Girolami: Manbuhsa (Italia)

Obra hau esperientzia indartsu, atsegin eta epikurotar bat da.

 

Gehiago irakurri

Oinkari: Gazte

2022/09/17 19:00 Lazkao, Herriko Plaza

Betiko gazte sentitzea askoren desio eta ametsa izan arren, Gazteen kontra aritzeko joera oso hedatua dago gizartean. Hedatuegia. Pandemia garai honetan, adibidez, komunikabideak segurtasun neurriak hausten dituzten gazteei buruzko albisteekin bete dira. Axolagabekeriaz jokatzea egotzi zaie behin baino gehiagotan, haien jokaerak kriminalizatuz eta haien ahotsa isilaraziz.

Zer dute Gazteek esateko, ordea? Zein iritzi dute bizitzen ari garenaz? Zein iritzi gizarte honen egoera politiko sozial eta kulturalez? Zein iritzi gurasoez, hezkuntza sistemaz? Zer dute buruan? Zer bihotzean? Zerk mugiarazten ditu? Zerk biziarazi? Zein da haien ahotsa? Zein haien dantza? Haien mugimendua?

  • Zuzendaritza eta dramaturgia: Agurtzane Intxaurraga.
  • Koreografia: Eneko Gil.
  • Testuak: Agurtzane Intxaurraga.
  • Antzezleak: Lierni Kamio, Aiora Escudero, Fermin Escudero, Gorka Duran, Amaia Aizpurua, Beñat Monfort, Maitane Irurzun, Izaskun Aizpurua, Aimar Garaiar, Lide Bengoetxea.
  • Musika zuzenean: DJ Martin Little/ Zigor D.J, Eneko Dieguez, Agurtzane Intxaurraga (ahotsa)

Gehiago irakurri

Dantzaz: Gesala

2022/09/18 20:00 Hernani, Ezkiaga pasealekua

Gil Harushen koreografia, tradizioei eta aurrerabideari buruzkoa. Getarian inspiratua dago, genero ikuspuntu batetik.

Gehiago irakurri

Ertza: Dye Dye

2022/09/18 19:30 Villabona, Txistulari plaza

KaleFest 2022 egitarauaren barruan:

Tonalitateak aldaezinak ez diren bezala, pertsonen esentziak ere ez. Alderantziz, biak tindatu, diluitu eta etengabe urtzen dira tonalitate berriak sortzeko. Kolore berriak.

DYE DYE ikuskizunean bi pertsona elkartu dira, eta beren kolore-paleta, haien jakinduria eta bizitza erakutsiko diote elkarri, urtu eta ortzadar berri bat osatu arte.

Dantza garaikidea, dantza urbanoa eta akrobazia diluituak kolore koreografiko berria sortzeko.

Gehiago irakurri

Kimua: Generoa

2022/09/18 18:00 Belauntza, Elizako plaza

GenEroa ikuspegiaren inguruko lanketa, originala bezain berritzailea den dantza ikuskizun eta mediazio parte-hartzaile bidez proposatzen du Kimua Dantza Kolektiboak. Biologia, genetika zein euskal hizkuntzari dagokionean, loturak, kateak... ote ditugun galdetuko dugu genero ikuspegiari dagokionez, barrura begira.

Dantzaren bidez, gorputzaren mugimenduek gidatuta, hartzen ditugun rolak edo ezartzen dizkigutenak hautemateko parada izango dugu. Benetan askeak bagina, nola mugituko ginateke? Nola dantzatuko genuke? Eta zu, ausartuko zara lehen dantza pausua ematera? Loturak puskatzera? Benetan aske izatera?

Kimua dantza kolektiboko sei dantzarik eta Ekaitz Goikoetxea bertsolari eta idazleak hartuko dute parte ikuskizunean. Hainbat koreografia interpretatuko dituzte eta dantzekin batera, musikek, zuzeneko errezitaldiek, bertsoek, off-eko ahotsek, trantsizioek eta hainbat baliabide materialek osatuko dute kale ikuskizuna.

