Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak

Dokumentuaren akzioak

Albisteak

Urbeltzen dantza ganbara

2014/04/29 20:00 Bilbo, Kafe Antzokia

Dantzan egiteko saio irekia Juan Antonio Urbeltzen eskutik. Edonork parte har dezakeen dantzen jaia. Publiko zabalari euskal dantzak hurbilarazteko saioa da Dantza Ganbara.
Ez da beharrezkoa dantzari trebea izatea, helburua ondo pasatuz euskal dantza tradizionalarekin harremanetan hastea baita. Hori guztia Juan Antonio Urbeltzen zuzendaritzapean, berau folklorista ospetsua eta euskal dantzen ikerle nekaezina baitugu.

Gehiago irakurri

Doos Colectivo: Después de todo

2014/05/03 20:30 Gernika-Lumo, Lizeo Antzokia

Desgastea, erresistentzia, suntsiketa eta bukatu da. Hilko nin­tzela uste nuen, baina ez, bizirik nago. Oraindik aurrera, ez dakit zer gertatuko den, nola mugituko naizen, baina gutxienez, eutsi egin diot, aguantatu dut, eta bizirik nago. Minduta, izorratuta, kolpatuta… apur bat goibel, baina bizirik. Autonahikotasun proba izan da.. zu ala ni… haiek ala ni… eta azkenean, ni geratu naiz…
Después de todoek ia suntsitzearen ostean datorren uneaz hitz egiten du. Iraganeko istorioak orainarekin nahasten ditu flashbacken bidez; gertatu denaren irudiak erakusten dizkigu, egoera honen aurrekarienak, gaur egun arte. Gertatzen zaigunaren aurrean dugun erresistentzia erakusten digu, kanpoko gauzak izan ala barruko beldurrak. Borrokaz hitz egiten du, baina bizirauteaz ere bai. Bataila baten osteko hondakinez hitz egiten du.

Gehiago irakurri

Erriberako paloteado taldeen topaketa

2014/05/17 19:00 Corella

19:00etan hasita pasakallean arituko dira taldeak. 20:00etan plazan elkartu eta saio nagusia emango dute.

Gehiago irakurri

Logela Multimedia & Circle Of Trust-ek: Divenire

2014/05/03 13:10 Arrasate, Amaia Antzokia-Zinema

Divenire: zerbait izan, garatu, egin.

Beste pauso bat, orain arte egindakotik guztiz desberdina den lana. Divenire break dance-a da. Hip Hop-a, gaur eguneko ikuskizuna, multimedia, ... Hori guztia azken muturreraino eramana, publikoak goza dezan, bibra dezan eta harri dadin.

Gehiago irakurri

Oinkari & Hika: Itsasoaren emazteak

2014/05/04 19:30 Getaria, Sahatsaga Kiroldegia

Ikuskizun honek, Euskal dantza tradizionala oinarri hartuta, Euskal Herriko kostaldeko arrantzaleen emazteen bizipenak kontatzen ditu. Hirurogei dantzari, lau musikari eta bi aktore bilduko dira taula gainean olatuaren joan etorrian, josi eta josi saretan barrena historia bizi eta hunkigarria harilkatuz. Salitre  usaineko emakumeen historia da gurea. Haien begietatik dantzatu nahi dugu, euren ahotatik kantatu, edota euren esku minberatuen azal gaziez hitz egin. Itsasoaren emazteak dira, kostaldeko bizitzaren piper eta gatza. Saregileak ofizioz, sardinerak afizioz.

Gehiago irakurri

Dantzaz: Atalak XXI

2014/05/08 21:00 Donostia, Victoria Eugenia antzokia

Dantzaz Konpainiako dantzariek sortutako piezak aurkeztuko dira Atalaken saio honetan, eta gainera, Iker Arrue koreografoak konpainiarentzat espreski prestatu duen sorkuntza aurkeztuko da.

Gehiago irakurri

Sol Picó: Memóries d'una puça

2014/05/09 20:30 Santurtzi, Serantes Kultur Aretoa

Ikuspegi berezia eskaintzen digu Gainbeheraz eta Hondamendiaz, gaur egunekoari buruzko gogoeta bat; gaur egunekoa, dena desegiten duen urakan bat, aurrera egiten uzten diguna hala ere; exodo ezinezko bat; mundu hau aldatzeko beharrari, egoera itogarri honetatik ihes egiteari buruzko gogoeta bat.

Egilea eta zuzendaritza: Sol Picó
Aktoreak: Sol Picó, Valentí Rocamora, Carlos Fernández, Joan Manrique

Gehiago irakurri

Nacho Montero: Alone with me

2014/05/14 20:00 Bilbo, Arriaga antzokia

“Bizitzan, zenbaitetan, erabaki garrantzitsuak hartu behar dira; nik, plazer hutsagatik, oraindik ez ditut hartuko.
Entzun dut, baita ere, beldurrari ametsak lapurtzea gustatzen zaiola, baina niri ez dizkit inola ere kenduko.” (Natxo Montero).

Gehiago irakurri

Oteizaren kaxa beltza

2014/05/05 20:00 Irun, Amaia antzokia

Verdini eta Kresala dantza taldearen eskutik: Oteizaren kaxa beltza.

Gehiago irakurri

Portugaleteko Folklore Azoka

2014/05/10 12:00 Portugalete

Folkorea, musika eta dantzarekin lotutako artisauen azoka, musika eta dantza emanaldiak, kalejirak, dantzaldiak, e.a. Portugaleteko Elai Alai elkarteak antolatutako Folklore Azokan. Arratsaldeko 19:00etan Elai Alai, Duguna, Gure-Kai, Haritz eta Kezka dantza taldeen emanaldia izango da.

Gehiago irakurri

Itxas Argia

2014/05/10 12:00 Getxo, frontoian

Getxoko Itxas Argia dantza taldearen emanaldia 50. urteurrena ospatuz.

