Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak

Dokumentuaren akzioak

Albisteak

Enarak: Herri kirolak

2012/10/27 19:30 Muskiz, Donibane frontoia

Herri Kirolak izeneko dantza ikuskizuna Enarak dantza taldearen eskutik.

Gehiago irakurri

Aiko Eskola digitala: Aurkezpena

2020/10/15 19:00 Victoria Eugenia Antzokian (Donostia)

AIKO DANTZA ESKOLA DIGITALA / AURKEZPENA

Plataforma oso konplikatua izango al da? 
Zer eduki eskainiko du?
Zelangoak izango dira klaseak?


Datorren ostegunean, urriaren 15ean, galdera horiei guztiei erantzungo diegu Donostiako Victoria Eugenia Antzokian 19:00etan egingo den aurrez aurreko ekitaldian. Ekitaldi horretan, AIKO Dantza Eskola plataformatik nabigatuko dugu eta eskaini dezakeen guztia erakutsiko dugu.

 

COVID-19ak eragindako segurtasun-murrizketak direla eta, eta bertaratutakoen osasuna bermatzeko, ekitaldira doazen pertsonek osasun eta segurtasun neurriak errespetatu beharko dituzte, eta maskara edo muturrekoa erabiltzea nahitaezkoa izango da.

 

Joan gura baduzu, edukieraren kontrol egokia eta ekitaldiaren kudeaketa eraginkorra ziurtatzeko, erregistratu esteka honetan eta bertaratzearen baieztapena bidaliko dizugu.

 

Elkarren aurpegiak ikusiz eta bizi izan ditugun une onak gogora ekarriz ere gozatuko dugu une horretan.

 

Eskerrik asko, eta laster ikusiko dugu elkar! 

ERREGISTRATU EKITALDIRA: https://www.eventbrite.es/e/entradas-gonbidapenak-presentac-ion-2020-aiko-dantza-eskola-digitaladonostia-ss-124726832313

Gehiago irakurri

Haatik: ATZERATUA!!!

2012/11/20 19:30 Bilbo, Errekaldeko udaltegia

Aste honetan genituen emanaldiak atzeratu beharrean aurkitzen gera taldekide baten lesioaren ondorioz. Jakin bezain laister adieraziko dizkizuegu data berriak. Barka eragozpenak.

Gehiago irakurri

Urbeltzen Dantza Ganbara

2012/11/21 20:00 Bilbo, Bilboko kafe antzokia

Edonork esku har dezakeen dantzen jaia. Publiko zabalari euskal dantzak hurbilarazteko saioa da Dantza Ganbara.

Gehiago irakurri

Aiko klaseak

2020/10/22 18:00 Aiko Dantza Eskola Digitala

AIKO ESKOLA DIGITALA

KLASEAK HASTERA DOAZ: EUSKARAZ

 

Aiko klaseak hastera doaz!
Azken asteetan iragarri dugun bezala, Aiko Eskola Digitalaren lehen zuzeneko klaseak online iritsi dira. Apuntatu agendan!
 
Euskaraz
Oinarrizkoa: Urriak 22, Osteguna, 18:00 etan
Hobekuntza: Urriak 22, Osteguna, 19:30ean
 
Gaztelaniaz
Oinarrizkoa: Urriak 25, Igandea, 18:00etan
 
Ingelesez
Oinarrizkoa: Urriak 25, Igandea, 19:30ean
 
Oraindik ez bazara erregistratu, hau da unea. Ez itxaron gehiago! Aprobetxa ezazu 15 eguneko doako proba, eskuragarri dagoen eduki guztiarekin kuxkuseatzeko. Eskola martxan duzu dagoeneko aurkezpen labur batekin eta Pusoz Pauso atalaren erabilerari buruzko tutorial batekin. Zure gustokoak izatea espero dugu!
 
Eta zure esanetara gaude edozein zalantza argitzeko aiko@aikoeskola.eus helbidean.
 
Laster arte!
Dantzatzera!

Gehiago irakurri

Silboberri: XVIII.Txistu kontzertua

2012/10/27 20:00 Durango, Landako gunea

Alde batetik Silboberri Txistu elkartea-k eskeintzen dauen XVIII.Txistu kontzertua-n Kriskitin eta Tantai dantza taldeek parte hartuko dute pieza batzuei koreografiak ezarriz. Emanaldia zapatu hontan hilak 27, arratsaldeko 20:00tan hasiko da Landako gunean.

Gehiago irakurri

Aiko klaseak

2020/10/25 18:00 Aiko Dantza Eskola Digitala

AIKO ESKOLA DIGITALA

KLASEAK HASTERA DOAZ: GAZTELANIAZ ETA INGELESEZ

 

Aiko klaseak hastera doaz!
Azken asteetan iragarri dugun bezala, Aiko Eskola Digitalaren lehen zuzeneko klaseak online iritsi dira. Apuntatu agendan!
 
Gaztelaniaz
Oinarrizkoa: Urriak 25, Igandea, 18:00etan
 
Ingelesez
Oinarrizkoa: Urriak 25, Igandea, 19:30ean
 
Oraindik ez bazara erregistratu, hau da unea. Ez itxaron gehiago! Aprobetxa ezazu 15 eguneko doako proba, eskuragarri dagoen eduki guztiarekin kuxkuseatzeko. Eskola martxan duzu dagoeneko aurkezpen labur batekin eta Pusoz Pauso atalaren erabilerari buruzko tutorial batekin. Zure gustokoak izatea espero dugu!
 
Eta zure esanetara gaude edozein zalantza argitzeko aiko@aikoeskola.eus helbidean.
 
Laster arte!
Dantzatzera!

Gehiago irakurri

Saray Cortés+Antonio de Verónica+La Salinera: Quebranto

2012/11/16 20:00 Bilbo, Campos Eliseos antzokia

Azaroaren 16 eta 17an 20:00tan.

Gehiago irakurri

Aiko Eskola Digitala: Musikarientzako aurkezpena

2020/11/07 11:00 Aiko Eskola Digitala

Musikaria zara eta ez dakizu jendea dantzan jartzen? Dantzatzeko beldurrez?


Hauxe duzu aukera.

