Noiz:
2024/05/13 09:00 ${linebreak} 2024/05/24 23:55 Non:
Bastida, Herriko Etxea
Maiatzaren 13tik 24ra, Bastidako herriko etxeko erakusketa gelan, "Emazteak" erakusketaren zati bat ikusgai izango da. Euskal Herriko hamar emakume esanguratsuen erretratuak aurkeztuko dira, horien artean Pantxika Urruti, Itxaro Borda eta Bastidan bertan plazaratuko den Inesa Gaxen pastoralaren errejenta, idazlea eta sujeta, hurrenez hurren.
Sarrera librea izango da astelehenetik larunbatera 09:00etatik 12:30era eta 14:00etatik 17:30era.
BATU gure ondarearen, orainaren eta etorkizunaren aldarrikapena da. Bi dantzarien mugimenduak eta gorputzek belaunaldien joan-etorria irudikatzen dute. Begirada etorkizunera jarria, jauzi egin eta argitasunez bete gaitzan. Lourdes Iriondoren kantutegia, tradizioaren eta modernitatearen artean doa, espazio publikoetan kantua berreskuratuz. Zuzeneko musika antzinako soinuetatik, adarretatik, txistutik eta txalapartatik, soinu garaikideetaraino doa, olerkiak hitza sortuz. Jantziek euskal jantzi tradizionalak errebisitatzen eta omentzen dituzte. BATUk, izan ginena, garena eta izango garena batzen ditu testuinguru artistiko berean. Gure sustraiak ahaztu gabe, gure etorkizuna ospatzen du denboran zehar egindako bidaian. BATU dezagun.
-ORU: Giza arrazak badu berezitasun bat: emozioen unibertso zabala senti dezake. -KREYA: Zein da giza esperientziaren maila? -ORU: Nola sentitzen da gizakiarena egitea? -KREYA: Nola funtzionatzen du haien gorputzen mekanikak lurreko grabitatearen eraginpean? -ORU: Nola sentitzen dira plazera, zentzumenak eta mundu emozionala?
Txalaparta antzezlanak musika tresna horrek gorputzarekin duen harremana ulertzeko modu bat adierazten digu; norberarengandik hasita kolektibora igarotzeko modua, gure barnean gordeta dugun memoria gaur garenarekin harremanetan jartzen duen begiratzeko modua.
Txalaparta entzutea eta partekatzea da; Txalaparta transmisioa eta topaketa da; Txalaparta norberarengandik hasita kolektibitatea sortzea da... Txalaparta Kukai Dantza taldearen sorkuntza-lan berria da. Cesc Gelabert, Marcos Morau eta Sharon Fridman sortzaileekin batera arrakastaz lan egin ondoren, Kukai Dantzak abentura berriari heldu dio, oraingoan Jesús Rubio Gamo koreografo madrildarraren eskutik.
Artistak: Alain Maya, Arantza Iglesias, Ibon Huarte, Izar Aizpuru, Nerea Vesga, Sua Enparantza, Urko Mitxelena
Konpainia: Kukai Dantza, Jesús Rubio
Egilea: Jesús Rubio
Proiektuaren zuzendaritza: Jon Maya Sein
Zuzendaritza artistikoa: JesúsRubio Gamo & Jon Maya Sein
Noiz:
2024/05/18
19:00 Non:
Durango, San Agustin Kultur Gunea
Tierra de nadie dantza da, ahotsa, zuzeneko musika, atmosfera poetikoak, natura, emakume-animaliak, gorputz arrotzak, soinu oroitarazleak. Aurkitzeko dagoen leku batean murgiltzea da. Leku ezkutu batera bidaiatzea —norberaren barrenera egindako bidaiaren metafora gisa—, eta gorputz honek ezkutatzen dituen mirariak eta piztiak aurkitzea, ozeanoaren punturik sakonenera jaitsiko bagina bezala, edo munduko lurrik urrunenera iritsiko bagina bezala.
Aurkakoez mintzo da Tierra de nadie, kontraesanez, hasiera-amaierez, gorputz infinituez eta bazterreko espazioez. Eta hurbiltzeaz eta urruntzeaz, distantziaz, ezkutuan dagoenaz, gorputz bat osatzen duten gorputz ezberdinez, edertasunaz eta itsusitasunaz, basatia denaz. Eta apneez eta korronteez, konkistez eta porrotez, eusteaz eta iragazteez.
Baina, beste ezeren gainetik, gorputzaz, gorputzaren lurraldeaz, gorputzaren mugez mintzo da Tierra de nadie. Gorputz neurrigabeaz eta gorputz desordenatuaz.