Gehiago irakurri

Herri Urrats

2014/05/11 10:00 Senpere

Patxi eta konpania, Otsagabiako dantzariak, Kukai, Ainarak, Arrola eta beste hainbat dantza eta musika ekitaldi.

Gehiago irakurri

Kresala eta Verdini: Oteizaren kaxa beltza

2014/05/17 20:00 Irun, Amaia Kultur Aretoa

Oteizaren kaxa-beltza dantza-ikuskizun bat da, kaxe beltz nozioaren hiru ardatz funtsezkotan oinarritzen dena: lehenik eta behin, eszenaren eta teatroaren zentzuan; bigarrenik, Oteizak hala izendatuta, bere-bereak diren kaxa beltzak direlakoetan, hots, artistaren ibilbide plastikoari azkena eman zioten obra metafisikoetan; eta, azkenik, hirugarren adierarekin, egiazko kabitate gorabeheratsuan, zeinaren barneko elementuak ezezagunak baitira, eta soilik “kanpotik” antzeman baitaitezke, kanpoko manipulazioen edo behaketen bidez.

Gehiago irakurri

Ezpalak 2014

2014/05/24 12:00 Iruñea, Burgoen plaza

Txistua eta danbolina, txirula eta ttun-ttuna: euskal folkloreak eskaintzen dizkigun sinboloetako bat dira txistulariak, danbolinteroak. Danbolinteroak, ttunttuneroak dantzari begira jotzen izango ditugu Ezpalak 2014 jaialdiaren protagonista. Gloucestershire, Zamora, Cambrils, Itsasu eta Berrizko ttunttunero eta dantzariak izango dira maiatzaren 24an Iruñean eta 25ean Eibarren ospatuko den Ezpalak jaialdian.

Gehiago irakurri

Ezpalak 2014

2014/05/25 12:00 Eibar, Untzaga plaza

Txistua eta danbolina, txirula eta ttun-ttuna: euskal folkloreak eskaintzen dizkigun sinboloetako bat dira txistulariak, danbolinteroak. Danbolinteroak, ttunttuneroak dantzari begira jotzen izango ditugu Ezpalak 2014 jaialdiaren protagonista. Gloucestershire, Zamora, Cambrils, Itsasu eta Berrizko ttunttunero eta dantzariak izango dira maiatzaren 24an Iruñean eta 25ean Eibarren ospatuko den Ezpalak jaialdian.

Gehiago irakurri

Aiko erromeria

2014/05/25 17:00 Eibar, Untzaga plaza

Gehiago irakurri

Rocío Molina y Rosario La Tremendita: Afectos

2014/05/17 20:00 Donostia, Gazteszena

Izatearen borrokan eta bizitzaren bidez soiltasuna, naturaltasuna eta konfiantza aurkitzeko gaitasunean oinarritutako gogoeta egiten du Afectos lanak.

Gehiago irakurri

Rocío Molina y Rosario La Tremendita: Afectos

2014/05/18 19:30 Errenteria, Hiria Kulturgunea

Izatearen borrokan eta bizitzaren bidez soiltasuna, naturaltasuna eta konfiantza aurkitzeko gaitasunean oinarritutako gogoeta egiten du Afectos lanak.

Gehiago irakurri

Kukai: Gelajauziak

2014/05/15 12:00 Donostia, San Telmo

Lan berri honek Nestor Basterretxearen Akelarre obra du ardatz eta Cesc Gelabert koreografo famatuaren eskutik, Kukai dantza konpainiak maiatzan hasi eta irailan bukatuko den biraren entseguak San Telmo Museoan egingo ditu.
Nestor Basterretxearen Akelarre obra, Cosmogónica seriearen lehenengoa, erreproduzitu da tamaina handiago batean, 3,5 metro luze hain zuzen, eta horren inguruan egiten dute dantza Errenteriatik datozen Kukaiko dantzariek. Obra honen esanahia, musika eta jantziekin uztartzen da, euskal mitologiaren kondaira eta pertsonaietan oinarritzen baita beste elementuak bezalaxe.

San Telmo Museoko pase eta entseguez gain, iraila bitartean egingo dute estatu mailako bira Gelajauziak ikuskizunarekin. Estreinaldia maiatzaren 16an izango da Leioan, 21:30etan Umore Azokarekin bat eginez, eta hortik aurrera, Hondarribia, Valladolid, Iparraldea, Azpeitia, Bartzelona eta Gipuzkoako beste herri askotatik ibiliko dira ikuskizuna aurkezten.

Gehiago irakurri

Usmanov Classical Russian Ballet: Beltxargen aintzira

2014/05/18 19:00 Bilbo, Campos Eliseos antzokia

Gehiago irakurri

Bizkaiko dantzari eguna

2014/05/18 11:30 Elorrio

Aurten Elorrion egingo da Bizkaiko Dantzari Eguna; 34. edizioa izango da.
Aurreko edizioetan bezala, antolatzaileek partaidetza garrantzitsua izatea espero dute. Egitarau osoan 3.500 dantzari izango dira, eta, ikusleei dagokienez, gutxi gora behera, 6.500 izan ohi dira, guztira 10.000 pertsona.

Gehienak autobusez joango dira. Horretarako, Besaide Industrialdean kokatzen den aparkalekua izango dute.

10:45ean kalejira nagusian parte hartzeko aukera izango dute bertaratzen direnek, dantzari guztiekin batera, Besaide kalean hasita eta Berriotxoa kaletik zehar Herriko plazaraino.

Dantzaguena Nizeto Urkizu kaleko aparkalekuan.