AIKO TALDEAK bere AIKOESKOLA digitala aurkezten du. Datorren azaroaren 7an goizeko 11tan Sabin Bikandik, Aiko taldeko dantza maisu, txistulari eta etnomusikologian doktore denak, plataforma berri hau aurkeztuko du dantzatzen ikasteko eta baita musika dantzarientzat jotzen ikasteko ere.

 

Aurkezpena esteka honetan daukazue

https://vimeo.com/473126468


Antolatzaileak

Euskal Herriko Txistulari Elkartea Nafarroa
Aiko Taldea
Euskal Herriko Txistulari Elkartea

Gehiago irakurri

Social Dance: Pasaporte Flamenco

2012/11/25 19:00 Gasteiz, Arana Gizarte Etxea

Musika unea, dantza gunea, flamenko topaketa…

Gehiago irakurri

Ballet T: Atalak XV

2012/12/13 21:00 Donostia, Victoria Eugenia antzokia

Dantzaz Konpainiako dantzariak sortzaile bilakatzen dira Victoria Eugenia Antzokiko Club Aretoan urtero ospatzen diren jarduera hauetan.

Gehiago irakurri

Aiko Eskola digitala: Aurkezpena

2020/12/01 19:00 NIESSEN KULTURGUNEA (Errenteria)

Lehen dantza eskola digitala martxan Aikoren eskutik: www.aikoeskola.eus. Niessen Kulturgunean ezagutu ezazu zuzenean. Abenduak 1, 19:00

Aiko Taldea, musikari eta dantza maisuen kultur elkarteak, euskal musika eta dantza tradizionala zabaldu eta gizarteratzeko bokazioarekin, euskal tradizioan ezinbestekoa den osagai bat ezagutzeko tresna ezin hobea dakarte: Aikoeskola digitala.

Gainera, gaiari buruzko ikerketa sustatzen esperientzia luzea izanik, osagai pedagogiko argia duen metodo bat da, eskutik doazen mugimenduari eta soinuari historia jartzea helburu duena. Kontua ez baita dantza-urrats batzuk buruz ikastea, dantzatzen dena ulertzea baizik.

Zure gorputzak dantzan dakielako, gu zure dantza bidaide gaituzu.

 

Erregistratu: 

https://www.eventbrite.es/e/entradas-niessen-kulturgunea-aiko-dantza-eskola-digitalaren-aurkezpena-130772904277

Gehiago irakurri

Sharon Lavi: Fragments

2012/12/14 20:00 Donostia, Victoria Eugenia antzokia

Musika eta dantza biltzen dituen egitasmo honek.

Gehiago irakurri

Herrixa Dantzan

2012/11/04 19:00 Bergara, Zabalotegi aretoa.

Gidatutako dantzaldi irekia, Euskal Herriko eta Europa beste eskualde batzutako dantza tradizional ludikoekin osatutakoa (sokan, borobilean, bikoteka... denetarik). Helburua, adin ezberdinetako herritar soilak dantzan elkarrekin gozatzea.
18:00etan haur eta gurasoak elkarrekin dantzan. 19:00etan ohiko saioa. Sarrera doan eta parte hartzea libre. Antolatzalea: Bergarako Udala

Gehiago irakurri

Durangoko azoka: Mahaingurua

2020/12/07 12:00 Durango (Landako)

Digitalizazio prozesua eta kultur jarduera

 

Mahai inguru honetan bizi dugun egoera begirada ezberdinetatik ikusi nahi dugu, hausnarketa eta estrategia ezberdinak partekatu, elkarrekin euskal kulturaren eskenatoki digitala izan dezakeen papera irudikatzeko bidean.

Kultur jarduera noraino eraldatu daiteke?

Eta pandemia bukatzerakoan, aurreko egoerara berdin bueltatuko ote gara?

Moderatzailea: Diana Franco /  Hizlariak: Amaia Ocerin, Oier Etxeberria eta Sabin Bikandi (AIKO Taldea)

 

Abenduak 7

12:00 - 13:00

Durango – Landako

 

Erreserbatu lekua:

https://www.durangokoazoka.eus/eu/egitaraua/66

Gehiago irakurri

Olaeta Ballet Elkartea: M eme M

2012/11/02 20:00 Bilbo, Arriaga antzokia

Azaroak 2 eta 3an 20:00tan. Olaeta Ballet Elkarteak, Biarritzeko Ballet Oldarrarekin elkarlanean, bere lan berria aurkezten du, M eme M, Mari emakume Mitologikoa.

Gehiago irakurri

AIKO Taldea: 2020 azken erromeria

2020/12/27 19:00 Aiko Eskola Digitala

Dena prest dantzarako! Gaur, abenduak 27, online erromeria bat prestatu dugu. Familian, lagun artean edo bakarrik dantza egin ahal izateko, konekta zaitez arratsaldeko 19:00etan gure Youtubeko kanalera.

 

https://aikoeskola.eus/erromeria/ 


https://youtu.be/sRdkwmnMwBE

Gehiago irakurri

Mutxikoak

2012/11/04 11:30 Biarritz, Kasino aurrean

Euria balego, Gare du Midi aretoan.

Gehiago irakurri

AIKO Taldea: Dos jotas en una hora. Dos bailes para esta navidad

2021/01/03 19:00 Aiko Eskola Digitala

Webinar “Dos jotas en una hora. Dos bailes para esta navidad”

 

Urtarrilak 3, igandea, 19:00

3 de enero, domingo, 19:00

January 3rd, sunday, 19:00

 

Actividad dirigida a:

  • Profesorado de danza y música 
  • Quienes tengan un nivel básico de jota (y también a quienes tengan mayor nivel) 
  • Quienes deseen bailar mejora la jota.

 

Objetivos:

  • Aprender los pasos básicos de la jota
  • Comprender la estructura de la jota
  • Conocer referencias de la jota
  • Poder resolver las dudas en tiempo real, estableciendo un diálogo virtual con el profesor para resolverlas
  • Y… ¡pasarlo bien!

 

Plazo de inscripción abierto hasta el 2 de enero: Inscríbete en el formulario de abajo.

https://aikoeskola.eus/evento/webinar-dos-jotas-en-una-hora-dos-bailes-para-esta-navidad/

 

Acceso al aula virtual: Se facilitará por email el día anterior al evento a quienes hayan formalizado su inscripción.

