Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Agenda

Dokumentuaren akzioak

Agenda

Angel Duran: Clinch

Angel Duran: Clinch

Noiz: 2024/05/17 22:30
Non: Leio Udaletxea

* Leioako Umore Azoka 2024ren barruan.

Boxeoan, “clinch” terminoak boxeolariek elkar besarkatu eta epaileak banandu arte elkar blokeatzen duten unea adierazten du. CLINCHek maskulinotasun toxikoena erakusten du, lehiaketan, ukazioan eta desberdina den guztiaren aurkako norgehiagokan ezarritakoa. Baita indarkeria erabiliz frogatu behar den sentimenduen ukazioa ere, amorrua edo haserrea alde batera utziz.

Angel Duran dantzan graduatua da SEADen (Salzburgo) eta Arte eta Diseinuan Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan. 2020tik aurrera, Duran bere sorkuntza-proiektu pertsonalena ari da garatzen Angel Duran Performing Arts izenpean. Bere lanaren ardatza giza egoera aztertzea da, gorputz-hizkuntzaren ikerketaren bidez eta dramaturgia berriaren aldeko apustua eginez. 

Gehiago irakurri

NODE: Batu zuzenean

NODE: Batu zuzenean

Noiz: 2024/05/18 13:00
Non: Leioa, Boulevard

* Leioako Umore Azoka 2024ren barruan.

BATU gure ondarearen, orainaren eta etorkizunaren aldarrikapena da. Bi dantzarien mugimenduak eta gorputzek belaunaldien joan-etorria irudikatzen dute. Begirada etorkizunera jarria, jauzi egin eta argitasunez bete gaitzan. Lourdes Iriondoren kantutegia, tradizioaren eta modernitatearen artean doa, espazio publikoetan kantua berreskuratuz. Zuzeneko musika antzinako soinuetatik, adarretatik, txistutik eta txalapartatik, soinu garaikideetaraino doa, olerkiak hitza sortuz. Jantziek euskal jantzi tradizionalak errebisitatzen eta omentzen dituzte. BATUk, izan ginena, garena eta izango garena batzen ditu testuinguru artistiko berean. Gure sustraiak ahaztu gabe, gure etorkizuna ospatzen du denboran zehar egindako bidaian. BATU dezagun. 

Gehiago irakurri

Eyas: Oru & Kreya

Eyas: Oru & Kreya

Noiz: 2024/05/18 13:30
Non: Leioa, Udaletxea

* Leioako Umore Azoka 2024ren barruan.

Bi saio: 13:30 + 21:00

-ORU: Giza arrazak badu berezitasun bat: emozioen unibertso zabala senti dezake.
-KREYA: Zein da giza esperientziaren maila?
-ORU: Nola sentitzen da gizakiarena egitea?
-KREYA: Nola funtzionatzen du haien gorputzen mekanikak lurreko grabitatearen eraginpean?
-ORU: Nola sentitzen dira plazera, zentzumenak eta mundu emozionala? 

Gehiago irakurri

Kukai: Txalaparta

Kukai: Txalaparta

Noiz: 2024/05/18 19:00
Non: Errenteria, Lekuona Fabrika

Txalaparta antzezlanak musika tresna horrek gorputzarekin duen harremana ulertzeko modu bat adierazten digu; norberarengandik hasita kolektibora igarotzeko modua, gure barnean gordeta dugun memoria gaur garenarekin harremanetan jartzen duen begiratzeko modua.

Txalaparta entzutea eta partekatzea da; Txalaparta transmisioa eta topaketa da; Txalaparta norberarengandik hasita kolektibitatea sortzea da... Txalaparta Kukai Dantza taldearen sorkuntza-lan berria da. Cesc Gelabert, Marcos Morau eta Sharon Fridman sortzaileekin batera arrakastaz lan egin ondoren, Kukai Dantzak abentura berriari heldu dio, oraingoan Jesús Rubio Gamo koreografo madrildarraren eskutik.

  • Artistak: Alain Maya, Arantza Iglesias, Ibon Huarte, Izar Aizpuru, Nerea Vesga, Sua Enparantza, Urko Mitxelena
  • Konpainia: Kukai Dantza, Jesús Rubio
  • Egilea: Jesús Rubio
  • Proiektuaren zuzendaritza: Jon Maya Sein
  • Zuzendaritza artistikoa: JesúsRubio Gamo & Jon Maya Sein
  • Musika konposizioa: Aitor Etxebarria
  • Argi Diseinua: David Bernués
  • Jantzien diseinua: Leire Santillán
  • Iraupena: 60 minutu

 

Gehiago irakurri

Eva Guerrero: Tierra de nadie

Eva Guerrero: Tierra de nadie

Noiz: 2024/05/18 19:00
Non: Durango, San Agustin Kultur Gunea

Tierra de nadie dantza da, ahotsa, zuzeneko musika, atmosfera poetikoak, natura, emakume-animaliak, gorputz arrotzak, soinu oroitarazleak. Aurkitzeko dagoen leku batean murgiltzea da. Leku ezkutu batera bidaiatzea —norberaren barrenera egindako bidaiaren metafora gisa—, eta gorputz honek ezkutatzen dituen mirariak eta piztiak aurkitzea, ozeanoaren punturik sakonenera jaitsiko bagina bezala, edo munduko lurrik urrunenera iritsiko bagina bezala.