Gehiago irakurri

Urbeltzen dantza ganbara

2014/05/21 20:00 Bilbo, Kafe Antzokia

Dantzan egiteko saio irekia Juan Antonio Urbeltzen eskutik. Edonork parte har dezakeen dantzen jaia. Publiko zabalari euskal dantzak hurbilarazteko saioa da Dantza Ganbara.
Ez da beharrezkoa dantzari trebea izatea, helburua ondo pasatuz euskal dantza tradizionalarekin harremanetan hastea baita. Hori guztia Juan Antonio Urbeltzen zuzendaritzapean, berau folklorista ospetsua eta euskal dantzen ikerle nekaezina baitugu.

Gehiago irakurri

Het Nationale Ballet Junior

2014/05/22 20:30 Gasteiz, Principal antzokia

Holandako Ballet Nazionalaren helburua da dantzari gazteei arlo artistikoa eta teknikoan garatzen laguntzea, karrera arrakastatsua egiteko aukera handiagoa izan dezaten. Ikasketak bukatu ondoren Holandako Ballet Nazionalean sartzeko bide ere ematen die.
Juniorren balletak denboraldi bakoitzeko bi programa lantzen ditu, errepertorio klasiko eta neoklasikoko «pas de deux» eta beste zati batzuk sartuz, bai eta koreografo ospetsuek taldearentzat sortutako lan berriak ere.

Taldeko hamabi dantzari gazteek Holandako Ballet Nazionaleko figura ezagunekin batera jarduten dute, egunerokoan prestakuntza artistiko eta teknikoa lehenetsiz.

Gieskes-Strijbis fundazioaren finantza laguntza du juniorren atalak.

Gehiago irakurri

Andaluziako Ballet Flamenkoa: En la Memoria del Cante: 1922

2014/05/23 20:30 Santurtzi, Serantes Kultur Aretoa

1922ko cante hondori buruzko lehiaketa Alhambran egin zen nazioarteko lehena izan zen, Manuel de Falla, Zuluaga, Lorca eta beste batzuen gidaritzapean etorritako Europako zenbait artistak eta intelektualek ekarria. Bertan cantean mugarria jarri zuten figura handiek hartu zuten parte, eta horiei esker arte honek oraindik dirau gure artean.
En la memoria del cante: 1922 ikuskizunean koreografien bidez, omenaldia egin nahi zaio hitzordu hari. Andaluziako Erkidegoko Ballet Flamenkoak orduan bizi izandakoaren ikuspegi garaikidea aurkeztuko digu, eta aukera emango digu garai hartatik oraindik kontserbatzen diren jatorrizko grabazio batzuk entzuteko.

Ikuskizun honetan hurrengo hauek ditugu: El Tenazasen soleá, Manuel Torreren seguiriya, Caracolen toná, La niña de los peines-en saeta edo Manuel de Fallaren musika.

  • Zuzendaritza artistikoa: Rafaela Carrasco
  • Koreografiaa: Rafaela Carrasco y David Coria
  • Dantzariak:
  • Bakarkariak: Rafaela Carrasco, David Coria, Ana Morales, Hugo López
  • Dantzariak (emakumeak): Alejandra Gudí, Florencia O´Ryan, Laura Santamaría
  • Dantzariak (gizonak): Eduardo Leal, Antonio López, Alberto Sellés
  • Praktikan dauden ikasleak: Paula Comitre, Carmen Yanes

Gehiago irakurri

Marseillako Ballet Nazionala: Orfeo eta Euridize

2014/05/23 20:00 Bilbo, Arriaga antzokia

Frédéric Flamandek, Marseillako Ballet Nazionalaren buruzagitzan, ikuskizun berezia eskaintzen digu, abestiaren eta dantzaren arteko etengabeko elkarrizketa moduan definitu izan dena: C. W. Glucken -H. Berliozen bertsioa-Orphée et Eurydice operaren antzezpen dantzatua da. Eszenografiaz, jantziez eta irudiez arduratzeko, nazioarteko ospea duen Hans Op de Beeck diziplina anitzeko artista gonbidatu du. Bakarlaria Blandine Folio Peres mezzosopranoak da eta Ingrid Perruche eta Mailys de Villoutreys sopranoak dira. Marzio Conti ikuskizunaren musika-zuzendaria da, Oviedo Filarmonía orkestraren eta Asturiasko Printzearen Fundazioaren Abesbatzaren gidaritzan.

Gehiago irakurri

Marseillako Ballet Nazionala: Orfeo eta Euridize

2014/05/24 20:00 Bilbo, Arriaga antzokia

Frédéric Flamandek, Marseillako Ballet Nazionalaren buruzagitzan, ikuskizun berezia eskaintzen digu, abestiaren eta dantzaren arteko etengabeko elkarrizketa moduan definitu izan dena: C. W. Glucken -H. Berliozen bertsioa-Orphée et Eurydice operaren antzezpen dantzatua da. Eszenografiaz, jantziez eta irudiez arduratzeko, nazioarteko ospea duen Hans Op de Beeck diziplina anitzeko artista gonbidatu du. Bakarlaria Blandine Folio Peres mezzosopranoak da eta Ingrid Perruche eta Mailys de Villoutreys sopranoak dira. Marzio Conti ikuskizunaren musika-zuzendaria da, Oviedo Filarmonía orkestraren eta Asturiasko Printzearen Fundazioaren Abesbatzaren gidaritzan.

Gehiago irakurri

Créssida Danza: Represensitive People

2014/05/24 20:00 Bilbo, La Fundición

Espazio hutsa gizabanakoz betetzen da apurka-apurka. Elkarrekin topo egin eta elkarri begiratu, entzun, elkarri neurria hartzen diote. Epaitzeko asmorik gabe, helbururik gabe. Gizabanakoak dira, ez pertsonaiak. Ez daude forma eta arauen menpe. Egunsentiaren zain daude dantzan, argia abisatu gabe noiz irtengo zain. Bien bitartean, denboraren orratzek atzera jo eta bat egiten dute hasierak eta amaierak.
Represensitive Peoplek ikusmira-aldaketa egiten laguntzen du: eszenatokian dagoen gizabanako bakoitzaren sentsibilitate partikularra eta ongizate pertsonala behatu eta horri garrantzia ematea ahalbidetzen du.