Precio: Gratis.

Idioma de impartición: Castellano.

Impartido por: Sabin Bikandi (Aiko Taldea).

 

Gehiago irakurri

Kresala: Buba eta Bubu

2012/11/24 18:00 Donostia, Larratxoko Kultur Etxea

Gehiago irakurri

Lugares extrañamente desastrosos

2012/11/11 19:00 Barakaldo, Barakaldo antzokia

Silvia Albanese, Javier G. Arozena, Alba Barral, Arnau Castro, Jerónimo Forteza eta Elena Montes

Gehiago irakurri

Kukai + Tanttaka: Hnuy illa

2012/11/18 19:00 Barakaldo, Barakaldo antzokia

Kukai Dantza Konpainia eta Tanttaka Teatroa. Iñaki Salvadorren musika, Jon Mayaren koreografiak, Mireia Gabilondoren gidoi eta zuzendaritzapean.

Gehiago irakurri

Erromeria, Bizkai euskal folklor elkartea

2012/11/17 18:00 Bilbo, Alhondiga

Gehiago irakurri

"Valsas mandadas" ikastaroa

2012/11/11 11:00 Elgeta

Informazio gehiagorako web gune honetara jo http://blog.bilbaomusika.net/index.php/2012/11/05/eta-gainera-valsas-mandadas-ikastaroa/

Gehiago irakurri

Destruccion mutua asegurada

2012/11/09 21:15 Erandio, San Jose de Lutxana kalea

Eva Guerrero, Daniel Arranz eta Estibaliz Villa.

Gehiago irakurri

Aiko Taldea: Dantza ikastaroa

2021/07/16 19:00 Arrankudiaga-Zollo (plazan)

Dantza ikastaroa bat da eta 3 barikuten egingo dogu herri ezberdiñetan eskolak emonez: Zaratamo, Zeberio eta Arrankudiaga-Zollon

AIKO Taldearekin

DOAN/DEBALDE

Uztailak 2 (Zaratamo) + uztailak 9 (Zeberio) + uztailak 16 (Arrankudiaga-zollo)

Barikuetan, 19:00-20:30

 

Ikastaroa doan da, debalde, eta parte hartzeko hemen bertan dekozu izena emoteko loturea. Beste barik:

https://aikoeskola.eus/ekitaldiak/

 

UZTAILAK 16, barikue, Karmen egune, 19:00, Arrankudiagako plazan akaberea:

https://goo.gl/maps/fVnDkDRQS64qhuhbA

Gehiago irakurri

Dantzaz: Arte-an

2012/11/10 20:00 Irun, Amaia kultur zentroa

Gehiago irakurri

Aiko Taldea: Dantzaldi erromeria

2021/07/17 12:30 Errenteria (Koldo Mitxelena Eskolako aterpea)

Dantzaldi erromeria AIKO Taldea

Koldo Mitxelena Eskolako aterpea

12:30

https://goo.gl/maps/yQZb2iFE6XGbxqem9

Gehiago irakurri

Brodas Bros: Concierto Concepto

2012/11/11 19:30 Arrasate, Amaia antzokia.

Hip-hop ikuskizuna.

Gehiago irakurri

Aiko Taldea: Dantza tailerra - Jaca

2021/07/23 18:00 Jaca (Aula Colegio Escolapios)

DANTZA TAILERRA - AIKO TALDEA

 

Dantzarientzako doako musika tailerra eta musikarientzako dantza tailerra

Zaragozako Unibertsitateko udako ikastaroak

 

Uztailak 23, ostirala / 18:00-21:00 Aulas del Colegio Escolapios de Jaca / Avda. Perimetral 2 / 22700 Jaca (Huesca)

Uztailak 24, larunbata / 11:00-14:00 / Juan Ramonen borda, Aisa / txangoa+tailerra

 

 

Informazioa gehaigo:

https://cursosextraordinarios.unizar.es/curso/2021/Taller-de-danza

 

 

Irakaslegoa:

AIKO Taldeko Sabin Bikandi eta Patxi Laborda (www.aikotaldea.eus / www.aikoeskola.eus)

Grupo Foklórico Alto Aragón (www.grupoaltoaragon.es)

Norentzat: dantza-irakasleak, musika-irakasleak, hezkuntzako irakasle eta profesionalak, dantzazaleak eta, oro har, musikazaleak.

Gehiago irakurri

Tú, di que quieres

2012/11/11 19:30 Erandio, Lutxana

Nuria Perez eta Nelida Ranero. Dantza garaikidea.

Gehiago irakurri

Aiko Taldea: Dantza tailerra eta bazkaria - Huesca

2021/07/24 11:00 Aísa (Huesca)

DANTZA TAILERRA ETA BAZKARIA - AIKO TALDEA

 

Borda de Juan Ramón (Aísa) dantza tailerra eta bazkaria

 

Uztailaren 23an Jacan izango gara eta uztailaren 24an, larunbata, 11:00etan elkartuko gara Juan Ramon Bordan, Aisan (Huesca), dantzatzeko eta, ondoren, interesatzen bazaizu, gurekin bazkaltzera gera zaitezke. Bazkariak 20 euro balio du eta izen-ematea eta ordainketa aikoeskolako orrialde honetan egin behar da:

https://aikoeskola.eus/eventos/?lang=es 

 

DANTZA TAILERRA:

Zaragozako Unibertsitateko Udako Ikastaroen barruan eta barriz doan: https://cursosextraordinarios.unizar.es/curso/2021/Taller-de-danza

Gehiago irakurri

LaMov: La Cenicienta

2012/11/11 17:00 Andoain, Bastero kulturgunea

LaMov dantza konpainia. La Cenicienta ipuinaren bertsio berritua.

Gehiago irakurri

Aiko Taldea: Dantza tailerra

2021/09/10 19:00 Dima (fronton txikien)

19:00 DIMA

DANTZA TAILERRA

 

AIKO Taldearekin

Helduentzako Dantza tailerra

 

Diman, Fronton txikien

Irailak, 10, barikue, 19:00etan

Gehiago irakurri

Brodas Bros: Concierto Concepto

2012/11/16 21:30 Andoain, Bastero kulturgunea

Hip-hop ikuskizuna.

