Agenda

Tio Teronen semeak: Haurreskolari

Noiz

2025/06/27 22:00

Non

Leza

*2025eko Arabako Plazetan zirkuituaren barruan.

*Ordua konfirmatu gabe.

Honela aurkezten du Tio Teronen semeak konpainiak ikuskizuna: "Gure koadrila xelebrea ikastetxera bueltatu da!! Bertan, gure bizitzaren parte izan diren egoera eta doinuen bitartez, une ahaztezinak biziberrituko dituzte. Ikasitakoa desikasten saiatuko dira, ikusleen eskutik, ikasketa prozesu berri bat umorez eraikitzeko asmoz. Denak gelara, txirrina jo du eta!!"

Irakurri gehiago

Juan Loboren harrapaketa eta Baltsaren dantza

Noiz

2025/06/28 16:00

Aurpegia baltzituta eta landarediaz gorputza estalita ihes egiten saiatzen den gaizkilea omen da Juan Lobo edo Moro Juan. San Joan jaietan Torralba del Rion Juan Loboren ihesa eta harrapatzearen ondoren San Joan kofradiako kideek jota bat bat dantzatzen dute. Baltsatik herrira eraman eta Juan Lobo epaitu eta heriotz zigorra ezarrita tiroz hil egiten dute. Ondoren, Francisco Beruetek koreografiatutako Baltsaren dantza egiten da.

Irakurri gehiago

Mutis: Ia, ia, alai

Noiz

2025/06/28 17:00

Non

Bilbo, Guggenheim

*Lekuz Leku 2025 programaren barruan. 

Baso batera iritsita, belarra altu den leku batean kuzkurtuko gara. Begiak lehor, ildoak gorputzean markatuta, oinen arrasto higatua... Etenaldia da. Haizearen kiribilak gorputzak etengabeko jarioan mugitzen ditu, modelatu egiten ditu, zurrunbilo txikietan kulunkatzen ditu, igo egiten ditu: igo eta erori egiten dira. Itzul gaitezen airera, ez du mugarik eta.
  • Iraupena: 15 min.
  • Zuzendaritza koreografikoa: Matxalen Bilbao
  • Musika: Max Richter, Ryuichi Nakamoto, Jordi Savall
  • Dantzariak: Ainhoa Pardellas, Angela Matabuena, Anje Oregi, Cecilia Durán, Elena Jiménez, Enara Agirrezabala, Irati Pineda, Ixone Galdeano, Janire Etxabe, María Etxaide, Natalie Sagone y Une Blanco

Irakurri gehiago

Lasala: Burnt

Noiz

2025/06/28 17:30

Non

Bilbo, Txurruka Kaia

*Lekuz Leku 2025 programaren barruan.

Gero eta eskatzaileagoa den gizarte-ispilu baten aurrean, badirudi estrategia posible bakarra gauero intentsitate handiagoz distiratzea dela. Hainbeste kontsumitzen den prezioa sitsek argitik gertu hegan egiteagatik ordaintzen duten prezio bera da: berezko "burnout" batean su hartzeko aukera.

  • Iraupena: 12 min.
  • Koreografia eta zuzendaritza artistikoa: Judith Argomaniz
  • Antzezleak: Garazi Etxaburu, Ioar Labat eta Leire Otamendi
  • Dramaturgia: Judith Argomaniz eta Fernando Epelde
  • Musika sorkuntza: Fernando Epelde
  • Testua: Puy Barral
  • Jantzien diseinua eta jantzigintza: Xabier Mujika
  • Argazkia eta bideoa: Renata Laszczak
  • Laguntza: Donostia Kultura, Eusko Jaurlaritza, Etxepare Institutua eta Gipuzkoako Foru Aldundia

Irakurri gehiago

Argia: Ezpata-dantza eta Muriska

Noiz

2025/06/28 17:30

Non

Donostia

Ipuscua 1000 ekimenaren baitan ezpata-dantza plazaratuko da eguerdian eta iluntzean Muriska ikuskizuna.

Muriska

Bi dantza-emanaldi izango dira San Telmo Museoan. Bata 19:30ean eta bestea 20:30ean, eta sarrerak doan eskuragai egongo dira museoan bertan.

Mende erditik gorako ibilbidearen erakusgarria da Juan Antonio Urbeltzek 1991n sortutako Muriska pieza koreografikoa. Oholtzan 70 dantzari eta 15 musikari biltzen ditu Zortziko eta Alakiketan ikuskizunen baitan. Halako jende-kopurua martxan jarri ahal izateko erregai posible bakarra emozioak dira. Doinu eta jantzi ederrei bizia ematen dien dantzari-taldeak berriz ere gorpuztuko du erritu den ikuskizuna.

Drama koreografikoan oinarrituta, euskal munduaren elementu sinbolikoen irakurketa eguneratua eskainiko du Muriska emanaldiak. Eszenaratze harrigarriaren bidez eta Gipuzkoaren musika-ondareaz eta koreografikoaz baliatuz, historia unibertsalak gure ahotsetik kontatzen ditu, emozioak kultura eta identitatearen transmisiorako eta herrigintzarako erabiliz.