Zuzendaritza eta testuak: Eva Guerrero
Koreografia eta antzezpena: Eva Guerrero eta Garazi Lopez de Armentia
Sorkuntza musikala eta interpretazioa: Yolanda Bustillo eta Carla Sevilla
Soinu-giroak: Nerea Alberdi
Argiztapenaren diseinua: Arantza Heredia
Jantziak eta arte-zuzendaritza: Azegiñe Urigoitia
Produkzioa: Jemima Cano
Dirulaguntza: Eusko Jaurlaritzaren Kultura Saila
Babeslea: La Nave del Duende-Casar de Cáceres, Kurtzio Kultur Etxea – Sopela, Espacio Punto de Fuga – Bilbo
Noiz:
2024/05/18
19:00 Non:
Bastida, Herriko Etxea
Pastoralean emazteen iraganaz, orainaz eta geroaz mintzatzeko mahai-ingurua antolatua da maiatzaren 18an, larunbatean, 19:00etan, Bastidako herriko etxeko Groupama gelan (1. solairuan). Maite Berrogain-Iturbide (idazlea), Itxaro Borda (idazlea), Joana Etxart (idazlea), Xantiana Etxebest (errejenta) eta Pantxika Urruti (errejenta) izanen dira txandaka eta Pantxika Maitiak moderazioa hartuko du.
Lau izkina ditu nire oheak, lau aingeruk gordetzen dute nire arima… Ondoloin hitzak ondo lo egitea opa dela esan nahi du. Haurrek erritual asko izaten dituzte lokartu aurretik: ipuina, abestia, peluxea, argia piztuta… Eta lo sakonean erortzen garen unetik, beste unibertso batean sartzen gara. Egia esan, oso unibertso desberdinak izan daitezke, eta ez dakigu zergatik batzuetan ametsak izaten ditugun eta, beste batzuetan, amesgaiztoak. Zein da zure amesgaizto txarrena? Zein gehien errepikatzen dena? Eta gehien amesten duzun ametsa?
Hitaz Orhoit basakeriaren eta zentzugabekeriaren biktima ikusezinen oroimenez sortutako lana da, gehienetan emakumeak protagonista dituena. Pieza subliminala, argia eta aztarna bere errautsetatik berpizten den arimaren babes espiritualerako mantu gisa dituena. Idatzi gabeko alegoriak dituen mundu oso bat, zeinen gure barnean bertikalki murgiltzean -eta hori da gure sortze-modua-, burugabeko basakeria ahazten ez duena.
Urteroko ohitura dugu Beasaingo Loinatz jaien barruan, jaietako azken igandean (maiatzak 19), Ostadar Dantza Taldetik Dantza Topaketen Eguna antolatzea. Urteroko ohiturari segiz, aurtengoa XXII. edizioa izango da, baina aurtengo urtea berezia da guretzat, hain zuzen ere, dantza taldea sortu zenaren 40. urteurrena delako. Horrela bada, aurtengo ekitaldia, elkarrekin eta elkarrentzat dantzan egin eta jarraitzeko aldarri bat izango da, gure bidea hasi zutenak omenduz eta gogoan izanez.
Igandean gurekin izango ditugu Ostadar Dantza Taldean azken lau hamarkadetan izan ditugun gaur egungo eta lehenagoko dantzariak, Plaza dantzen ikastaroko kideak, gure etorkizunaren indargune ditugun haurrak, taldea osatzen duten musikariak eta Gasteizko Adurtza Dantza taldeko lagunak. Hain zuzen ere, gure lagun arabarrak ere beraien 50. urteurrena ospatzen ari dira aurten, eta zer hobe bi ospakizun bateratzea baino elkarrekin dantza eginez?
Aurtengo edizio berezian, urtero bezala, egun osoko festa egitaraua eskainiko dugu, arratsaldean elkarrekin dantzan eta jai giroan, festari jarraipena emanez.
Ostadar Dantza Taldetik herritar guztiak gonbidatu nahi ditugu egunean zehar gurekin batera dantza egin eta ospakizun honetaz gozatzera, herriko guztiok dantzan behar bezala eta giro onean amaitu ditzagun. Izan ere, herriak sortutako dantzak herriari eskaintzen jarraitu nahi dugulako, gurekin egon zaitezten nahi dugu, guretzako hain berezia den une honetan.
Zuen zain izango gaituzue
(OHARRA: Eguraldi txarra egingo balu, goizeko dantza-kalejirak Nafarroa Etorbideko frontoian eta Loinazko San Martin plaza azpian izango dira)
Dantzatzen duen herria ez delako sekula hilko,
Etxean edo plazan, ez jarri zalantzan, jarrai zagun dantzan