Gehiago irakurri

Aiko Taldea: Dantzaldi erromeria

2021/09/17 19:00 Dima (Plazan)

19:00 DIMA

DANTZALDI ERROMERIA

 

AIKO Taldearekin erromerie

Irailak, 17, 19:00etan

Dimako plazan (*)

*euria bada fronton txikie

Gehiago irakurri

Elektroplist

2012/12/16 17:00 Andoain, Bastero kulturgunea

Pantxika Solorzano eta Xano Halsouet. Haurrei zuzendutako kantaldi-dantzaldi elektronikoa.

Gehiago irakurri

Dantzarte: Gabonetako dantza emanaldia

2012/12/16 18:00 Ondarroa, Kafe Antzokia

Abenduaren 16an, 18:00tan eta 20:00tan.

Gehiago irakurri

El lago de los cisnes

2012/12/22 20:00 Bilbo, Euskalduna jauregia

Moskuko Ballet Rusoa.

Gehiago irakurri

Aiko Taldea: Dantza asteburua Urduñan

2021/10/02 17:00 Urduña (Hotel Balneario)

Dantza asteburua Urduñan

Egin ditugun ikastaro, mintegi, tailer, dantza barnetegi, etabarretan, dakigun guztia konpartitzen saiatzen gara, beraz, zuetariko askok, urteak joan eta etorri, jakin beharreko "guztia" jaso duzue gure ikastaldietan. Baina gauza bat da jasotzea, ikustea, entzutea, imitatzea... eta beste bat barneratzea eta ikastea. Gu geu ere, Aikotarrok, egunero ari gara ikasten eta beti dugu zerbait ikasteko. Eta hori ederra da. Zuekin eskola bakoitzean ere, zerbait ikasten dugu. Eta sarritan gauzarik inportanteenak!

Jaso duguna barneratzeko, "dakiguna ikasteko" eta ez dakiguna “aurkitzeko”, Urduñan elkartzeko proposamenarekin gatoz, balsa, mazurka, jauziak, pasodoblea, boleroa, mutildantzak, txotisa, fandangoa etabarrekin asteburua dantzan gozatzeko asmoz.

Urriak 2 larunbata

17:00-18:30 Ikastaroaren hasiera Hotel Balneario Orduña Plazan, 3. solairuan.

18:30-19:00 Atsedenaldia

19:00-20:30 Berriz ikastera

21:00 Afaria

Urriak 3 igandea

10:00-11:30 Ikastera

11:30-12:00 Jolastokira

12:00-13:30 Berriz lanera

14:30 Bazkaria

 *Ordutegiak pokomasomenosekoak dira, beti bezala.

IKASTAROAN IZENA EMATEKO

https://aikoeskola.eus/ekitaldiak/

GOGORATU: PLAZA MUGATUAK 

Gehiago irakurri

El Cascanueces

2012/12/25 20:00 Bilbo, Euskalduna jauregia

Moskuko Ballet Rusoa

Gehiago irakurri

Elirale: Ninika

2012/11/17 18:00 Lasarte-Oria, Manuel Lekuona Kultur Etxea

Gehiago irakurri

Herrixa Dantzan berezia zuzenean

2012/11/10 22:30 ELGETA, Espaloia Kafe Antzokia

Galiziako A maquina de bailar hirukotea gonbidatu dugu dantzaldia eskain dezaten. Musikariak dira: Cayetano Amenabar (zarrabetea), Sergio Cobos (soinua / perkusioa) eta Xandre Outeiro (zarrabetea / perkusioa). Hirurak eskarmentu handikoak. Dantzarako musika joko dute, ondo pasatzeko: Galiziako, Euskal Herriko eta Europako beste lurralde batzuetako dantzak, balsak, jotak, muñeirak, eskotixak, polkak, mazurkak, guretzat ezagunak diren chapelloise eta borobilak... Beste bitxikeria interesgarri bat: Europa mendebaldeko folklorean eta folk-dantzan ohikoa den baina gurean kasik erabiltzen ez den zarrabetea (edo zanfona) musika tresna goxoa, zuzenean dantzarako entzuteko aukera izango dugu. Sarrera: 10,00 euro. Eta igande goizean, 'valsas mandadas' delako dantza interesgarrien tailerra Sergio Cobos-ekin. Ikus oharra agenda honetan.

Gehiago irakurri

AikoEskola Galdakao

2021/10/04 20:00 Haltza Zentroa

Galdakao

Haltza ZentroaErmitaondo 9 bajo, 48960 GaldakaoAstelehen eta asteazkenetan

 

Oinarrizkoa: asteazkenetan 20:00-21:30

Hobekuntza: astelehenetan 20:00-21:30

Lehen eskola eguna:  urriak 4 astelehena

 

https://aikoeskola.eus/ubicacion/galdakao/?lang=es

Gehiago irakurri

Barakaldo Erromerian

2012/11/10 20:00 Barakaldo, San Bizente plaza

"Barakaldo Erromerian - 2012" programaren barruan eta Laguntasuna Taldeak antolatuta, erromeria bat ospatuko da datorren larunbatean.

Gehiago irakurri

AikoEskola Durango

2021/10/05 18:00 San Jose Jesuitak Ikastetxea

Durango

San Jose Jesuitak IkastetxeaKurutziaga Kalea, 1, 48200 DurangoAstearteetan

 

Oinarrizkoa: 18:00-19:30

Dantzagunea: 19:30-21:00

Lehen eskola eguna:  urriak 5 asteartea

https://aikoeskola.eus/ubicacion/durango/?lang=es

Gehiago irakurri

Haatik: Errimak Oinetan

2012/11/10 20:30 Sopelana - Kurtzio kultur etxea

'Errimak oinetan', bertsolaritza oinarri duen dantza emanaldia. Bertsolariek sentipen eta emozioak sentiarazten dizkiete entzuleei. Eta entzule horiek dantzariak balira? Nola adieraziko lukete belarrietatik jasotako zirrara errimatua oinen bidez? Galdera horren erantzuna da Haatik dantza konpainiaren ‘Errimak Oinetan’ ikuskizuna, bertsolaritza oinarri duen dantza emanaldia: dantza barriak, bertsoei jarriak!
Unai Elizasu eta Aiert Beobide dira ikuskizunaren zuzendariak, eta Sustrai Kolina bertsoen egilea (hasierako agurrak, bakarkakoa, taldeetakoa eta puntutakoa). Bertsoak entzuteaz gain, ‘Errimak Oinetan’-en hainbat kantu entzuteko aukera izango dugu, egile ezagunek egindakoak.
Informazio gehiago: www.errimakoinetan.com