Gehiago irakurri

Karrikadantza

2014/05/17 18:30 Iruñea, Nabarreria Plaza

Gehiago irakurri

Maritzuli: Nondik nora

2014/06/20 20:30 Hendaia, Mendi Zola

Dantzen, masakaraden... historia. Dantza maisuen ibilbidea kontatzen duen hitzaldi-dantzatua ikuskizun bihurtua.

Gehiago irakurri

Kukai: Gelajauziak

2014/05/16 21:30 Leioa

Nestor Basterretxearen Akelarre obra, Cosmogónica seriearen lehenengoa, erreproduzitu da tamaina handiago batean, 3,5 metro luze hain zuzen, eta horren inguruan egiten dute dantza Errenteriatik datozen Kukaiko dantzariek. Obra honen esanahia, musika eta jantziekin uztartzen da, euskal mitologiaren kondaira eta pertsonaietan oinarritzen baita beste elementuak bezalaxe.

Gehiago irakurri

Russian Classical Ballet: Romeo eta Julieta

2014/06/03 20:30 Bilbo, Campos Elíseos Antzokia

Gehiago irakurri

Rocío Molina eta Rosario La Tremendita: Afectos

2014/05/17 20:00 Donostia, Egia Kultur Etxea

Izatearen borrokan eta bizitzaren bidez soiltasuna, naturaltasuna eta konfiantza aurkitzeko gaitasunean oinarritutako gogoeta egiten du Afectos lanak. Lan interesgarria, dinamikoa bezain hunkigarria, eta hor isiltasunak, bibrazioak, soinu-ehundurak, estetikak, soinuak, ahotsak, dantzak edo eszenak norberaren alderdi ezkutuena bilatzeko ahalegin handia egiten dute.

Gehiago irakurri

Oteizaren kaxa beltza

2014/05/17 20:00 Irun, Amaia Kultur Zentroa

Kresala Dantza Taldeak eta Verdini Dantza Taldeak "Oteizaren kaxa beltza" dantza ikuskizuna aurkezten dute. 

Jorge Oteizaren gainean eraikitako figura eta mitoa barik, haren obra hartu da aintzat euskal dantza-ikuskizun berri hau zuzentzeko orduan.

Gehiago irakurri

Rocío Molina eta Rosario La Tremendita: Afectos

2014/05/18 19:30 Errenteria, Errenteria Hiria Kulturgunea

Izatearen borrokan eta bizitzaren bidez soiltasuna, naturaltasuna eta konfiantza aurkitzeko gaitasunean oinarritutako gogoeta egiten du Afectos lanak. Lan interesgarria, dinamikoa bezain hunkigarria, eta hor isiltasunak, bibrazioak, soinu-ehundurak, estetikak, soinuak, ahotsak, dantzak edo eszenak norberaren alderdi ezkutuena bilatzeko ahalegin handia egiten dute.

Gehiago irakurri

Ane Albisu: hitzaldi-tailerra

2014/05/27 18:30 Getaria, Balentziaga Museoa

Ane Albisuk, hitzaldi-tailerra eskeiniko du gure festarako azken 100 urteotatako jantzi eta janzteko moduaren garrantziari buruz. 

Gehiago irakurri

Buba eta Bubu

2014/06/01 18:00 Sopela, Kurtzio Kultur Etxea

Kresala dantza taldearen Buba eta Bubu ikuskizuna.

Gehiago irakurri

Créssida Danza: Represensitive People

2014/05/24 20:00 Bilbo, La Fundición

Koreografia: Roberto Oliván
Zuzendaritza: Lourdes Luna

Espazio hutsa gizabanakoz betetzen da apurka-apurka. Elkarrekin topo egin eta elkarri begiratu, entzun, elkarri neurria hartzen diote. Epaitzeko asmorik gabe, helbururik gabe. Gizabanakoak dira, ez pertsonaiak. Ez daude forma eta arauen menpe. Egunsentiaren zain daude dantzan, argia abisatu gabe noiz irtengo zain. Bien bitartean, denboraren orratzek atzera jo eta bat egiten dute hasierak eta amaierak.
"Represensitive People"k ikusmira-aldaketa egiten laguntzen du: eszenatokian dagoen gizabanako bakoitzaren sentsibilitate partikularra eta ongizate pertsonala behatu eta horri garrantzia ematea ahalbidetzen du. Gizakia zer den benetan islatzen duten gizabanako horiek zer islatzen duten da gakoa, emozioetatik abiatuta, ditugun emozio bakan horietatik.

Gehiago irakurri

Créssida Danza: Represensitive People

2014/05/25 19:00 Bilbo, La Fundición

Koreografia: Roberto Oliván
Zuzendaritza: Lourdes Luna

Espazio hutsa gizabanakoz betetzen da apurka-apurka. Elkarrekin topo egin eta elkarri begiratu, entzun, elkarri neurria hartzen diote. Epaitzeko asmorik gabe, helbururik gabe. Gizabanakoak dira, ez pertsonaiak. Ez daude forma eta arauen menpe. Egunsentiaren zain daude dantzan, argia abisatu gabe noiz irtengo zain. Bien bitartean, denboraren orratzek atzera jo eta bat egiten dute hasierak eta amaierak.
"Represensitive People"k ikusmira-aldaketa egiten laguntzen du: eszenatokian dagoen gizabanako bakoitzaren sentsibilitate partikularra eta ongizate pertsonala behatu eta horri garrantzia ematea ahalbidetzen du. Gizakia zer den benetan islatzen duten gizabanako horiek zer islatzen duten da gakoa, emozioetatik abiatuta, ditugun emozio bakan horietatik.