Aurkakoez mintzo da Tierra de nadie, kontraesanez, hasiera-amaierez, gorputz infinituez eta bazterreko espazioez. Eta hurbiltzeaz eta urruntzeaz, distantziaz, ezkutuan dagoenaz, gorputz bat osatzen duten gorputz ezberdinez, edertasunaz eta itsusitasunaz, basatia denaz. Eta apneez eta korronteez, konkistez eta porrotez, eusteaz eta iragazteez.

Baina, beste ezeren gainetik, gorputzaz, gorputzaren lurraldeaz, gorputzaren mugez mintzo da Tierra de nadie. Gorputz neurrigabeaz eta gorputz desordenatuaz.

  • Zuzendaritza eta testuak: Eva Guerrero
  • Koreografia eta antzezpena: Eva Guerrero eta Garazi Lopez de Armentia
  • Sorkuntza musikala eta interpretazioa: Yolanda Bustillo eta Carla Sevilla
  • Soinu-giroak: Nerea Alberdi
  • Argiztapenaren diseinua: Arantza Heredia
  • Jantziak eta arte-zuzendaritza: Azegiñe Urigoitia
  • Produkzioa: Jemima Cano
  • Dirulaguntza: Eusko Jaurlaritzaren Kultura Saila
  • Babeslea: La Nave del Duende-Casar de Cáceres, Kurtzio Kultur Etxea – Sopela, Espacio Punto de Fuga – Bilbo
  • Lankidetza: Arriaga Antzokia

Gehiago irakurri

Mahai-ingurua: Emazteak Pastoralean

Mahai-ingurua: Emazteak Pastoralean

Noiz: 2024/05/18 19:00
Non: Bastida, Herriko Etxea

Pastoralean emazteen iraganaz, orainaz eta geroaz mintzatzeko mahai-ingurua antolatua da maiatzaren 18an, larunbatean, 19:00etan, Bastidako herriko etxeko Groupama gelan (1. solairuan). Maite Berrogain-Iturbide (idazlea), Itxaro Borda (idazlea), Joana Etxart (idazlea), Xantiana Etxebest (errejenta) eta Pantxika Urruti (errejenta) izanen dira txandaka eta Pantxika Maitiak moderazioa hartuko du.

Gehiago irakurri

Organik: Ondoloin

Organik: Ondoloin

Noiz: 2024/05/18 20:00
Non: Leioa, Udaletxea

*Leioako Umore Azoka 2024ren barruan.
ONDOLOIN. Amets gozoetatik amesgaizto gaiztoetara.

Lau izkina ditu nire oheak, lau aingeruk gordetzen dute nire arima…
Ondoloin hitzak ondo lo egitea opa dela esan nahi du. Haurrek erritual asko izaten dituzte lokartu aurretik: ipuina, abestia, peluxea, argia piztuta… Eta lo sakonean erortzen garen unetik, beste unibertso batean sartzen gara. Egia esan, oso unibertso desberdinak izan daitezke, eta ez dakigu zergatik batzuetan ametsak izaten ditugun eta, beste batzuetan, amesgaiztoak. Zein da zure amesgaizto txarrena? Zein gehien errepikatzen dena? Eta gehien amesten duzun ametsa?

Gehiago irakurri

Kresala: Hitaz Orhoit

Kresala: Hitaz Orhoit

Noiz: 2024/05/18 20:00
Non: Leioa, Errekalde Naranjos

* Leioako Umore Azoka 2024ren barruan.

Hitaz Orhoit basakeriaren eta zentzugabekeriaren biktima ikusezinen oroimenez sortutako lana da, gehienetan emakumeak protagonista dituena. Pieza subliminala, argia eta aztarna bere errautsetatik berpizten den arimaren babes espiritualerako mantu gisa dituena. Idatzi gabeko alegoriak dituen mundu oso bat, zeinen gure barnean bertikalki murgiltzean -eta hori da gure sortze-modua-, burugabeko basakeria ahazten ez duena.