Gehiago irakurri

AikoEskola Lekeitio

2021/10/05 18:00 Azkue Ikastola

Lekeitio

Lekeitioko Azue IkastolaAtea Kalea, 48280 LekeitioAstearteetan

 

Oinarrizkoa: 18:00-19:30

Dantzagunea: 19:30-21:00

Lehen eskola eguna:  urriak 5 asteartea

 

https://aikoeskola.eus/ubicacion/lekeitio/?lang=es

Gehiago irakurri

Haatik: Errimak Oinetan

2012/11/16 22:30 Zaldibiako kultur etxea

'Errimak oinetan', bertsolaritza oinarri duen dantza emanaldia. Bertsolariek sentipen eta emozioak sentiarazten dizkiete entzuleei. Eta entzule horiek dantzariak balira? Nola adieraziko lukete belarrietatik jasotako zirrara errimatua oinen bidez? Galdera horren erantzuna da Haatik dantza konpainiaren ‘Errimak Oinetan’ ikuskizuna, bertsolaritza oinarri duen dantza emanaldia: dantza barriak, bertsoei jarriak! Unai Elizasu eta Aiert Beobide dira ikuskizunaren zuzendariak, eta Sustrai Kolina bertsoen egilea (hasierako agurrak, bakarkakoa, taldeetakoa eta puntutakoa). Bertsoak entzuteaz gain, ‘Errimak Oinetan’-en hainbat kantu entzuteko aukera izango dugu, egile ezagunek egindakoak.

Informazio gehiago: www.errimakoinetan.com

Gehiago irakurri

AikoEskola Gernika

2021/10/07 18:00 San Fidel Ikastola

Gernika

San Fidel IkastolaCarlos Gangoiti, 11, 48300 Gernika-LumoOstegunetan

  • Oinarrizkoa: 18:00-19:30
  • Dantzagunea: 19:30-21:00

Lehen eskola eguna:  urriak 7 osteguna

Informazioa: Gaiko Eskola - Gernika

 

Gehiago irakurri

Haatik: ATZERATUA!!!

2012/11/23 20:00 Beasain, Usurbe Antzokia

Aste honetan genituen emanaldiak atzeratu beharrean aurkitzen gera taldekide baten lesioaren ondorioz. Jakin bezain laister adieraziko dizkizuegu data berriak. Barka eragozpenak.

Gehiago irakurri

AikoEskola Donostia

2021/10/07 18:00 Victoria Eugenia Antzokia

Donosti

Victoria Eugenia AntzokiaPaseo de la República Argentina, 2, 20004 DonostiaOstegunetan

  • Oinarrizkoa: 18:00-19:30
  • Dantzagunea: 19:30-21:00

Lehen eskola eguna:  urriak 7 ostegun

Informazioa: Aiko Eskola - Donostia

 

Gehiago irakurri

Munduko Ametsak: Itxaropen ar-printzak

2012/11/17 20:30 Arrigorriaga, Lonbo aretoa

Gehiago irakurri

AikoEskola Bilbo

2021/10/11 18:00 Teatro Campos Antzokia

Bilbo

Teatro Campos AntzokiaBertendona 3, 48008 BilboAstelehenetan

  • Oinarrizkoa: 18:00-19:30
  • Hobekuntza: 19:30-21:00

Lehen eskola eguna:  urriak 11 astelehena

Informazioa: Aiko Eskola- Bilbo

 

Gehiago irakurri

Provisional Danza: La mujer invisible

2012/11/30 20:00 Bilbo, La Fundición

Azaroaren 30 eta Abenduaren 1ean 20:00tan eta Abenduaren 2an 19:00tan.

Gehiago irakurri

AikoEskola Markina

2021/10/13 19:00 Lea Artibai Ikastetxea

Markina

Lea Artibai IkastetxeaXemein etorbidea, 19, 48270 Markina-XemeinAsteazkenetan

  • Talde bakarra: 19:00-20:30

Lehen eskola eguna: urriak 13 asteazkena

Informazioa: Aiko Eskola - Markina

 

Gehiago irakurri

Papiro...Flexia

2012/11/11 19:00 Bergara, Zabalotegi aretoa

Circle of Trustek, Hip-hop dantza-konpainia, eta Logela Multimediak, produkzio digitalak.

Gehiago irakurri

Alurr: Izanak dirau 1512

2012/11/10 22:00 Usurbil, Oiardo Kiroldegia

Gehiago irakurri

Erromeria Aiko Taldea

2021/12/26 19:00 Online

Iaz gure ekimenak izandako arrakastaren ondoren, AIKO Taldearekin musikaz eta dantzaz gozatzera gonbidatzen zaituztegu. Alvaro Garcia gitarran, Sabin Bikandi txistuan, Txus Aranburu teklatuetan eta Amaiur Cajaraville baxuan arituko dira musika jartzen, eta Katalin Zarate eta Patxi Laborda, berriz, dantzan arituko dira. Guztia AMS-ko Alberto eta Mario gure teknikarien laguntzarekin, eta Bideografik-eko lankideen eskutik: Eukeni, Xabi...

Klik bakar batera, igandean, hilak 26, gure youtube kanalera konektatu eta dantzatu!

 

Igandea, abenduak 26

19:00 (Basque Country Time)

Erromeria

Online https://www.youtube.com/user/aikotaldea

Gehiago irakurri

Herrixa Dantzan

2012/11/18 18:30 ESKORIATZA, Unibertsitateko kaperan.

Gidatutako dantzaldi irekia, Euskal Herriko eta Europako beste eskualde batzutako dantza tradizional ludikoekin osatutakoa: sokan, taldean, bikoteka... denetarik. Helburua, adin ezberdinetako herritar soilak dantzan elkarrekin gozatzea. Sarrera doan eta parte hartzea libre. Antolatzailea: Eskoriatzako Udala. Laguntzailea: Mondragon Unibertsitatea (HuHezi)

Gehiago irakurri

ATZERATUA-Aiko Taldea: Kulunkaz, lehen urratsak dantzan emateko tailerra

2021/12/27 17:00 Campos Eliseos Antzokia (Bilbo)

Helburua helduak txikienek imitatzeko erreferente bihurtzea da, eta jolas eta ariketa ludikoen bidez, dantzarako zaletasuna transmititzeko tresnak eskaintzea.