  • Egileak: Kimua DK.
  • Koreografia:  Kimua DK + oraindik zehaztu gabeko kolektibotik kanpoko koreografoak
  • Zuzendaritza eszenikoa: Kimua DK + oraindik zehaztu gabeko kolektibotik kanpoko pertsona
  • Antzezleak: Kimua DK
  • Ekoizpena: Kimua Dk
  • Iraupena: Dantza emanaldia (35´)
  • Formatua: 9/7/6

Gehiago irakurri

iXa Mugimenduaren Unibertsoa: Aitzindariak

2022/11/26 20:00 Amurrio, Amurrio Antzokia

Berdintasunaren aldeko borroka hasi zuten aitzindariei omenaldia egiten die; borrokan jarraitzen dutenen alde egiten du, eta irabazteko aukerarik izan ez zutenez oroitzen da. Modelaketa eta naturaren poetikaren bidez, Pioneras/Aitzindariak proiektuak ikuslea arima sendo eta borrokalariz beteriko unibertso batean murgiltzen du, banako bakoitza maitatzen eta errespetatzen duen mundu batean; baina esperientzia honen asmo nagusia da gizakiaren indibidualtasuna gizarte berdinzale baten batasun bihurtzea.

Fitxa

  • Zuzendaritza orokorra: Saioa Belarra
  • Zuzendaritza artistikoa, ideia originala eta koreorafia: Xian Martinez
  • Antzezleak: MªJosé Casado, Mariona Jaume, Ana F.Melero, Kateryna Humenyuk, Saioa Belarra
  • Laguntza koreografikoa: Kateryna Humenyuk
  • Sorkuntza eta musika gomendioa: Fernando Martínez de Careaga
  • Jantziak: Paula Barcia y Manuel Escurís
  • Argiztapena: Álvaro Estrada
  • Argazkiak: Blanca Razquin

Gehiago irakurri

Ana Morales: Cuerda floja (zatiak)

2022/09/22 19:00 Bilbo, Rekalde Aretoa

* Dantzaldia 2022 jaialdiaren barruan.

Inaugurazioa, ekitaldiaa. ANA MORALES Compañía de Danza | Madril

Sarrera, isiltasunera oinez, dantzaria eta espazioa. 

San Juan de la Cruzen bertsoak.
Kantua (Juan Jose Amador) isiltasunak berak sortzen duen desorekaren euskarri bezala. 

Konklusioa, orekaren bilaketa edo abstraktuaren edertasuna. Pablo Marti´n Camineroren off-eko musika. 

  • Iraupena: 12'
  • Dantza: Ana Morales
  • Kantua eta guitarra: Juan José Amador
  • Fotografia: Oscar Romero

Gehiago irakurri

Oinkari: Gazte

2022/09/22 18:00 Durango, Musika Eskola Parkea

Betiko gazte sentitzea askoren desio eta ametsa izan arren, Gazteen kontra aritzeko joera oso hedatua dago gizartean. Hedatuegia. Pandemia garai honetan, adibidez, komunikabideak segurtasun neurriak hausten dituzten gazteei buruzko albisteekin bete dira. Axolagabekeriaz jokatzea egotzi zaie behin baino gehiagotan, haien jokaerak kriminalizatuz eta haien ahotsa isilaraziz.

Zer dute Gazteek esateko, ordea? Zein iritzi dute bizitzen ari garenaz? Zein iritzi gizarte honen egoera politiko sozial eta kulturalez? Zein iritzi gurasoez, hezkuntza sistemaz? Zer dute buruan? Zer bihotzean? Zerk mugiarazten ditu? Zerk biziarazi? Zein da haien ahotsa? Zein haien dantza? Haien mugimendua?

