Dokumentuaren akzioak
Agenda

Hernaniko XXVII. Dantzari Astea
Noiz: 2025/05/08 17:00 ${linebreak} 2025/05/11 23:55Non: Hernani
Apirilak 12, Larunbata Ortzadar Dantza Taldearen Emanaldia: " Gamazada" Plaza - Andre Kale - Plaza Berri - Kale Nagusia - Ezkiaga Pasealekua * Ezkiaga Pasealekuko Frontoian: Ekitaldia Eguraldi Txarra Egingo Balu : Maiatzaren 17an Egingo da ( Eguraldi Txarrakin: Atsegindegi ) Maiatzak 5, Astelehena Maiatzak 6, Asteartea Maiatzak 7, Asteazkena Maiatzak 8, osteguna Maiatzak 9, Ostirala Maiatzak 10, Larunbata Hasieran: Hernaniko Musika Eskolako txalapartaria, Hernanikok Bertso Eskolako bertsolariak eta dantza taldea: Bukaeran: Dantza talde guztiek fandango eta arin-arina dantzatuko dituzte. Maiatzak 11, Igandea Gipuzkoa Araba Bizkaia Nafarroa Garaia

Entradillak
Noiz: 2025/05/09 12:00Non: Urduña
Maiatzaren 9an Entradillen dantza egiten da Urduñako Ama Birjinaren Santutegian. Arrastaria osatzen duten lau herriak (Tertanga, Delika, Artomaña eta Aloria) Antiguako Ama Birjina omentzera igotzen dira eta herritarrek, Arrastariako dantza eskaintzen diote zaindariari meza ostean.

Erakusketa: Axeri Dantzak 25/50
Noiz: 2025/05/09 18:30 ${linebreak} 2025/06/27 23:55Non: Andoain, Bastero
Axeri Dantzaren 50. urteurrenean, 25 urte bete dira emakumeak talde esanguratsu honetan hasi zirenetik. Urte hauetan zehar, parte-hartzea funtsezkoa izan da Andoaingo kultura-ondare ukaezina den dantza hori Hori horrela izanik, erakusketa hau antolatu da, herritarrek urtez urte bizi izan dutena gogoratzeko eta ibilbide honetan arrastoa utzi duten hainbat pertsonari omenaldi txiki bat egiteko helburuarekin.
mantentzeko eta garatzeko. Gure komunitatean garrantzi handia duen dantza hau Lizar Makil dantza taldearen eskutik berreskuratu zen eta segida ematea ezinbestekoa dela ikusi da.

Haatik: Ots
Noiz: 2025/05/09 20:00Non: Zumaia, Aita Mari
Dantza lan hau Herri Gogoa Euskal Herriko lehen zigilu diskografikoan islatutako mugimendu kultural abangoardista berrinterpretatzeko bultzada gisa sortu da. Zentsura zela eta, zigilu hori inoiz ofizialki existitu ez bazen ere, berrehun diskotik gora argitaratzea lortu zuen, euskal kultura biziberritu eta berritzeko helburuarekin. Jone San Martin nazioarteko ospea duen dantzari eta sortzaile donostiarrak sortutako koreografiak euskal dantza izan du inspirazio iturri. Horiek aztertzerakoan, antolatzeko eta espazioan "idazteko" modu berriak sortu eta euskal dantzen mekanismoak interprete bakoitzaren eta taldearen sentimendu intimo eta pertsonalagoak adierazteko tresna gisa erabili ditu. Fitxa artistikoa:

Adriana Bilbao: Amores-maitasunak
Noiz: 2025/05/09 20:00Non: Santurtzi, Serantes Kultur Aretoa
Artista bilbotarraren, Beñat Achiary musikari esperimentala eta Raul Corredor gitarra-jolea batuko dira. Maitasunak Joxean Artze, Itxaro Borda, García Lorca, San Juan de la Cruz, Teresa de Ávila edo Bernard Manciet poeta handien lanetan eta kultur tradizioan oinarritzen da. Maitasunaz eta eszenografia goxoz baliatuta dantzatutako testuak eta abestiak. Maitasun inozenteenetik pasionalenetara, obsesiboenetara eta espiritualenetara doan ibilbidea.

Madre Perla: Maitane Sarralde
Noiz: 2025/05/09 20:00Non: Getxo, Muxikebarri
Dena geldirik dagoela dirudien paisaia idorrenetan, perla-ostra loratzen da. Basamortuan bizirauteko gai den landare honek inspiratzen du Maitane Sarralde eta Magalie Lanrioten dantza bertikal garaikidearen sorkuntza berria. Ikuskizunean, itxuraz hutsik dauden espazioak mugimenduan dauden oihal bihurtzen dira. Gorputzaren poesiaren bidez baita grabitate desafiatuaren bidez, `Madre Perla´k azaletik harago begiratzera gonbidatzen gaitu, taupadaka ari den bizitza aurkitzera. Basamortuan ere, edertasunak bere bidea aurkituko du.

Bertzijanako Ama Birjinaren kate-dantza
Noiz: 2025/05/10 12:00Non: Ekora
Santo Domingo jaien baitan egiten da Ekoran Bertzijanako Ama Birjinaren kate-dantza. Santo Domingo egunaren (maiatzak 12) aurreko larunbatean dantzatzen dute eta abuztuaren ere hirugarren larunbatean egiten da dantza hau. Bertzijanako ermitatik San Juan parrokiaraino egiten da prozesioa eta bidean zehar, lau tokitan dantzatzen da Bertzijanako Ama Birjinaren katearen dantza, azken aldi hau meza aurretik eliza aurrean egiten delarik.

Aukeran: Amama
Noiz: 2025/05/10 12:00Non: Hernani, Biteri Kultur Etxea
Amama batek ipuinak kontatzen dizkio bilobari. Euskal dantzetan oinarritutako koreografien bidez, zazpi ipuin kontatuko dira, zazpi euskal lurraldeetako herri banatan kokaturik gai eta pertsonaia ezberdinekin. Ipuinen irakurketarekin batera, dantza izango da ipuinen irudikapen koreografikoaren protagonista. Oraingo honetan, 25 urte baino gehiagotan lehen aldiz, Aukeran Dantza Konpainia haurren mundura hurbiltzen ari da espresuki, errespetuz eta gogotsu. Ipuin tradizional zaharren irakurketa berritua, bertaratutakoentzako bidaia ekarriko duten koreografia berriekin batera. Gure herriko geografia ezberdinetan barrena eramango gaitu, pertsonaia harrigarriekin. Adina: + 4 urte

Kapela-dantza
Noiz: 2025/05/10 12:00Non: Legazpi
Santa Kurutz jaietan egiten duten soka-dantzari deitzen zio kapela-dantza. Berezitasuna horixe du, kapela buruan dutela dantzatzen dela. Sutraiak Dantza Taldeak 1996. urtea berreskuratu zuen ekitaldi hau Legazpiko Santikutz jaien barne kokatzen da. Soka-dantza honetan, herriko txistulari eta trikitilariekin batera, nahi duen guztiak parte har dezake. Kapela-dantza, goizeko 11:00etan hasiko dute hamaiketako batekin, ondoren kalejiran Euskal Herria plazarantz abiatuko dira 12:00ak aldera.
Dokumentuaren akzioak