"Kulunkaz Lehen urratsak dantzan emateko tailerra"dantzatzeko bi tailer izango dira, bi adin-taldetan banatuta (0tik 2ra eta 3tik 6ra), eta abenduaren 27an, astelehena, egingo da Bilboko Campos Antzokian.

Irakasleak: Amagoia Elosegi, dantzaria, dantza irakaslea eta musika pedagogian aditua, Patxi Laborda dantzari, koreografo eta dantza maisua, eta Sabin Bikandi, musikari eta dantza maisua.

Plazak mugatuak dira, eta bi tailerretako edozeinetan interesa duten pertsonek izena eman dezakete info@aikoeskola.eus posta elektronikoaren bidez edo 634 423 539 telefonoan, haur bakoitzaren ardura duen helduaren izen-abizenak eta telefono mugikorra emanez eta aukeratutako tailerra adieraziz (0-2 edo 3-6) eta, haurrekin joanez gero, izena eta adina adieraziz.

Prezioa: 10 €heldu bakoitzeko, sarreran ordaindu beharrekoa.

*Derrigorrezko maskara Campos Antzokiko egonaldi osoan. 

 

Astelehena, abenduak 27

17:00 & 18:00 (Basque Country Time)

Kulunkaz, lehen urratsak  dantzan emateko tailerra. Dantza familian

Aurrez aurre Bilboko Campos Antzokian

Gehiago irakurri

Kukai: Otehitzari biraka

2012/11/16 20:00 Lasarte-Oria, Manuel Lekuona Kultur Etxea

Oteiza beraren hitzak, olerkia, musika eta dantza izango dira kontakizunean. Mikel Urdangarin, Bingen Mendizabal eta Rafa Ruedaren musika.

Gehiago irakurri

Aiko Taldea: Hitzaldia: Aingeru Berguices

2021/12/28 19:00 Online

Elkarrizketa/hitzaldi/masterclass honetan, Aingeru Berguicesek eskuzabal partekatzen ditu bere ezagutzak eta ikerketa-esperientzia, eta horiek, ziur gaude, gure musika eta dantza tradizionalaren historia eta gure kulturaren egungo errealitatea gehiago eta hobeto ulertzen lagunduko digute.

 

Asteartea, abenduak 28

19:00 (Basque Country Time)

Hitzaldia: Aingeru Berguices (Bilbao, 1957)

Online: https://www.youtube.com/user/aikotaldea

 

Gehiago irakurri

Salbatzaile Dantza Taldearen emanaldia

2012/11/24 20:00 Bilbo, Santiago plaza

Gehiago irakurri

Aiko Taldea: Dantzan pandero kantuz (Tailerra)

2021/12/29 19:00 Online

Kantuaren eta panderoaren laguntzaz, dantza egiten ikasteko tailerra da. Alde batetik, mugimenduaren eta musikaren arteko harremana ulertu eta landu nahi du, eta, bestetik, abesten, jotzen eta dantzatzen gozatu. Ez gara ezer berririk asmatzen ari, baizik eta gure aitona-amonen ikaskuntza-sistemak bisitatzen: panderoak lagunduta abestiaren soinuarekin dantzatzen.

 

Asteazkena, abenduak 29

19:00 (Basque Country Time)

Tailerra: Dantzan pandero kantuz 

Online: https://www.youtube.com/user/aikotaldea

 

Gehiago irakurri

Elirale: H.

2013/01/18 20:30 Sara, Lur Berri

Elirale konpainiaren dantza ikusgarria.

Gehiago irakurri

Choni Cia: La gloria de mi mare

2012/11/17 20:00 Donostia, Antzoki Zaharra

Choni Cia. Flamenca konpainiak "La gloria de mi mare" antzerki eta dantza ikuskizuna eskainiko du.

Gehiago irakurri

Aiko Taldea: dantzaldi erromeria

2022/02/12 19:00 Durango (Ezkurdi plaza)

AIKO TALDEA

19:00 DANTZALDIA DURANGON.

Ezkurdin (eguraldi txarragaz Andra Mariko eleizpean)

DANTZALDI ERROMERIA

 Aspaldiko partez dantzaldi bat plazan! Durangoko Ezkurdi plazan 19:00tan eta eguraldi txarra balego Andra Mari eleizpean. Animauuuuu!!

Gehiago irakurri

Aiko Taldea: Dantzapoteoa

2022/02/26 12:30 Mendaro (Azpilgoetako auzoan)

12:30 MENDARO, otsailaren 26a, larunbata

DANTZAPOTEOA AIKO TALDEA

 

Arrats tabernaren aurrean dago, Azpilgoetako auzoan

Gehiago irakurri

Klipetaklop

2012/11/17 21:00 Kanbo, AIEC

Folk dantzaldia eta dantza ikastaldia.

Gehiago irakurri

Iker Gomez: Apple Love

2012/11/18 19:00 Errenteria, Errenteria Hiria Kulturgunea

Gehiago irakurri

Dantzaldi Erromeria - Korrika

2022/04/03 17:00 Basauri (Solabarria Plazan)

Badator KORRIKA dantzazalea AIKO taldearekin!!
Basaurin, apirilaren 3an, 17:00tan, Solobarria Plazan, anbolategia eta metroaren aldameneko karpan. Aspaldiko partez erdu elkarrekin kantu eta dantzara!!
 

Gehiago irakurri

Argia: Besta Berri

2013/06/09 20:00 Donostia, Victoria Eugenia antzokia

Argia dantzari taldeak, Juan Antonio Urbeltzen zuzendaritzapean, eta Argia, Duguna, Haritz, Maritzuli eta Kezka dantza taldeetako dantzariekin Besta Berri ikuskizuna aurkezten du.

