Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Agenda

Dokumentuaren akzioak

Agenda

Korpus-dantzak

Korpus-dantzak

Noiz: 2024/06/02 09:00
Non: Oñati

Korpus eguna erreferentziatzat hartu eta ondoko ostiral, larunbat eta igandean ospatzen dute Korpus jaia Oñatin. 500 urte baino gehiago duen ohitura da hau eta hiru egunez, dantzariek herriko kaleak eta auzoak zeharkatzen dituzte dantzatuz eta diru eskez.

Igandea egun handia den arren, hona hemen 3 egunetako egitaraua:

Maiatzak 31 ostirala

  • 09:00 Korpus-dantzak herriko ikastetxeetan. Ondoren, goizez eta arratsaldez, aspaldiko ohiturari jarraituz herriko auzoetan ibiliko dira.
  • 16:30 Oñatz dantza-taldearen ekitaldia Kasablanka, Ugarkalde eta San Martin auzoetan, txistulariek lagunduta

Ekainak 1 larunbata

  • 09:00 Oñatz dantza taldearen emanaldiaren hasiera, Foruen enparantzan. Ondoren, herriko kaleetan ibiliko dira txistulariek lagunduta egun osoan zehar.

Ekainak 2 igandea

  • 9:00 Txistularien goiz-eresia.
  • 10:45 San Migelen irudia San Migel parrokiara iritsiko da.
  • 11:00 Meza nagusia Oñatz dantza taldeko dantzariekin. Mezaren ondoren Korpus prozesioa.
  • 18:15 Oñatz dantza taldearen emanaldia Foruen enparantzan, txistulariek lagunduta. Korpus eguneko dantza-egitarau osoa eskainiko da (eguraldi txarra eginez gero, Zubikoa kiroldegian)
  • 19:00-20:00 Dantzaldia musika bandarekin, San Migel parrokiko atarian. Eguraldi txarra egiten badu bertan behera geldituko da.

 

Oñati: Korpus eguna 2014 [Bideoa]

Gehiago irakurri

Elirale: O!

Elirale: O!

Noiz: 2024/06/02 10:30
Non: Urruña

Giru saio: 10:30 / 12:00 / 13:30

Elirale konpainiaren sorkuntza.

Emanaldi hau handi eta ttikientzat da. Bakarkako ikusgarri bat da Oihan Indartek dantzaturik eta Pantxika Telleriak koregrafiaturik.

Obra hau domo batean iragaiten da, publikoa kontaktu zuzenean da dantzariarekin ikuslearen eskarmentu berezi batentzat.

Gehiago irakurri

Korpus-dantzak

Korpus-dantzak

Noiz: 2024/06/02 11:00
Non: Iruñea

Iruñeko Bestaberriko prozesioak San Lorentzoko Danzanteak izanen ditu lagun segizioa irekitzen.

Iruñeko prozesiorik zaharrena den honek Pizkundetik XIX. mendera arte bertako eta kanpotik etorritako danzanteen presentzia izan zuen eta San Lorentzoko Danzanteen Kofradiak usantza hori berreskuratu zuen.  

Baina ez da hori dantzaren eremu bakarra Iruñeko Bestaberrin. Katedraleko Seise haurrek edo Infantikoek Sakramentu Santuaren aitzinean Hilarion Eslabaren billantziko bat dantzatuko dute katedraleko presbiterioan eta prozesioan izanen dira gero. Ohitura hau ere, etenik gabe Sevilla bezalako hirietan gorde dena, Katedralaren Lagunen Elkarteak berreskuratu zuen duela urte zenbait.

Hau da programa:

  • 11:00: Meza katedralean. Mezaren amaieran Seisek dantzatuko dute.
  • 11:45: Prozesioa Alde Zaharreko kaleetan. Amaieran San Lorentzoko Danzanteek katedralaren atarian dantzatuko dute.

Ondoren beste tradizio bati emango zio jarraipena, katedraletik Zapateriara  Donezar kandeladendaraino dantzatzen, dantza batzuk eskaini ondoren txorizoa azukrearekin jateko. Hori zen lehenago gremioen kofradiek egun berezi horretan prestatu ohi zuten menua.

Informazio gehiago: San Lorentzoko Danzanteen Kofradia

 

Gehiago irakurri

Korpus-dantzak

Korpus-dantzak

Noiz: 2024/06/02 11:30
Non: Zangoza

Korpus eguna, ekainaren 15ean izan arren, Zangozan ere ospakizunak asteburuan egiten dituzte. Igandean goizeko 9:30etan elkartzen dira Rocamador dantza taldeko dantzariak elkarrekin gosaltzeko. 10ak inguruan, azken ensaioa egiten dute Konbentuan ondoren goizeko 11:30etan dantzak eskaintzeko. Ondoren, 13:30etan, prozesioa egingo dute. 