Gehiago irakurri

Herritmo

2014/06/01 20:00 Arrasate, Amaia Antzokia

Herritmo ikuskizuna hainbat diziplina eszenaratzen duen proiektua da: dantza, musika, kantua eta, gure apustua, herri kirolen ikuspegi artistikoa. Diziplina hauek guztiek oreka eta indarra dute komunean, guztiak dira herri-erritmoaren sortzaile. Erronka berri honetan, Oreka Tx musika taldeak, Kukai Dantza Konpainiak eta Kalakan hirukoteak bat egin dugu.

Gehiago irakurri

Ertza: Nan

2014/06/06 20:30 Gernika-Lumo, Lizeo Antzokia


Gehiago irakurri

Nats Nuts Dansa konpainia: Mons

2014/05/23 18:00 Errenteria, Errenteria Hiria Kulturgunea

Bada munduan leku bat, non bertan ondo baino hobeto aurkitzen naizen. Leku hori aldi baterako babes bihurtzen da, eta bertara joan ohi naiz isiltasun tarte bat arnastu behar izaten dudanean, eta zoko mental izugarri bat da nire bihotza eta burua antolatu ahal izateko. Zenbat zoko, hainbat buru daude munduan eta ate ugari sartzeko. Horrela, haurrek mundu horretara zuzeneko sarbidea dute, adinekoei zerbait gehiago kostatzen zaie sarrerarekin topatzea. Baina, oina jartzen dugun une berean, guztia eraldatzen da.... denbora eta neurriak aldatzen dira, eta dena aukeraz betetzen da, arazoak konpontzen ditugu eta une batez, behintzat, barre egiten hasten gara.

FITXA ARTISTIKOA:
IdeIa originala eta zuzendaritza Claudia Moreso
Dantzariak Gema Díaz; Emili Gutiérrez; Joan Palau; Noemí Ventura
Dramaturgia Beth Escudé
Musika Mauricio Villavecchia
BIdeoa Esteban Crucci
Espazio eszenikoa: Miquel Ruiz
Argi teknikaria Rafel Roca
Jantziak As Meninas
Koordinazioa Rosa Pino
Banaketa Iva Horvat/Silvia Lorente

5 urtetik aurrerako publiko familiarrarentzat
Iraupena: 50 minutu

Gehiago irakurri

Errimak oinetan

2014/05/24 19:00 Lezo, Bekoerrota kiroldegia

Bertsolariek sentipen eta emozioak harilkatzen dituzte en­tzuleengan. Baina entzule horiek dantzariak balira? Nola adieraziko lukete belarrietatik jasotako zirrara errimatua oin puntetan menperatzen duten dantzaren bidez? Galdera horren erantzuna da "Errimak Oinetan", bertsolaritza oinarri duen dan­tza emanaldia.

Zuzendaritza: Aiert Beobide eta Unai Elizas

Dantzariak: Aiert Beobide, Garazi Lekuona, Maitane Mujika, Onintza Odriozola eta Gotzon Poza

Iraupena: 75 minutu

Gehiago irakurri

Kukai: Gelajauziak

2014/05/25 19:00 Zizurki, Pedro Mª Otaño plazan

Proiektu honek Cesc Gelabert koreografo handia eta Kukai Dantza Konpainia batzen ditu. Bategite interesgarri honen emaitza 2014. urteko udaberrian estreinatuko den kale ikuskizuna izango da. Dagoeneko 25 minutuko pieza koreografikoa ikusgai dago, proiektuaren aurkezpen gisa, baina 2014. urterako ikuskizun osoa aurkeztuko dute. Euskal Herriko hainbat herri dantza plazan aurkezturik, Cesc Gelabert handiaren begiradak gidaturik eta Kukaiko dantzarien abileziaz aurkezturik.

Fitxa Artistikoa:

  • Proiektuaren zuzendaria: Jon Maya
  • Koreografia: Cesc Gelabert
  • Jantzien diseinua: Iraia Oiartzabal
  • Musikaren sorkuntza: Sabin Bikandi eta Xabier Erkizia
  • Dantzariak: Alain Maya, Eneko Gil, Ibon Huarte, Jon Maya eta Urko Mitxelena

Gehiago irakurri

Titanium

2014/06/07 20:00 Donostia, Victoria Eugenia Antzokia

Titanium ikuskizunean, 12 gizonek, musikariak eta dantzariak, flamenkoaren mundua hip hoparen kulturarekin nahasten dute agertokian, agerian utziz ezen, hiri-dantzak lagun dituelarik, flamenkoak abangoardiako arte izaten jarraitzen duela, bilakaera etengabean.

Gehiago irakurri

Kabalkada zintzarrotsak

2014/06/07 20:30 Urruña

Hazia eta Berttoli elkarteak abiatu dute ekimena, eta 200 partaide inguru ari dira prestaketa lanetan: dantzariak, kantariak, musikariak, aktoreak, jantzigileak, e.a.

Gehiago irakurri

Kabalkada zintzarrotsak

2014/06/15 17:00 Urruña

Hazia eta Berttoli elkarteak abiatu dute ekimena, eta 200 partaide inguru ari dira prestaketa lanetan: dantzariak, kantariak, musikariak, aktoreak, jantzigileak, e.a.

Gehiago irakurri

Orphée et Eurydice

2014/05/24 20:00 Bilbo, Arriaga Antzokia

Marseilleko Ballet Nazionala, Oviedoko Orkestra Filarmonikoa eta Asturiasko Printzearen Fundazioaren Korua. 

 

Gehiago irakurri

Verdini dantza taldea

2014/05/31 22:00 Zarautz, Aritzbatalde kiroldegia

Verdini dantza taldearen "Método Verdini Metodoa" ikuskizun berria. 

