Agenda

Dantzalai: Fla Fla Fla

Noiz

2025/06/07 22:00

Non

Urruña, Aisialdi zentroa

*Ordua zehazteke.

Formatu laburreko pieza koreografiko bat.

Dantzarekin elkartzeko memento bat. Dantzari bat eta zehazki hautatu diren objektu batzuk. 21 pilota xuri, 2 aldetako estali bat, berinazko ontzi 1, 12 metroko eskotx xuria.

Gauza guttirekin gauza anitz agerraraztea: zango bat lurrean pausatzea, pilota baten soinua berinaren kontra, gorputza lurrean torratzea... Aldi berean organikoa eta poetikoa den pieza bat.

Pieza koreografikoa haur ttipientzat 12 hilabetetik goiti

  • Iraupena: 20 minutu
  • Jatorrizko ideia, koreografia, interpretazioa: Eneka Bordato Riaño
  • Kanpoko begirada: Zaz Rosnet

Irakurri gehiago

Elirale-Pantxika Telleria : tXIotxioka

Noiz

2025/06/08 08:00

Non

Urruña, Sokoako Kiroldegia

tXiotxioka isiltasunean jartzeko eta kontenplazioa-egoera idekitzeko gonbidapena da. Gorputza habia bihurtzen da orduan, Haikuaren hizkuntza poetikoari bide emanez, eta horrek, aldi berean, mugimendua birbanatzen du.

Euskarara itzulitako antzinako japoniar haiku herrikoiak, hitz-jokoak eta txioka lexikoak dira tXiotxioka ikuskizunaren ahozko literaturaren errepertorioa. Hitza mugimenduaren inspirazio iturria da, eta dantzariek hura aprobetxatzen dute, musikari laguntzailearen konplizitatearekin.

Gorputzaren mugimenduak garatuz eta unibertso sonoro sotil bat proposatuz, obrak batez ere publikoa lasaitasunean, baretasunean , eta, zergatik ez, ongizatean murgiltzea nahi du.

Taula eramailea : Pantxika Telleria

Interpreteak : Eztitxu Carrère & Jon Vernier Bareigts

Musikari : Paxkal Irigoyen

Irakurri gehiago

XV. Muxiko Eguna Errenterian

Noiz

2025/06/08 10:00

Non

Errenteria

Beti Prest Dantza Taldea Elkarteak antolaturik ospatuko da muxikoen saio berezia udako oporraldiaren aurretik “XV. Muxiko Eguna”. Hilero bezala,eguerdiko 12:00etan, Herriko Plazan (Koldo Mitxelena ikastolako jolastokian euria egingo balu) ikasturte bukaera ospatuko da eta azken saiorako Muxiko Eguna antolatu du hamabostgarrenez Beti Prest taldeak.
Aurtengo ekitaldiko musika joleak Alaken Taldekoak izango ditugu, eta Errenteriako Dultzaineroak, bukatzeko Larrain Dantzarekin. Herritarrei parte hartzeko gonbitea luzatzen du Beti Prest Taldeak. Muxikoak dantzatu Herriko plazan eta Larrain dantzaren ondoren pintxo eta sagardo trago bat hartzeko aukera izango du hurbiltzen denak, dantzan utzitako indarrak berreskuratzeko.
Azpimarratzekoa da Alaken Taldeak Errenderiakoak izeneko muxiko berria estreinatuko duela.Igandean, ikasturte bukaera izango da, baina urrian berriro itzuliko dira mutxikoak Errenterira.

 

Irakurri gehiago

Aukeran: Amama

Noiz

2025/06/08 10:00

Non

Andoain, Bastero

Amama batek ipuinak kontatzen dizkio bilobari. Euskal dantzetan oinarritutako koreografien bidez, zazpi ipuin kontatuko dira, zazpi euskal lurraldeetako herri banatan kokaturik gai eta pertsonaia ezberdinekin. Ipuinen irakurketarekin batera, dantza izango da ipuinen irudikapen koreografikoaren protagonista.

Oraingo honetan, 25 urte baino gehiagotan lehen aldiz, Aukeran Dantza Konpainia haurren mundura hurbiltzen ari da espresuki, errespetuz eta gogotsu. Ipuin tradizional zaharren irakurketa berritua, bertaratutakoentzako bidaia ekarriko duten koreografia berriekin batera. Gure herriko geografia ezberdinetan barrena eramango gaitu, pertsonaia harrigarriekin.

Adina: + 4 urte

Irakurri gehiago

Txindurri. 50 urte dantzan

Noiz

2025/06/08 10:30

Non

San Pelaio Parkea

Txindurri dantza eta txistu taldearen 50 urteak ospatzeko dantza ekitaldia egingo da. Bertan gaur egun dantzan diharduten dantzari txiki eta nagusiek, 50 urte hauetan dantzan aritutako dantzariekin arituko dira dantzan. 