  • Zuz. Artistikoa: Idoia Ibarzabal, Faustino Aranzabal
  • Koreografia: Faustino Aranzabal
  • Dantza-maistra: Idoia Ibarzabal, Faustino Aranzabal
  • Argien diseinua: Inma Irazustabarrena
  • Jantzien diseinua: Idoia Ibarzabal
  • Dantzariak: Jone Muniategiandikoetxea, Pablo Zurutuza, Claudia Erentxun, Oier Goikoetxea, Jone Murua, Josu Sagardia, Marta Buendia, Aitor Egaña, Irati Martikorena, Markos Murua, Maddi Llorente, Iker De La Hoz, María Pérez, Manex Lizartza, Garazi Labaka, Harkaitz Ardanaz, Aiora Marigil, Aimar Eceiza, Naia Lertxundi, Ibai Ochoa De Alaiza, Nahia Kalparsoro, Manex Zabaleta, Enara Rodríguez, Beñat Sasiain, Lorea Esnaola, Beñat Lizartza, Izaro Lozano, June Azpiazu, Maialen Mujika, Lide Muniategiandikoetxea, Naroa Conde, Maialen Agirregomezkorta, Enara Lardizabal
  • Talde teknikoa: Eragin.Stac – Argiztapena eta soinuztapena
  • Argizaiolak: Xabier Garate – Eskultura tailerra
  • Argazkiak: Mikel Zubillaga
  • Kudeaketa: Aimar Eceiza
  • Komunikazioa: Claudia Erentxun
  • Bitartekaritza: Josu Sagardia

Gehiago irakurri

Mutis: Gorputzen bulkada

Mutis: Gorputzen bulkada

Noiz: 2024/05/18 23:30
Non: Leioa, Boulevard Udondo 2

* Leioako Umore Azoka 2024ren barruan.

“Dantza egiten dugu izerdiaren aitzinamenduan, adarren egarrian, azalaren karraskan taupadaka ari den pultsuarekin.

Dantza egiten dugu eta pisua lagatzen dugu, sustraiak hondoratuz, magma sakoneraino zeharkatuz.

Basokoak gara dantzan ari garen bitartean, oihartzuna eta maiztasun partekatua daudelako, gure zeluletan eta zuhaitzarenetan.

Basoaren, itsasoen, gorputzen bultzada gure bulkada da, oreka bilatzen duen bitartean kaoserako joera duena.” (Aintza Uriarte)

Gehiago irakurri

Beasaingo Dantza Topaketen XXII. eguna

Beasaingo Dantza Topaketen XXII. eguna

Noiz: 2024/05/19 10:30
Non: Beasain

Urteroko ohitura dugu Beasaingo Loinatz jaien barruan, jaietako azken igandean (maiatzak 19), Ostadar Dantza Taldetik Dantza Topaketen Eguna antolatzea. Urteroko ohiturari segiz, aurtengoa XXII. edizioa izango da, baina aurtengo urtea berezia da guretzat, hain zuzen ere, dantza taldea sortu zenaren 40. urteurrena delako. Horrela bada, aurtengo ekitaldia, elkarrekin eta elkarrentzat dantzan egin eta jarraitzeko aldarri bat izango da, gure bidea hasi zutenak omenduz eta gogoan izanez.
Igandean gurekin izango ditugu Ostadar Dantza Taldean azken lau hamarkadetan izan ditugun gaur egungo eta lehenagoko dantzariak, Plaza dantzen ikastaroko kideak, gure etorkizunaren indargune ditugun haurrak, taldea osatzen duten musikariak eta Gasteizko Adurtza Dantza taldeko lagunak. Hain zuzen ere, gure lagun arabarrak ere beraien 50. urteurrena ospatzen ari dira aurten, eta zer hobe bi ospakizun bateratzea baino elkarrekin dantza eginez?
Aurtengo edizio berezian, urtero bezala, egun osoko festa egitaraua eskainiko dugu, arratsaldean elkarrekin dantzan eta jai giroan, festari jarraipena emanez.
Ostadar Dantza Taldetik herritar guztiak gonbidatu nahi ditugu egunean zehar gurekin batera dantza egin eta ospakizun honetaz gozatzera, herriko guztiok dantzan behar bezala eta giro onean amaitu ditzagun. Izan ere, herriak sortutako dantzak herriari eskaintzen jarraitu nahi dugulako, gurekin egon zaitezten nahi dugu, guretzako hain berezia den une honetan.
Zuen zain izango gaituzue
(OHARRA: Eguraldi txarra egingo balu, goizeko dantza-kalejirak Nafarroa Etorbideko frontoian eta Loinazko San Martin plaza azpian izango dira)
Dantzatzen duen herria ez delako sekula hilko,
Etxean edo plazan, ez jarri zalantzan, jarrai zagun dantzan

Gehiago irakurri

Dokumentuaren akzioak

Maiatza 2019 »
Maiatza
AlAsAzOgOrLrIg
12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031
Ekaina 2019 »
Ekaina
AlAsAzOgOrLrIg
12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
Uztaila 2019 »
Uztaila
AlAsAzOgOrLrIg
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031