Gehiago irakurri

Dantzaz Konpainia: Dantzategia 2.0

2014/05/30 19:30 Donostia

“Gidariak“ esperimentu bat da. Dantza gure eguneroko bizitzaren pare kokatzeko saiakera egiten duen esperientzia da. Gure ohiko keinu eta ohiturek eragingo dute dantza: leunki, ohitura horiek gidatuta eta kalean ibiltari bat gehiago balitz bezala bat egiteko xedearekin.

Egunero kaleetan barrena egiten ditugun ibilbide eta bidegurutze guztiak egunerokotasun koreografiatu baten moduan antzeman, babestu, partekatu eta lagundu nahi ditugu. Emanaldi-performancea pasabidetik Kalkutako Teresa plazaraino.

Koreografia: GIDARIAK.
Koreografoa: Jone San Martin
Dantzariak: Dantzaz Konpainia

Gehiago irakurri

Dantzaz Konpainia: Dantzategia 2.0

2014/05/31 12:30 Donostia

“Gidariak“ esperimentu bat da. Dantza gure eguneroko bizitzaren pare kokatzeko saiakera egiten duen esperientzia da. Gure ohiko keinu eta ohiturek eragingo dute dantza: leunki, ohitura horiek gidatuta eta kalean ibiltari bat gehiago balitz bezala bat egiteko xedearekin.

Egunero kaleetan barrena egiten ditugun ibilbide eta bidegurutze guztiak egunerokotasun koreografiatu baten moduan antzeman, babestu, partekatu eta lagundu nahi ditugu. Emanaldi-performancea pasabidetik Kalkutako Teresa plazaraino.

Koreografia: GIDARIAK.
Koreografoa: Jone San Martin
Dantzariak: Dantzaz Konpainia

Gehiago irakurri

Usurbilko Dantza Taldea: liburu aurkezpena

2014/05/30 19:30 Usurbil, Sutegiko erakusketa aretoa

Gehiago irakurri

Pere Faura: Bomberos con grandes mangueras

2014/05/31 22:00 Bilbo, La fundición

Biluztutakoak biluzteko saiakera batean, lan honek irudimen pornografikoa erabiltzen du praktika koreografiko bezala. Testuinguruaren kokapen zehatzaren eta abstrakzio erabatekoaren artean mugitzen diren estrategien bidez, dantzari batek dantza dual nagusiena dena praktikatzen du berak bakarrik. Bakardaderik gabeko masturbazioa. Plazeraren arkitekturari egindako striptease bat. publikoa ikusle eta voyeur-en arteko egoera batean egongo da, publikoaren eta pribatuaren artekoa, esplizituaren eta erotikoaren aldekoa. Kitzikatzearen gimnasiari eta desioaren fisikotasunari buruzko hausnarketa biluzi bat, izerditsu eta basatia.

Iraupena: 15 minutu.

Koreografia eta interpretazioa: Pere Faura
Musika: Vivaldi + Actores "on fire"
Ekoizlea: CUVO - Álex Brahim komisario bezala
Estreinaldia: CUVO, Matadero, Madril 2010

Gehiago irakurri

Pere Faura: Striptease

2014/05/31 22:00 Bilbo, La Fundición

“Striptease” izeneko obra antzerkiari eta bere begiradari egindako striptease bat da. Striptease bat, performance bat eta hitzaldi bat, modu ironiko eta dibertigarrian antzerki-ekintza eta biluztearen ekintza konparatzen dituena. Zer espero dugu antzerkira goazenean? Eta striptease bat ikustera goazenean? Eta “Striptease” izeneko antzerki obra bat ikustera goazenean? “Striptease” obrak itxaroten ditugun gauza horiei buruz hitz egiten du, konbentzio bietan dugun desioa sortzeko mekanismoari buruz eta performer eta ikuslearen arteko sedukzio-harremanari buruz, non begirada striptease honetako protagonista nagusi bihurtzen den.   

Iraupena: 40 minutu.

Sorkuntza eta zuzendaritza: Pere Faura
Antzezleak: Pere Faura eta Demi Moore
Bideoa: Pere Faura
Musika: Carlos Jobim eta Annie Lenox / Ivo Bol-en nahasketa
Argiztapena: Paul Schimmel - Pere Faura
Teknikaria: Israel Quintero
Argazkiak: Rafael Gavalle
Dramaturgiaren ikuskaritza: Jeroen Fabius
Ekoizlea: Frascati theater, Amsterdam
Estreinaldia: Frascati Theater, Something Raw Festival, 2008ko otsaila

Gehiago irakurri

Sutarri dantza taldea

2014/06/06 22:00 Alegia, Elorri pilotalekua

Sutarri dantza taldearen emanaldia Alegian.

Gehiago irakurri

Loinazko ezpata-dantza

2014/06/02 09:00 Beasain

Loinazko ezpata-dantzaren prozesioa Udaletxetik Parrokiraino, eta San Martin Baselizara. 

Gehiago irakurri

El lago de los cisnes

2014/06/01 19:00 Irun, Amaia Kultur Zentroa

 "El lago de los cisnes" dantza ikuskizuna Russian Classical Ballet eskutik. Obra honen bertsio osoa, hau da lau aktoak, V.P. Begitchev eta V. Geltzer-en gidoipean, San Petersburgoko Marie Antzokian estreinatu zen 1895.eko urtarrilaren 15ean.

Musika hau Tchaikovsky-ren "Ondine" operaren partituratik ateratakoa da, berau Inperial Antzokian aurkeztua izan zen, baina antzokiko zuzendariak atzera bota zuten "bertako errepertorioan sartzeko kategoriarik ez zuela adieraziz". 1875. urtean "El Lago de los Cisnes" lanaren musika egiteko agindua jaso zuenean Tchaikovskyk aurreko partitura berbera bidaltzen du eta harritzekoa bada ere onartua izaten da.