  • Zuzendaritza eta dramaturgia: Agurtzane Intxaurraga.
  • Koreografia: Eneko Gil.
  • Testuak: Agurtzane Intxaurraga.
  • Antzezleak: Lierni Kamio, Aiora Escudero, Fermin Escudero, Gorka Duran, Amaia Aizpurua, Beñat Monfort, Maitane Irurzun, Izaskun Aizpurua, Aimar Garaiar, Lide Bengoetxea.
  • Musika zuzenean: DJ Martin Little/ Zigor D.J, Eneko Dieguez, Agurtzane Intxaurraga (ahotsa)

Gehiago irakurri

Nerea Martinez: Besarkada

2022/09/23 19:30 Bilbo, BBK Aretoa

Emakume bikote bat, bi gorputz, bi eskultura, bidaian zehar soinu-paisaia batean biltzen dituena, eta bidaiak berak hainbat zirrara gogora ekartzen dizkigula, bizitzan zehar jasotzen ditugun ezin konta ahala besarkaden zirrarak.

Zizelkatzearen ideia, eraldatzea eta igarotzean uzten duten aztarna direla-eta, “Abrazo” (Besarkada) espazio intimo eta zirrarazko bat da, benetan lan fina.

Dantzaria eta interpretea. Sustraietan aztertzeko grinarekin, “Biraka” (2017) bakarkakoa sortu zuen. Eszena-elementuak eta gorputzaren zehaztasuna eta xehetasunerako joera ditu ezaugarri bere lanak.

Matxalen Bilbao eta Markeline konpainietan ere ibili zen lanean, eta Emakumezko Interpreterik Onenaren Saria jaso zuen Markeline konpainiaren "Euria" lanean egindako lanagatik, Bucaresteko FITC jaialdian (2018).

  • Jatorrizko ideia eta zuzendaritza: Nerea Martínez
  • Sorkuntza eta interpretazioa: Natalia García, Nerea Martínez
  • Zuzendaritza artistikoa: Matxalen Bilbao
  • Koreografia: Matxalen Bilbao, Nerea Martínez, Natalia Garcia
  • Txelo-jolea: Amaia Jaio
  • Soinu-espazioa: Mikel R. Nieto
  • Eszenografia: Iñaki Etxeandia
  • Jantzien diseinua: Monica Lavandera
  • Argien diseinua: Francisco Trujillo
  • Testuak: Alfredo García
  • Off ahotsa eta euskarazko bertsioa: Oihane Enbeitia
  • Argazkiak eta bideoa: Jesús Robisco
  • Diseinu grafikoa: Peru Isasi
  • Laguntza eta aholkularitza: Markeliñe

Gehiago irakurri

Álvaro Murillo: Flamencas + Flamenco futuro

2022/09/23 20:00 Barakaldo, Barakaldo Antzokia

2022ko Viernes Flamencos Jaialdiaren barruan.

FLAMENCAS

Denboran zehar indarrez borrokatu diren emakumeen emozioen bidaia. Bere esperientzietatik abiatuta eta arte honi egiten dion ekarpena balioetsiz. Flamenkoentzat, antzinakoentzat eta garaikideentzat da; kaleetan abesten dutenentzat, eszenatoki batean dantzatzen dutenentzat eta etxetik amesten dutenentzat.

Flamenkoari eta dantza garaikideari buruzko gorputz-lana da, pieza sortzeko erreferenteak diren emakumeei buruzko hitzaldi batekin batera. Agian liburuetarako oharkabean pasatu diren emakumeak, baina, sotiltasunez eta irmotasunez, antzezleari bidaia honetan laguntzen agertzen direnak.

FLAMENCO FUTURO

Etorkizunerantz, tradizionalaren eta garaikidearen arteko kontrastetik abiatuta sortzea. Etorkizunerantz, sutegiko antzinako kantatik, ingude eta mailu doinuan, esploraziorantz, industrializazioaren eta torlojua azkoinean bihurritzearen bidez.

Vicente Escuderok 1951ko abenduaren 9ko gauean El Trascachoren azaldu eta ilustratutako flamenko dantzaren dekalogoa etorkizunerantz hartu, eraldatu eta proiektatzea bilatzen duen lana, arau horretatik irten gabe, eta doikuntzekin, teknologia berriekin, proiekzioekin eta gorputz-miaketa plastikoekin. osatutako dantza flamenkoa ezarriz.

Gehiago irakurri

Amaraun

2022/09/23 19:00 Segura, Errebote plaza

Amatasunaren inguruko hausnarketa bat kontatzeko musika, kantua eta dantza uztartzen duen ikuskizun bat da AMAraun.