Gehiago irakurri

Aiko Taldea: Dantzapoteoa

2022/04/09 20:00 Bergara (Fraiskozuri plazan)

Udaberriarekin dantzaldiak ere pizten hasi dira.  Aiko taldeak hainba hitzordu antolatu ditu dantzan eta dantzaz gozatzeko.

Dantzapoteoa Bergaran 20:00tan hasita. 

Hauek dira egingo diren geldialdiak:

-Fraiskozuri plaza

-Irala Kalea

-San Marin plaza

Gehiago irakurri

Axeri-Dantza

2012/11/18 12:00 Aduna

Adunako Kultur Astearen barruan, Axeri Dantza dantzatuko da plazan.

Gehiago irakurri

Aiko Taldea: Dantzapoteoa

2022/04/22 19:00 Elantxobe (Portuan)

Udaberriarekin dantzaldiak ere pizten hasi dira. Aiko taldeak hainba hitzordu antolatu ditu dantzan eta dantzaz gozatzeko.

DANTZAPOTEOA Elantxobeko portuan 19:00tan hasita.

Gehiago irakurri

Erromeria, Bizkai euskal folklor elkartea

2012/12/15 18:00 Bilbo, Alhondiga

Sabin Egiguren maisuak gidatutako hiru ordutako erromeria.

Gehiago irakurri

Aiko Taldea: Dantzaldi erromeria

2022/04/30 18:00 Zalla (Euskadi plazan)

Udaberriarekin dantzaldiak ere pizten hasi dira. Aiko taldeak hainba hitzordu antolatu ditu dantzan eta dantzaz gozatzeko.

Dantzaldi erromeria Zallako EUskadi plazan, 18:00etan.

Gehiago irakurri

Ballet T

2012/11/24 19:00 Donostia, Victoria Eugenia antzokia

Azaroaren 24 eta 25ean, 19:00etan eta 19:30tan, Mandalain Ballet Biarritzen ikuskizuna baino lehenago. Izaskun Lapazaren eta Gaël Domengerren tailerretako -Malandain Ballet Biarritzek antolatuak- ikasleek tailerren emaitza erakutsiko dute Antzokiko Club Aretoan. 19:30etan Antzokiko sarreran errepikatuko dute.

Gehiago irakurri

Elai Alai: 50 urteko amets bat

2012/12/20 20:00 Bilbo, Campos Eliseos antzokia

Ikuskizun honetan Elai Alai Euskal Dantza Taldeak bere 50 urteko ibilbidearen laburpen bat egingo du.

Gehiago irakurri

Aiko Taldea: Danspirenaika 2022 - Areatza

2022/05/21 16:30 Areatza (Klaratarren komentuan)

Maiatzaren 21 eta 22an Areatzan (Bizkaia) Danspirenaikaren eskutik musika eta dantza asteburu eder batean elkartuko gara. Dantza ikastaroak Klaratarren komentuan emango ditugu (Zubizarra Kalea 8)

MAIATZAK 21, LARUNBATA
• 16:30. Danspirenaikaren ongietorria eta aurkezpena Klaratarren komentuan.
• 17:00. Ikastaroa: "Euskal Jota eta Buleria. Konpasa partekatzen", Pilar Baca (Osuna-Sevilla)
• 18:30. Ikastaroa: "Joteagaz olgetan Arratian", AIko Taldea
• 20:00. Dantzapoteoa AIKO Taldearekin, Gudarien Plazan hasita.

info+: www.aikotaldea.eus

 

 

Gehiago irakurri

Dantzaz: Arte-an

2012/12/27 20:30 Gasteiz, Principal antzokia

Dantzaz konpainia. Hiru piezako ikuskizuna da: Earth apples, A place between eta Flash deluxe.

Gehiago irakurri

Aiko Taldea: Danspirenaika 2022 - Areatza

2022/05/22 10:00 Areatza (Klaratarren komentuan)

Maiatzaren 21 eta 22an Areatzan (Bizkaia) Danspirenaikaren eskutik musika eta dantza asteburu eder batean elkartuko gara. Dantza ikastaroak Klaratarren komentuan emango ditugu (Zubizarra Kalea 8)

IGANDEA, MAIATZAK 22
• 10:00. Ikastaroa: "Jauzika Pirinioetan", Maritzuli Konpainia (Miarritze-Lapurdi)
• 11:30. Ikastaroa: "Bikotean gidatzearen oinarrizko kontzeptuak", Ines Uriarte (Ondarroa-Bizkaia)

 info+: www.aikotaldea.eus

Gehiago irakurri

Erdizka Lauetan

2012/12/03 19:30 Leioa, Kandelazubieta Kiroldegian

Dantza errazak ikasi eta dantzatzeko aukera

Gehiago irakurri

German Jauregui: Confession

2012/11/24 17:00 Erriberagoitia, Azala Kreazio Espazioa

Gehiago irakurri

Aiko Taldea: Dantza tailerra - Ibilaldia2022

2022/05/06 17:00 Bilbo (Abusu Ikastola)

OSTIRALA

17:00-18:00 - ABUSU IKASTOLA

AIKO TALDEA - DANTZA TAILLERRA

IBILALDIA 2022

DOAN

Gehiago irakurri

Herrixa Dantzan

2012/11/30 20:00 Arrasate, Garaia taberna-jatetxea.

Gidatutako dantzaldi irekia, Euskal Herriko eta Europako beste eskualde batzutako dantza tradizional ludikoekin osatutakoa: sokan, taldean, bikotean... denetarik. Helburua, adin ezberdinetako herritar soilak dantzan elkarrekin gozatzea. Sarrera doan eta parte hartzea libre. Taberna zabalik.

Gehiago irakurri

Aiko Taldea: Dantza tailerra - Ibilaldia2022

2022/05/13 17:00 Bilbo (Abusu Ikastola)

OSTIRALA

17:00-18:00 - ABUSU IKASTOLA

AIKO TALDEA - DANTZA TAILLERRA

IBILALDIA 2022

DOAN

Gehiago irakurri

Herrixa Dantzan

2012/12/02 19:00 Bergara, Zabalotegi aretoa.