Gehiago irakurri

Trinitate dantza eta gaztelua

Trinitate dantza eta gaztelua

Noiz: 2024/06/02 11:45
Non: Kuartango

Kuartangoko Trinitate jaia igande bakarrean egiten da gaur egun, Korpus egunaren ondoko igandean. Mezaren ostean, ohitura den moduan, Trinitate dantza eta gaztelua egingo dute eskualdeko herritarrek. Hona hemen egun horretako ordutegia:

  • 11:45 Harrera-dantza.
  • 12:00 Meza nagusia.
  • 13:00 Trinitate-dantza eta gaztelua.

 

Kuartango: Trinitate erromeria 2016 dantza eta giza-dorrea [Bideoa]

Gehiago irakurri

Alkate-dantza

Alkate-dantza

Noiz: 2024/06/02 12:00
Non: Lakuntza

Korpus igandez Lakuntzako kintoek Alkate-dantza dantzatzen diete udaleko ordezkariei. Egun horren aurretik ere, urtarrilaren 20an San Saastianetan, egiten dute alkate-dantza urtean lehenengoz Lakuntzan. Deustuko Bihotz Alai taldearen laguntzarekin berreskuratu eta plazaratu zuten dantza da hau lakuntzarrek 70eko hamarkadan.

Gehiago irakurri

Alabena: Flipluf

Alabena: Flipluf

Noiz: 2024/06/02 17:00
Non: Urruña

Dantza eta musika ikusgarria. 2 hilabete eta 6 urte artekoentzat, emanaldi hau publiko guziari irekia da. Iraupena: 30 min

  • Zuzendari artistikoa: Arantxa Lannes
  • Interpreteak: Maider Martineau – Arantxa Lannes

Gehiago irakurri

Burgaintzi taldearen emanaldia

Burgaintzi taldearen emanaldia

Noiz: 2024/06/02 17:00
Non: Irisarri, plaza

Irisarriko Besten karietara Burgaintzi taldearen emanaldia.

Gehiago irakurri

Haatik + Arineketan: Zaharrak berri

Haatik + Arineketan: Zaharrak berri

Noiz: 2024/06/05 20:00
Non: Bilbo, Bizkaia Aretoa

Iñar Sastrek (pianoa) eta Jagoba Astiazaranek (txistua) gidaturiko Arineketan taldea dozenaka plazetan aritu da euskal musika tradizionalaren zaharberritze lanetan.

“Zaharrak berri”, euskal dantzen erritmo eta doinuak ardatz dituen ikuskizun multudisziplinar honetan Haatik dantza taldearekin batera, euskal dantzarekin egin bezala, egile ezezaguna duten kanta tradizionalen gaurkotze bat egin nahi izan dute. 

*Sarrera doan edukiera bete arte.

Gehiago irakurri

Alabena: Izakiak

Alabena: Izakiak

Noiz: 2024/06/07 00:00
Non: Maule-Lextarre

zaki desberdinak toki baten bila dabiltzate... oztopoak zeharkatuz, gorputz eta nortasun eraikuntza luze eta neke batengana doazte. Zikloa, bizitza, heriotza, sortzea, identitatea, natura eta artea, iniziazio-bidai horren zentroan dira. Arantxa Lannes-en lanak, egunerokoan gorputza bera eta okupatzen duen lekua galdezkatzen ditu, espazio edo egoera desberdinetan. Leku edo nortasun bila eraikitzen ari den gorputz bat, gorpuzten den espazio bat… Diziplina-anitzduna, arteen artean zubiak eraikitzen saiatzen da.

  • Zuzendaritza artistikoa, margolanak, dantza, koregrafia, kantua, pianoa: Arantxa Lannes
  • Musikariak: Ekhi Lambert, Pierre Sangla
  • Kantu eta musika sorkuntzak: Peio Irigoyen, Arantxa Lannes, Ekhi Lambert, Miguel Etcheverry, Pierre Sangla

Gehiago irakurri

Dokumentuaren akzioak

Uztaila 2022 »
Uztaila
AlAsAzOgOrLrIg
123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031
Abuztua 2022 »
Abuztua
AlAsAzOgOrLrIg
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031
Iraila 2022 »
Iraila
AlAsAzOgOrLrIg
1234
567891011
12131415161718
19202122232425
2627282930