Proiektu artistiko bezala berritzailea iruditzen zaigu bertsoa eta dantza elkarrizketan baliatzea, baina ez bakoitza bere aldetik, kontakizun baten elementu banaezin bezala baizik.

Ez dugulako bertsoa dantzatuko, edo dantza bertsotan emango. Istorio bat kontatuko dugu eta horretarako eskura dugun lengoaia guztia baliatuko dugu: musika, gorputza, ahotsa, hitza, espazioa, eszena... Erronka gisa ikusten dugu figurak lausotzea ere, dantzaria kantura ekarriz eta bertsolaria dantzara. Ez dugu hain uztarketa esturik egin duen ikuskizun eszenikorik ezagutu euskaraz

  • Sorkuntza eta ideia nagusia: Oihana Iguaran, Amaiur Luluaga
  • Gidoia: Oihana Iguaran
  • Koreografia: Amaiur Luluaga
  • Bertsoa eta ahotsa: Oihana Iguaran
  • Musika ekoizpena: Eñaut Zubizarreta
  • Jantzien arduraduna: Ramón García
  • Irudia: Iurre Aranburu
  • Ekoizpena: Lanku Kultur Zerbitzuak
  • Babesa: Anoetako Udala, Villabonako Udala
  • Eskerrak: Axut, Artedrama, Dejabu Panpin Laborategia
  • Lekua: espazio txiki zein irekietarako ikuskizuna
  • Iraupena: 50 minutu

Gehiago irakurri

Fran Sieira Danza: Demente

2022/09/23 21:00 Gasteiz, Probintzia Plaza

*2022ko Ipar Eszena Bidea ekimenaren barruan.

Osasunaren Mundu Erakundearen (OME) arabera, lau pertsonatik batek bere bizitzako uneren batean sufritu edo sufrituko zituen errealitate, estigma, patologia batzuk irudikatuko ditugu DeEnte-n. Garai batean «dementeak» ziren pertsonen espetxeratze ia kartzela, gaixoen pilaketak, eduki mekaniko eta kimikoak, suizidioak, gaixoaren esplotazioa, «giza haragiaren biltegiak»… Zergatik ematen digute horrenbesteko beldurra buruko gaitzek?

Gehiago irakurri

Haatik: Ur bizitan

2022/09/24 19:00 Zigoitia, Gizarte eta Kultur Zentroa

Zer da garapena?
Behartu ahal dezake ekonomiaren aitzakiak inor bere bizimodua aldatzera?
bere etxetik alde egitera?
bere bigarren gorputza den etxea desjabetzera?

Ekonomia jasangarriaren aldeko alegoria bat.
Edo agian modu jasangarri batean bizitzeko aukerarik dugun hausnartzeko balio duen lan bat.

Ez ekintza huts eta anekdotikoetan geratuz. Ez soilik jaki, jantzi edo kontsumo beharren asetzeko produktuetan erreparatuz. Bizitza beraren oinarri eta garapenean gizaki eta natur baliabideen arteko elkar ulertze zintzo baten beharrean baizik.

Eta zoritxarrez horren ohituak gauden arren, natura gizakiaren beharretara moldatzeko joeraren ondorioak agertuz.

Fitxa Artistikoa:

  • Hasierako ideia eta abiapuntuaren planteamendua: Iurre Aranburu eta Aiert Beobide
  • Gidoia: Koldo Izagirre
  • Zuzendaritza eta koreografia: Aiert Beobide
  • Musika: Pascal Gaigne
  • Zuzendari laguntzailea: Olatz Beobide
  • Produkzioa: Iurre Aranburu
  • Jantziak: Ramón García
  • Dantzariak: Irati Sorondo, Jon Arsuaga, Amaiur Luluaga, Libe Sukia, Iñigo Etxeberria, Nagore Zabala
  • Musikariak: Iñaki Diéguez, Javier Perez de Azpeitia, Manu Gaigne.
  • Teknika arduraduna: Anartz Beobide
  • Zerbitzu teknikoa: Eragin STAC

Gehiago irakurri

Fran Sieira Danza: Demente

2022/09/24 20:30 Eibar, Coliseo Antzokia

*2022ko Ipar Eszena Bidea ekimenaren barruan.