Gidatutako dantzaldi irekia, Euskal Herriko eta Europako beste eskualde batzutako dantza tradizional ludikoekin osatutakoa: sokan, taldean, bikotean... denetarik. Helburua, adin ezberdinetako herritar soilak dantzan elkarrekin gozatzea. 18:00etan haur eta gurasoak elkarrekin dantzan. 19:00etan batez ere helduentzako saioa. Sarrera doan eta parte hartzea libre. Antolatzailea: Bergarako Udala

Gehiago irakurri

Aiko Taldea: Dantzaroa Abel Iriondori omenaldia

2022/06/11 13:00 Durango (Ezkurdi plazan)

Aspaldi ez dugu elkartu eta dantzan eta kantuan aritzeko aukerarik izan, eta behar genuen. Behar eta merezi dugu dantzara bueltatzea, eta horrekin batera, bere egunean agingu genuenez, Abel Iriondo gure lagun kutunari patxadaz agur esatea, gure omenaldi zintzoena adierazi, eta batez ere, berarekin kantatu eta dantzatu. Datorren ekainaren 11an, larunbatez, Durangon elkartuko gara dantza egun eder bat ospatzeko Abel gogoan dugula. Plateruena itxita dugunez, bazkaria Andra Mari eleizpean egingo dugu, eta bertan ere bazkalondoko egitaraua. Aurretik, badakizue, betiko sokadantza eta Dantzapoteoa gaiteru, trikitilari eta txistulariekin. Animau!

Ekainak 11 / Durango / Abel Iriondori omenaldia

13:00 Soka dantza eta Dantzapoteoa Ezkurdi Plazan hasita txistulari, trikitixa eta gaiteruekin.

14:30 Txakoli gonbitea

15:00 Bazkari herrikoia Andra Mari eleizpean

16:00 Bazkalondoa: Abel gogoan

17:00 Erromeri mundiala:

-Miren, Roberto Etxebarria eta Idoia Markaidarekin.

-Bizkaiko Gaiteroak

-AIKO Taldea

22:00 Akaberea: Manolo Escobarren "Mi carro"

Bazkarian parte hartzeko, 30€ sartu izen abizenak emanez (inportantea) Kutxabanken, Aiko Kultur Elkartea titularra den honako kontuan:

ES85 2095 0233 10 9109943783

 

Gehiago irakurri

Urbeltzen Dantza Ganbara

2012/12/12 20:00 Bilbo, Kafe Antzokia

Juan Antonio Urbeltzen zuzendaritzapean, euskal dantzak edonori hurbilarazteko saioa da Dantza Ganbara.

Gehiago irakurri

Erdizka Lauetan

2012/12/01 19:00 Bakio, Probalekuan

Dantza errazak ikasi eta dantzatzeko aukera

Gehiago irakurri

Aiko Taldea: Dantzaldi erromeria - Herrien Eguna

2022/05/27 19:15 Etxebarri (Zinturori parkean)

19:00 ETXEBARRI, San Antonio de Etxebarri, ZINTURORI Parkea, Herrien eguna

DANTZALDI ERROMERIA

 

Bertora heltzeko: L3 metro Ibarbengoa geltokian, lanzadera hartu ZINTURORI Parkera igoteko.

 

Herrien Eguna (ASK) Zintururi

 

• Ostirala 27 Viernes

17:30 - 18:30 - Txala-makilak:  Txalaparta tailerra familientzat Taller de txalaparta para familias Txalaparta - Trikitixa - Erakustaldia - Exhibición

18:00 - 19:00 - Munduko Ipuin-kontalaria - Cuenta-cuentos  del mundo (Héctor Sabogal - Colombia) Haur-tailerra:  Arepak - Taller infantil:  Arepas

19:15 - 21:00 - AIKO erromeria - romería

22:00 - 23:00 - Kontzertua: Euskadi - Galizia fusioa - Concierto: Fusión vasco - gallega

Gehiago irakurri

NINIKA dantza ikuskizuna

2012/11/30 18:00 Errenteria Hiria Kulturgunea

Zuria neguagatik eta gorria neguko distiragatik...Ninika gorputzaren oda dugu, jantzien eta mugimenduen bitartez egina eta poesiaz eta sentsualtasunez betetako ikuskizun paregabe horren bitartez, haurrek eta helduek une ahaztezina igaroko dute elkarrekin.

Hiru dantzarientzako koreografia-lan horretan mintzaira garaikidea eta euskal mintzaira tradizionala nahasten dira, eta 4 urtetik aurrerako gazteentzat da. Poesia eta absurdotasuna hainbat sainetetan korapilatzen dira. Ninika konpainiak, bere lur gorri koloretsuarekin, denborari eta espazioari itxura ematen dieten elementu kubiko ahokagarri zuriekin, funtsera garamatza...gorputz-mugimenduaren beraren funtsera.

Jantzien eta horien historiaren bitartez, denboraz kanpoko eta denobraz haratago bidaia batera garamatza Ninikak, eta urtaroak igaro ahala, bidaia horrek jantzi eta erantzi egiten du, nolabaiteko biluztasunari aurre egitera bultzatuz ikusleak. Horrela, ikuskizuna helduentzat ere bada, eta heldu bakoitzak bere moduan interpretatu ahal izango du.

Errenteriako Udala eta Kukai Dantza Konpainiak elkarlanean antolatuta

Gehiago irakurri

Aiko Taldea: Dantzaldi erromeria

2022/05/28 17:30 Sodupe (Herriko plazan)

17:30 SODUPE Herriko plazan

DANTZALDI ERROMERIA

 AIKO TALDEA

Sodupeko Herriko Plaza

Gehiago irakurri

Mutxikoak

2012/12/02 11:30 Biarritz, Kasino aurrean

Biarritzeko Jauziak elkarteak antolatua.

Gehiago irakurri

Aiko Taldea: Dantzaldi erromeria - Ibilaldia

2022/05/29 16:30 Bilbo (Abusu Ikastola)

16:30 BILBO, Abusuko Ikastola, IBILALDIA

DANTZALDI ERROMERIA

AIKO TALDEA 

IBILALDIA ikastolen jaia Bilboko Abusu ikastolan.

Gehiago irakurri

Atondu

2012/12/12 18:00 Zalla

ATONDU ekimenaren 20. urtea ospatzeko.

Gehiago irakurri

Atondu

2012/12/30 12:00 Donostia, San Telmo museoa

ATONDU ekimenaren 20. urtea ospatzeko.

Gehiago irakurri

Dokumentuaren akzioak