Irakurri gehiago

Carla Sisteré: Sadnessländ

Noiz

2025/06/28 18:00

Non

Bilbo, Txurruka Kaia

*Lekuz Leku 2025 programaren barruan. 

‘Edalontzia erdi hutsik ala erdi beteta’ esamoldetik sortu zen “Sadnessländ”. Dantza garaikidea eta antzerki fisikoa uztartzen ditu piezak, zorionaren bila ari den bals frenetiko batean kokatua. Saltzaile ibiltari batek “Tristuraren iheslea” aurkeztu digu: mundu honetako gauza politak ikusteko aukera ematen diguten betaurrekoak. Egia ala ahoberokeria ote da? Beren tristura amaitutzat eman nahi dutenek bakarrik atzeman ahal izango dute “Sadnessländ”-en unibertsoa.

Cía. Carla Sisteré konpainiak dantza garaikidea eta antzerki fisikoa uztartzen ditu. Bartzelonan du egoitza, eta 2021ean sortu zen, Carla Sisteré koreografoaren zuzendaritzapean. Kaleko nahiz aretoko ikuskizunetan lan egiten du, baita jarduera pedagogikoetan, tailerretan eta sorkuntza komunitarioetan ere.

  • Iraupena: 13 min.
  • Koreografia: Carla Sisteré
  • Antzezleak: Paula Sánchez, Aaron Vázquez, Carla Sisteré
  • Musika (remix-a eta edizioa): Alexander Espinoza
  • Argazkiak: Aurelie Veyrat
  • Laguntzaileak: CC Barceloneta, CC Drassanes, SAT! , La Turbo, CC Sant Martí

Irakurri gehiago

Qabalum: Todo este ruido

Noiz

2025/06/28 18:30

Non

Bilbo, "Sitios y Lugares" eskultura

*Lekuz Leku 2025 programaren barruan.

Beharbada, bizitza guztiak elkarri lotuta daude, natura kode ulertezina, kaotikoa eta absolutua delako, eta akatsa delako bere aldagarritasun bakarra. Eta agian ekosistema matematiko batean bizi gara, eta gorputza abatar moduko bat da, eta genoma algoritmo bat. Eta nire atomoak eta zureak, irudi baten pixelen gisa, akaso ez dira gureak, eta egunen batean banandu eginen dira beste irudi batzuk eta beste istorio batzuk sortzeko. Eta zu eta ni oso urrutitik etorri gara, apika, kosmos osoa zeharkatuz justu hemen amaitzeko, eta apurka-apurka deseginen gara dagoeneko parte garen eternitatean...

Fitxa artistikoa: 

  • Sorkuntza: Diego Pazó & Lucía Burguete
  • Interpretazioa: Diego Pazó, Lucía Burguete & Joan Cano (drona)
  • Laguntza teknikoa: Liberam Technologies
  • Argiztapena eta espazio eszenikoa: Fermín Blanco & Diego Pazó
  • Jantzien konponketak: Eva María González
  • Musika: VV.AA (Diego Pazóren konposizioa)
  • Ikus-entzunezkoa: Bárbara Fernández & David Mendizábal
  • Jatorrizko testua: Diego Pazó
  • Banaketa: Patty Hanpatua produccionespatto@gmail.com
  • Esker onak: Akira Yoshida, Sandra Muñiz, Martxel Rodríguez, Jon López

Irakurri gehiago

Fran Sieira: Un baile ceibe

Noiz

2025/06/28 19:00

Non

Bilbo, Guggenheim ingurua

Lekuz Leku 2025 programaren barruan.

"Un baile ceibe" k zalantzan jartzen ditu genero-identitate normatiboak eta hegemonikoak eguneroko hainbat esparrutan, eta, jakina, Galiziako dantza tradizionala bezain garrantzitsua den kultura-adierazpen bat sartzen du. Genero-kategoriei eta sozialki ezarritako estereotipoei buruz hausnartzen du, normatibitatearekiko distantzia ezartzeko eta marjinetarantz, disidentziarantz arrastatzeko. Hortik abiatuta, gorputza eta mugimendua ulertzeko modu berriak planteatu eta eraiki nahi ditu piezak, betiere ikuspegi feministarekin eta LGTBIQ+ekin.

  • Iraupena: 25 min.
  • Koreografia eta zuzendaritza: Fran Sieira
  • Zuzendaritza artistikoa: Sergio R. Suárez
  • Antzezleak: Patricia Sánchez, María Montero, André Adrio eta Fran Sieira
  • Musika: MounQup (Camille Hedouin) Carlos Quintáren musikekin eta Úrsula Rialen laguntzarekin
  • Jantziak: Érica Oubiña, Eferroren kolaborazio bereziarekin
  • Argazkiak: Diego Bea Besada
  • Laguntzaileak: Xunta de Galicia, Concello Ribeira, Concello Ames, Concello de Cangas do Morrazo, A Casa Vella, Codisoil, Bodegas Paco y Lola eta Escena Galega.

Irakurri gehiago