Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Europako inauterien antzekotasun harrigarriak

Dokumentuaren akzioak

Europako inauterien antzekotasun harrigarriak

2010/01/25 16:03
Inauteri garaian gaude eta ohi bezala garai hauetan nabarmen egiten dira Europako hainbat bazterretan egiten diren inauterien arteko antzekotasunak. Joaldunen ahaideak aurki ditzakegu han eta hemen, Hartzaren agerraldi eta dantzak, kapela konikoak, ezkontza itxurako estanpa barregarriak, heriotz eta berpizteak, e.a. Italiako museo bat Europako inauterien arteko antzekotasunen inguruko ikerketa lan bat burutzen ari da. Pelikula bat egin du horren inguruan eta hemen duzue trailerra.

Iaz, Zubietako inauterietan, ostatu azpian joaldunak janzten ari zirela Italiatik etorritako grabazio talde bat ikusi genuen. "Museo degli Usi e Costumi della Gente Trentina" museokoak zire, Italiako San Michele all'Adige-tik etorritakoak. 2007tik hara eta hona dabiltza, Europako inauteriak filmatzen. Grabazio horien emaitzarekin pelikula bat egin dute, "Carnival King of Europe" izenekoa eta baita webgune bat ere. Europako inauterien artean dauden antzekotasunak jaso nahi dituzte proiektu horren bidez.

Lehen ere aipatu izan ditugu antzekotasun horien ingurukoak. Adibidez, "Joaldunak,  Zarramacoak, Botargak eta Mamuthones-ak" izan genituen hizpide bide sorta batekin.

 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.