Osasunaren Mundu Erakundearen (OME) arabera, lau pertsonatik batek bere bizitzako uneren batean sufritu edo sufrituko zituen errealitate, estigma, patologia batzuk irudikatuko ditugu DeEnte-n. Garai batean «dementeak» ziren pertsonen espetxeratze ia kartzela, gaixoen pilaketak, eduki mekaniko eta kimikoak, suizidioak, gaixoaren esplotazioa, «giza haragiaren biltegiak»… Zergatik ematen digute horrenbesteko beldurra buruko gaitzek?

Gehiago irakurri

Dantza Hirian: Danien Abreu + Juan Carlos Avecilla

2022/09/23 19:00 Errenteria, Herriko plaza

2022ko Dantza Hirian jaialdiaren barruan.

19:00, Herriko plazan

  • Danien Abreu (Canarias-Madrid): Indico (Madrid-Kanariak)

Aurpegirik gabeko irudi bat mu­gitzen da espazioan zehar, zer den ez dakigun zerbaiten bila.

  • Juan Carlos Avecilla: DU@L (Madrid)

Bi gorputz desberdin, bi estilo, bi mugimendu metaforikoki desa­fiatzen ari dira.

Gehiago irakurri

Dantza Hirian: Osa + Mujika eta Organik

2022/09/25 19:00 Hondarribia

2022ko Dantza Hirian jaialdiaren barruan.

Hondarribia, 19:00

  • Osa+ Mujika: Bueltaxka (Euskal Herria)

Zenbatetan izan duzu ez duzun hori behar izatearen sentsazioa?

  • Organik: Arnasa (Euskal Herria)

Aldaketa emozionalek arnasketan nola eragiten duten azaltzen digun pieza bat.

Gehiago irakurri

Ertza: Dye Dye

2022/09/24 13:00 Plentzia, Astillero Plaza

* Artekale Kaleko Arte Eszenikoen Jaialdia 2022 egitarauaren barruan:

Tonalitateak aldaezinak ez diren bezala, pertsonen esentziak ere ez. Alderantziz, biak tindatu, diluitu eta etengabe urtzen dira tonalitate berriak sortzeko. Kolore berriak.

DYE DYE ikuskizunean bi pertsona elkartu dira, eta beren kolore-paleta, haien jakinduria eta bizitza erakutsiko diote elkarri, urtu eta ortzadar berri bat osatu arte.

Dantza garaikidea, dantza urbanoa eta akrobazia diluituak kolore koreografiko berria sortzeko.

Gehiago irakurri

Daniel Morales: Hegaldia

2022/09/24 19:00 Bilbo, La Fundicion

Mekanikak aldatzea: ispilura begiratu eta geure burua ezagutzea, distortsioa ikusi beharrean, aurka egiteari uztea alde borroka egiten hasteko, oinak lurrean izanik hegan egiten hastea...

Mugak adimenarekin zeharka ditzakegun lerro ikusezinak dira eta lerro horiek zerua marrazten dute ikuskizun honetan, irudimenarekin konektatzeko, bizitza ametsa bihurtuz eta ametsa bizitza. Gorputzeko mugen bidez egindako norberaren infernuetarako – unibertsalak egiten dira–  jaitsieran, inguruko soinu eta argiekin batera, bidaia pisuaren eta arintasunaren artean mugitzen da, sozialaren eta norbanakoaren artean. Ez al da agian gauza bera?

  • Sorkuntza eta interpretazioa: Daniel Morales  
  • Argiteria: Alfredo Diez
  • Argazkiak: Dérek Pedrós
  • Bideoa: Sergio Méndez
  • Iraupena: 45 minutu

Gehiago irakurri

Daniel Morales: Hegaldia

2022/09/25 19:00 Bilbo, La Fundicion

Mekanikak aldatzea: ispilura begiratu eta geure burua ezagutzea, distortsioa ikusi beharrean, aurka egiteari uztea alde borroka egiten hasteko, oinak lurrean izanik hegan egiten hastea...