Irakurri gehiago

Garena

Noiz

2025/06/08 17:00

Non

Bilbo, Arriaga Antzokia

Baterako lana, pausoak, dantzak, pasioak… horrek guztiorrek ekarri gaitu honaino eta eramango gaitu etorkizunerantz.

Pirinioen bi aldeetan abesten eta dantzatzen aritzen ziren pertsona haien oinordekoak gara, gure dantzetako pausoak Pariseko gorteetara eraman zituztenena, eta gure oinarrizko pausoekin balleta dantzatu daitekeela eta balletarekin mugimendu arinak eta dotoreak uztartzen dituen arte eder bilakatzen dela folklorea erakusten zutenena.

Ikasitako guztiaren bat-egitea, eta hori diziplina bakoitzean nola garatzen den, irakatsiko dugu eta, horretarako, ibilbide bat egingo dugu gure geografian barrena, balleta eta folklorea nahastuz, gure herriko dantza eta abesti adierazgarrienetan txertatzeko.

Pertsona askok lagundu digute, gogotik lan egin duten irakasle handiek, borondatea, diziplina eta grazia izaten irakatsi digutenek. Dantzatzea hitzekin deskribatu ezin den zerbait baita, mila belaunaldiren abesti bat abestea, dantzaldiaren une bakoitzeko pauso bakoitzak duen esanahia gure gorputz osoan sentitzea.

In memoriam: Mari Carmen Muñoz «Koto», Mikel Ruiz Eskudero «Esku», Javier Gonzalez, Koldo Zabala.

Fitxa artistikoa: 

  • Parte-hartzaileak: Olaeta Ballet Elkartea, Oldarra Ballet, Salleko Dantza Taldea, Igor Yebra Dantza eta Koreografia Eskola, Zirzira Ahots Taldea.

Irakurri gehiago

Carla Róisín & Baseline: La montaña del diablo

Noiz

2025/06/08 17:00

Non

Bilbo, La Fundicion

 

Zer(K)nias programaren barne.

Teufelsberg mendia Berlin kanpoaldean dago, Grunewaldeko basoan. Hondakindegia da, proiektu bat ezkutatu edo lurperatzen duen tapakia. 1937an Hitlerrek munduko akademia militar handiena eraikitzeko agindua eman zuen.Behin amaituta, akademiak unibertsitatea, tailerrak, laborategiak, ospitaleak, hainbat egoitza eta bunker bat izango zituzkeen. Gerrak tonaka hondakin utzi zituen Berlinen, hiria berreraiki nahi bazen, baztertu behar zirenak.Grünewaldeko basoan kokatutako akademia militarra lurperatzeko hondakin horiek erabiltzea erabaki zen.

Suntsitutako Alemaniaren hondakinak lur, goroldio eta adarrekin txertatu dira, eta denboraren poderioz, naturaren eta ezkutatu nahi zen iragan ilunaren arteko mugak lausotuz joan dira, harrien metaketa batean. Hemen natura, paisaiaren erdian, gizakiak sortu duen hibrido Antropozenoa azaleratzen duen indar gisa behatzen dugu. Naturaren fenomeno eta erritmoak entzuteko, epai kritikoaren gainetik zentzumenen senaz jokatzeko, irudia gorputzen artetik nola azaleratzen den ikusteko, gorputza irudien artetik nola azaleratzen den, eta nola zer berri horrek: gorputz-irudiak, funtsa eta esanahia galtzen duen metaketa artean lurperatuta, argi, forma, kolore, erritmo edota estetika bilakatuta, bakeari harrera egin eta sostengatzen duen naturako elementuen artean.

Piezaren musika-konposizioak, alde batetik, guda iraganeko artxibategiko bideoen adibideak barneratzen ditu, sintesi bidez sortutako soinuekin nahastuta. Hori etengabeko jarduna da gure baterako lanean. Pilar zuzenean konposatzen ari da aurretiaz egin dituen pista batzuk oinarritzat hartuz, eta funtzioan zehar azken konposizioa egiten ari da denbora errealean, izan ere, guretzat funtsezkoa da une eszenikoa eguneratu eta zuzenekoa aldarrikatzea.

Fitxa artistikoa: 

  • Zuzendaritza / Eszenografia / Bideo-instalazioa / Dantza: Carla Róisín
  • Konposizio musikala / Zuzeneko musika elektronikoa: Pilar Baizán
  • Produkzio laguntzaileak: Txema Aguiriano, Jon Garcés, Josu Lafont
  • Esker onak: Leire Muñoz, Eriz Moreno

Irakurri gehiago