Gehiago irakurri

Udaberriko Folklore Jaialdia

2014/05/31 20:00 GAldakao, Santi Brouard enparantza

Galdakaoko Andra Mari dantza taldean antolatutako Udaberriko Folklore Jaialdiaren barruan, Gasteizko Indarra dantza taldearen emanaldia.

Gehiago irakurri

Mutil-dantzak

2014/05/30 21:30 Irurita

Gehiago irakurri

Mutil-dantzak

2014/05/29 21:30 Irurita

Gehiago irakurri

Mutil-dantzak

2014/05/31 21:30 Irurita

Gehiago irakurri

Gure Txokoa dantza taldea

2014/06/01 18:00 Irurita

Berako Gure Txokoa dantza taldearen erakustaldia. 

Gehiago irakurri

Lekuz Leku: Ertza

2014/06/27 19:00 Bilbo, Guggenheim Museoaren Ingurua

Lekuz Leku jaialdiaren programazio barruan, Ertza konpainiaren "4x4" lana.

Gehiago irakurri

Lekuz leku: Proyecto Titoyaya

2014/06/27 20:00 Bilbo, Farola

Lekuz Leku jaialdiaren programazio barruan, Proyecto Titoyaya konpainiaren "Retrato de Oscar Wilde - Duet" lana. 

Gehiago irakurri

Lekuz Leku: Cía. Pájaro Mosca

2014/06/27 19:30 Bilbo, Kaia

Lekuz Leku jaialdiaren programazio barruan, Cía. Pájaro Mosca konpainiaren "Diagrama de la trayectoria del sistema de Lorenz" lana. 

Gehiago irakurri

Lekuz Leku: Daniel Doña Cía

2014/06/27 21:00 Bilbo, Guggenheim Museoaren Ingurua

Lekuz Leku jaialdiaren programazio barruan, Daniel Doña Cía. de danza española konpainiaren "Apie de calle" lana.

 


Gehiago irakurri

Lekuz Leku: Lasala

2014/06/27 21:00 Bilbo, Guggenheim Museoaren Ingurua

Lekuz Leku jaialdiaren programazio barruan, Lasala konpainiaren "Hooked" lana.


Gehiago irakurri

Lekuz Leku: Organik

2014/06/28 19:30 Bilbo, Guggenheim Museoaren Ingurua

Lekuz Leku jaialdiaren programazio barruan, Organik konpainiaren "Carneros" lana.

Gehiago irakurri

Lekuz Leku: Circle of Trust (tailerra)

2014/06/28 20:00 Bilbo, Guggenheim Museoaren Ingurua

Lekuz Leku jaialdiaren programazio barruan, Circle of Trust konpainiaren Hip/Hop (Break dance) tailerra.

Gehiago irakurri

Lekuz Leku: Cielo Raso

2014/06/28 20:30 Bilbo, Kaia

Lekuz Leku jaialdiaren programazio barruan, Cielo Raso konpainiaren "Carnaval" lana.


Gehiago irakurri

Lekuz Leku: Lali Ayguade - Nicolas Ricchini

2014/06/28 21:00 Bilbo, Guggenheim Museoaren Ingurua

Lekuz Leku jaialdiaren programazio barruan, Lali Ayguade - Nicolas Ricchini-ren "Incógnito" lana.

Gehiago irakurri

Lekuz Leku: Kukai

2014/06/27 21:30 Bilbo, Guggenheim Museoaren Ingurua

Lekuz Leku jaialdiaren programazio barruan, Kukai konpainiaren "Gelabert... eta hiru" lana.


Gehiago irakurri

Lekuz Leku: Circle of Trust

2014/06/28 21:30 Bilbo, Kaia

Lekuz Leku jaialdiaren programazio barruan, Circle of Trust konpainiaren "Motus" lana.



Gehiago irakurri

Txindurri eguna

2014/06/08 16:00 Ermua

Gehiago irakurri

Akademie für Alte Musik Berlin: 4 Elementos, 4 Estaciones

2014/06/05 20:00 Donostia, Kursaal

Kontzertu koreografiko honek Rebel eta  Vivaldiren bi obra ia garaikideak aurkezten ditu, izadia dutela protagonista: Rebel-en "Los elementos" eta Vivaldiren "Las cuatro estaciones". Juan Kruz Díaz de Garaiok, Sasha Waltz-en konpainiako izarrak, eta Akamus-ek interpretazioaren praktikaren forma berri bat ekarriko digute, ohiko kontzertua baino haruntzago joanez.

Georg Kallweit, Clemens-Maria Nuszbaumer,biolinak eta zuzendariak
Juan Kruz Díaz de Garaio, koreografia eta dantzaria
Midori Seiler, biolina

Gehiago irakurri

Durangaldeko ezpata-dantzari eguna

2014/06/14 18:30 Durango

Egitaraua

18:30 Dantzarien Kalejira. Udaletik Eskurdira
19:00 Dantzari dantza eta erregelak  Eskurdin
21:30 Afari herrikoia Merkatu Plazan
Eta ondoren Erromeria Ansorregi taldearekin

Gehiago irakurri

IV. Larrain Dantza Topaketa

2014/06/14 20:00 Bilbo, Areatza

Gaztedi dantza taldeak IV. Larrain dantza topaketa antolatu du. 

Gehiago irakurri

Guardiako dantzak

2014/06/21 12:30 Biasteri

Guardiako dantzak Biasteriko dantza elkartearen eskutik. 

