Dokumentuaren akzioak
Mutis: Ia, ia, alai
*Lekuz Leku 2025 programaren barruan.
Baso batera iritsita, belarra altu den leku batean kuzkurtuko gara. Begiak lehor, ildoak gorputzean markatuta, oinen arrasto higatua... Etenaldia da. Haizearen kiribilak gorputzak etengabeko jarioan mugitzen ditu, modelatu egiten ditu, zurrunbilo txikietan kulunkatzen ditu, igo egiten ditu: igo eta erori egiten dira. Itzul gaitezen airera, ez du mugarik eta.
- Iraupena: 15 min.
- Zuzendaritza koreografikoa: Matxalen Bilbao
- Musika: Max Richter, Ryuichi Nakamoto, Jordi Savall
- Dantzariak: Ainhoa Pardellas, Angela Matabuena, Anje Oregi, Cecilia Durán, Elena Jiménez, Enara Agirrezabala, Irati Pineda, Ixone Galdeano, Janire Etxabe, María Etxaide, Natalie Sagone y Une Blanco
Dokumentuaren akzioak