Mugak adimenarekin zeharka ditzakegun lerro ikusezinak dira eta lerro horiek zerua marrazten dute ikuskizun honetan, irudimenarekin konektatzeko, bizitza ametsa bihurtuz eta ametsa bizitza. Gorputzeko mugen bidez egindako norberaren infernuetarako – unibertsalak egiten dira–  jaitsieran, inguruko soinu eta argiekin batera, bidaia pisuaren eta arintasunaren artean mugitzen da, sozialaren eta norbanakoaren artean. Ez al da agian gauza bera?

  • Sorkuntza eta interpretazioa: Daniel Morales  
  • Argiteria: Alfredo Diez
  • Argazkiak: Dérek Pedrós
  • Bideoa: Sergio Méndez
  • Iraupena: 45 minutu

Gehiago irakurri

Metamorphosis dance: Prisma

2022/09/29 19:30 Gasteiz, Principal Antzokia

Metamorphosis Dancez hitz egitea orekaz, dotoreziaz, enigmaz, doitasunaz eta abangoardiaz hitz egitea da; mugimendu irmoez eta araztuez, bilaketa etengabe eta nekaezinaz. Bere azken lana –Prisma–, hausnarketara gonbidatuko gaituen esperientzia sentsorial liluragarria da.

Identitatea, konpromisoa, eraldaketa eta antzeko beste kontzeptu batzuk zipriztinduko dute ikuskizun sortu berria. Mugimendu zehatzak, irmoak, eszenografia dinamiko eta erakargarria, eta argien eta musikaren adierazpen-aukerak mugara eramateko saioa... Horra Iratxe Ansak eta Igor Bacovich-ek sortu duten piezaren benetako protagonistak. Ikerketa zorrotz batetik abiatuta, sortzaileek terrorismoaren biktimenganako hurbilketa artistiko bat proposatzen dute, molde unibertsalean.

Prisma pieza argitsu, iradokitzaile eta enpatikoa da, gatazkaz eta norbere arazoak gainditzeari buruz mintzo dena, sendotasunaz eta borrokaz. Funtsean, galdera batek inguratzen du hausnarketa: nola lortzen du gizakiak, bizipen traumatikoen gogorra gorabehera, indartsuago, ahaldunago eta lehiakorrago bihurtzea.

Prisma Gasteizko Terrorismoaren Biktimen Oroimenezko Zentroa inauguratzeko sortutako pieza da.

  • Zuzendaritza eta koreografia:  Iratxe Ansa eta Igor Bacovich
  • Interpreteak: Kate Arber, Katie Currier, Sephora Ferrillo, David Serrano, Matteo Castelletta eta Iratxe Ansa
  • Antzerkigintza: Igor Bacovich
  • Jantzien diseinua: Iratxe Ansa eta Igor Bacovich
  • Argi-diseinua: Nicolas Fischtel
  • Musika-konposizioa: Marc Álvarez
  • Eszenografia: Mariona Ubia eta Francesc Bonsfills
  • Ekoizpena: Cía. de la Luz

Gehiago irakurri

Ezpata-dantza eta aurreskua

2022/09/29 11:30 Markina-Xemein

Markina-Xemeinen, Arretxinagako San Migelen ermitaren ondoan, San Migel egunez Zerutxu dantza taldeak ezpata-dantza eskainiko du 11:00etako meza nagusiaren ondotik. Ezpata-dantzaren ondoren, soka-dantza dantzatuko dute bertan Zerutxu dantza taldeko dantzariek.

 

Gehiago irakurri

Mahai-gainekoa eta aurreskua

2022/09/29 22:00 Markina-Xemein

Markina-Xemeingo Arretxinagan mahai-gaineko dantza egiten dute Zerutxu dantza taldeko kideek dantzan eta abestuz. Ondoren aurreskua egiten dute eta horrela amaitzen dute San Migel eguna.

Gehiago irakurri

Dokumentuaren akzioak