Gehiago irakurri

Hernani: Azeri-dantza

2014/06/25 09:00 Hernani

Gehiago irakurri

Hernani: Azeri-dantza

2014/06/26 09:00 Hernani

Gehiago irakurri

Natxo Montero: Barbecho

2014/06/14 20:00 Bilbo, La Fundición

Natxo Monteroren "Barbecho" lanaren estreinaldia La Fundicionen.

http://www.dantzan.com/albisteak/natxo-montero-barbecho

Gehiago irakurri

Natxo Montero: Barbecho

2014/06/15 19:00 Bilbo, La Fundición

Natxo Monteroren "Barbecho" lanaren estreinaldia La Fundicionen. 

http://www.dantzan.com/albisteak/natxo-montero-barbecho

Gehiago irakurri

Nafarroako dantzari eguna

2014/06/14 16:00 Irurtzun / Lekunberri

Nafarraoako dantzari eguna 2014 Irurtzun eta Sakanako herrietan ospatuko da.

Gehiago irakurri

San Martin ezpata-dantza

2014/11/09 10:30 Biarritz

San Martin Ezpata-dantzaren estreinaldia. San Martin egunaren bezperetan, azaroaren 9an, Biarritzeko karrikak izango ditu estreinaldiaren eszenatoki.Maritzuli konpainiaren ekimena bada ere, hainbat talde eta elkartetako dantzariak dira inplikatuak bertan. Bi taldek osatzen dute San Martin ezpata-dantzaren segizioa: batetik 37 dantzarik osatzen duten taldea, neska eta mutilez osatua, eta haien ondoan 24 haurrek osatzen dutena, tradizioari jarraipena emango diotenak. 

Gehiago irakurri

Dantzaki

2014/06/13 21:00 Etxarri Aranatz

Herriko kintoek Dantzaki dantzatuko dute.

Gehiago irakurri

Dantzaki

2014/06/16 18:30 Etxarri Aranatz

Egun osoko ospakizuna egiten dute herritarrek San Adrian ermitan. Inguruetan bazkaldu ondoren, herriko kintoek Dantzaki egingo dute. 

Gehiago irakurri

Olaeta Balleta Elkartea: "Ama Lurra" + "MemeM"

2014/06/21 20:00 Bilbo, Campos Elíseos Antzokia

Olaeta Balleta Elkarteak, bi zatiz osatutako ikuskizuna eskeiniko du: Ama Lurra eta MemeMKoreografiaren ardura, Mari Carmen Muñoz eta Jone Gorizelaiak dute. Horiez gain, honako hauek parte hartuko dute ikuskizunean: 

Kissar Ensemble Orkestra, Asier Eguskizak zuzenduta, 
Ugaoko Sarea Abesbatza, Ius Perezek zuzenduta, 
Bertsolariak: Onintza Enbeita y Uxue Alberdi.
Txalapartariak: Asier Gonzalez, Urtzi Ugalde.
DJ: Aitor Norte Apache.

Gehiago irakurri

Hitzaldia: Antton Luku "Libertitzeaz"

2014/06/19 19:00 Errenteria, Mikelazulo

Errenteriako Eztena antzerki eta dantza jaialdiaren baitan Antton Lukuren "Libertitzeaz" solasaldia. 

Gehiago irakurri

Eztena: Organik + Pasaia + Lasala

2014/06/20 17:30 Errenteria, Herriko Enparantza

Errenteriako Eztena antzerki eta dantza jaialdiaren programazio barruan, Organik, Pasaia, eta Lasala konpainien ikuskizunak. 

Gehiago irakurri

Eztena: Rouge Elea

2014/06/21 19:00 Errenteria, Zumardiko kioskoa

Errenteriako Eztena antzerki eta dantza jaialdiaren programazio barruan, Rouge Elea konpainiaren "Calao" ikuskizuna.

Gehiago irakurri

Tailer-hitzaldia: Dantza desEraikitzen

2014/06/20 18:00 Bergara, gaztetxea

Xara Sacchi artista eta ikertzaileak "Hartzek ere dantzatzen dute - Dantza desEraikitzen" izeneko tailer-hitzaldia eskeiniko dug Bergarako Kartzela Zaharra gaztetxean. 

Gehiago irakurri

Agurain: Zortzikoa

2014/06/23 19:00 Agurain

Arratsaldean kalejiran abiatu eta 20:00ak inguruan soka-dantza dantzatzen duten Jeiki dantza taldekoek. 

Gehiago irakurri

Zortzikoa

2019/06/23 20:30 Arbizu, San Juan ermita

Herriko kintoek, hau da, aurten 18 urte bete dituztenek dantzatzen dute soka-dantza edo zortzikoa Arbizuko San Juan Ermitan.

Gehiago irakurri

Andoain: Axeri-dantza

2014/06/24 12:00 Andoain, Goikoplaza

Meza ostean, eguerdiko 12:00etan herritarrek Axeri-dantza egingo dute Goikoplazan. 

Gehiago irakurri

Uharte-Arakil: Zortzikoa

2014/06/24 12:00 Uharte-Arakil

Uharte-Arakilgo herritarrek soka-dantza edo zortzikoa dantzatzen dute herriko plazan. 

Gehiago irakurri

Berriz: dantzari-dantza

2014/06/29 12:30 Berriz

Meza nagusiaren ondoren dantzari-dantza.

Gehiago irakurri

Berriz: dantzari-dantza

2014/06/29 20:00 Berriz

Dantzari-dantza.

Gehiago irakurri

Berriz: dantzari-dantza

2014/07/02 12:00 Berriz

Meza nagusiaren ondoren dantzari-dantza.

Gehiago irakurri

Berriz: dantzari-dantza

2014/07/02 20:00 Berriz

Dantzari-dantza.

Gehiago irakurri

Ehundurak

2014/06/20 13:45 Donostia, Kontadores Gaztelekua

Donostiako Kontadores aretoan Ehunduak dantza garaikideko prozesuan dagoen lana erakutsiko dute. Dantzariak: Izaskun Lapaza, Iñaki Santos eta Jasone Alba.

Gehiago irakurri

Dokumentuaren akzioak