Dokumentuaren akzioak
Agenda

Erakusketa: Axeri Dantzak 25/50
Noiz: 2025/05/09 18:30 ${linebreak} 2025/06/27 23:55Non: Andoain, Bastero
Axeri Dantzaren 50. urteurrenean, 25 urte bete dira emakumeak talde esanguratsu honetan hasi zirenetik. Urte hauetan zehar, parte-hartzea funtsezkoa izan da Andoaingo kultura-ondare ukaezina den dantza hori Hori horrela izanik, erakusketa hau antolatu da, herritarrek urtez urte bizi izan dutena gogoratzeko eta ibilbide honetan arrastoa utzi duten hainbat pertsonari omenaldi txiki bat egiteko helburuarekin.
mantentzeko eta garatzeko. Gure komunitatean garrantzi handia duen dantza hau Lizar Makil dantza taldearen eskutik berreskuratu zen eta segida ematea ezinbestekoa dela ikusi da.

Visitants: Mascletà poética
Noiz: 2025/05/16 11:00Non: Leioa, Udondo Parking
Mascletà poética izena trumoi-hotsak, egiturak, testuak eta masklet lehergaiak uztartzen dituen metaforak. Bertan, non idatzitako hitzak erritmo, zarata, emozio partekatu eta mugimendu leherkari bihurtzen dira. Fitxa artistikoa:

Dimegaz: Atxine
Noiz: 2025/05/16 11:30Non: Leioa, Aldapa Auditorioa
*Leioako 2025eko Umore Azokaren barruan. Paula Olaz konpositoreak sortutako soinu espazioan, ttun-ttuna edo xirula bezalako doinu tradizionalek soinu industrial eta modernoagoekin topo egingo dute. Emakume bat eta bere burukoa eszenan bere bizi zikloan bidean duen karga emozionalari eta kulturalari erreparatu dio sinbologiaz aldatzen joango den objektu batekin batera; bertatik jaioko da, bertan babestuko da, eta bertatik isuriko ditu ahotsa, odola, izerdia eta bizitza.

Larrua: Sangre y klorofila
Noiz: 2025/05/16 19:00Non: Leioa, Udaletxea
*Leioako 2025eko Umore Azokaren barruan. Sangre y Klorofila "identitatea eta paisaia kulturala" kontzeptuen inguruan sortutako koreografia da, ikuspegi dramaturgikotik aberria eta sustraiak bezalako gaiak jorratzen dituena. Ameztoyren lanean inspiratuta, piezak irudi indartsuen multzoa aurkezten du, ikuslea naturarekin eta paisaiarekin dugun harremanaz hausnartzera gonbidatzen duena, baita haietan ditugun ideien proiekzioez ere. Sorkuntza honek hartzen dituen espazioak eraldatzen ditu, kolorez, ehunduraz eta poesiaz beteaz. Ñabarduretan delikatua eta fisikotasunean zorrotza den lan koreografikoa da, esperientzia estetiko eta emozional sakona sortzeko diseinatua.

Eva Guerrero: Entre Cuerpos
Noiz: 2025/05/16 19:30Non: Leioa, Udaletxea
*Leioako 2025eko Umore Azokaren barruan. Entre cuerpos dantza garaikideko pieza da, ohikoak ez diren espazioetarako. Bidaia honetan distantziak eta irudiak aipatzen dira, eginahalak egitea, ozeanoa, apneak eta korronteak aipatzen dira; mugak eta euspenak aipatzen dira. Entre cuerpos lana ideia honetatik abiatzen da: inoren lurra ez da ezein herrialde edo pertsonarena, zeren eta norena da gorputza? Eva Guerrerok dantza-ikuskizunak sortzen ditu 2005etik, testua eta zuzeneko musikarekin. 2013an DOOS sortu zuen, eta hor batzen ditu dantzako sorkuntza eta bitartekaritza-proiektuak. Bere piezek dramaturgia zuzena, ikusizko eta testuzko poetika daukate, eta dantza ikusteko ohitura gutxi duten ikus-entzuleekin konektatzen dute. Azken sorkuntzen artean daude Gorpuztu (MAX sarietarako hautagaitza 2) eta Tierra de Nadie.

Malandain: Soireé de Ballets
Noiz: 2025/05/16 19:30Non: Donostia, Victoria Eugenia
Dantza eta heriotza nahasten dituen gaua. Irekieran, Nocturnes lanean, dantzariak eta musika horma-irudi malenkoniatsu bikain baten bila doaz, Frédéric Chopinen musika dotoreak, Thomas Valverdek pianoan zuzenean interpretatuak, eraman dezan utziz. Bigarren zatian, 22 dantzariek lehen aldiz aurkeztuko dute Thierry Malandainen sorkuntza berria, Danse Macabre izenekoa, Camille Saint-Saënsen doinuek eramana, dantza neoklasiko birtuoso eta musikalki sakon baten promesa eginez. Nocturnes Atsedenaldia Danse macabre (Estreinaldia) Fitxa artistikoa:
Iraupena: 28´
Zuzeneko piano-jotzailea. Musika: Frédéric Chopin
Iraupena: 15´
Iraupena: 40´
Musika: Camille Saint-Saëns

Tio Teronen semeak: Haurreskolari
Noiz: 2025/05/16 20:00Non: Itsasondo
Honela aurkezten du Tio Teronen semeak konpainiak ikuskizuna: "Gure koadrila xelebrea ikastetxera bueltatu da!! Bertan, gure bizitzaren parte izan diren egoera eta doinuen bitartez, une ahaztezinak biziberrituko dituzte. Ikasitakoa desikasten saiatuko dira, ikusleen eskutik, ikasketa prozesu berri bat umorez eraikitzeko asmoz. Denak gelara, txirrina jo du eta!!"

Maitane Sarralde: DESªNUDA
Noiz: 2025/05/16 20:00Non: Bilbo, AZ Azkuna Zentroa
Desªnuda dantza garaikide eta eszekiko ikuskizun bat da, korapiloa eta hutsean biluzik entregatzeari buruzkoa. Egitura flotatzailearekin eta bertatik zintzilik dauden elementu penduluekin elkarreraginean, diziplina arteko pieza honek gorputz eskergaitzari eta gorpuztasun ugariei buruzko ikerketa egiten du korapilo baten itotzearen eta eragiten duen ezegonkortasunaren aurrean. Biluzik, gorputz korapilatu bat aurkitu dugu.

Gasteiz Dantza Plazan
Noiz: 2025/05/16 20:00Non: Gasteiz, Florida Parkea
Ordua: 20:00etan (maiatza eta ekaina); 19:30ean (iraila).Dantza plazan 2025

Igor Calonge: Reset
Noiz: 2025/05/16 21:30Non: Leioa, Udaletxea
*Leioako 2025eko Umore Azokaren barruan. Norberaren egoeraren bilaketa nekaezina islatzen du. Bere interpretearen arnasaren aireak ekintza kontatzen du, izpiritua- ren arnasa duen eta irekitzen den oraina. Plastikozko poltsa birziklagarri batean ikusten da, eta eztanda bakoitzean biziraute- ko gogoa jasotzen du, berriro espazio desberdin batean hasteko gogoa, bizitzeko, dantzatzeko. Gorputzarekin bat egiten duen ibilbidea da, atal ezberdinetara jotzen duen hauspoa.
Dokumentuaren akzioak