Agenda
Kukai: Klera
2025/11/22 17:00
Donostia, Larrotxene Kultur Etxea
Jon Mayaren ideia batetik abiatuta, lengoaia artistiko ezberdinak koaderno batean biltzen ditu Klerak. Literatura, ilustrazioa, musika eta dantza ditu espresio bide, eta koaderno gisako argitalpen batean adierazpen artistiko horiek bildu, eta, artearen poetikotasunetik, gerraren ondorioei buruz gogoeta egitera gonbidatzen gaitu.
Leire Bilbaoren testuak eta June San Sebastianen ilustrazioek Maite Larbururen musika eta Kukai Dantzaren koreografiak izango dituzte lagun. Dantza eta musika QR kodigoen bidez azalduko dira koadernoan. Izan ere, Klera disziplina arteko proiektua da, artearen begirada ezberdinetatik gerra ezari eta elkarbizitzari dei bat egiteko.
Fitxa artstikoa:
- Proiektuaren zuzendaritza eta koreografia: Jon Maya Sein
- Idazlea: Leire Bilbao
- Ilustratzailea: June San Sebastián
- Musika sortzailea: Maite Larburu
- Ikus-entzunezkoen sortzailea: David Bernués
- Dantzariak: Kukai Dantza
Da.Te Danza: Tú y yo
2025/11/22 17:00
Gasteiz, Félix Petite Antzokia
Bi gorputz, inguruan duten guztia arnasten dutenak.Ezagun ez dutena estimatzen duten bi gorputz. Jolasareneta jakin-minaren bidez sortu eta hazten diren bi gorputz,elkar deskubritzen dutenak. Tú y yo, zu eta biok, eta dantza... bizitza maite duten bihotz horientzat.
Tú y yo taupaka dabil pertsonek amankomunean dituzten lekuetan. Izan ere, leku horiek partekatzean, presente bihurtzen dira, eta horiek aitortzean pertsona hobeak izango gara.Tú y yo lana baldintza batetik sortu zen: pertsonek dituzten mugak baliatzea, eta ikuskizuna sortzeko diskurtso gisa erabiltzea.
- Haurrak. Adina: 2-5 urte
Fitxa artistikoa:
- Konpainia: DA.TE Danza
- Dramaturgia: David Ojeda
- Zuzendaritza: Omar Meza
- Antzerki-zuzendaritza: Concepción Villarubia
- Dantzariak eta laguntza koreografikoa: Mª José Casado, Raúl Durán
- Konposizio musikala: Carmen García Jara
Atzoko, gaurko eta biharko Andra Mari
2025/11/22 18:00
Urreta kiroldegia, Galdakao
Andra Mari Eusko Dantzari taldearen 70. urteurrena dela eta, azaroaren 22an taldeko belaunaldi guztiak batuko dira.
Le Jardin des Voix: The Fairy Queen
2025/11/22 18:00
Bilbo, Arriaga Antzokia
Le Jardin des Voix 2002an sortu zen eta Les Arts Florissants taldeko abeslari gazteen akademia da. William Christieren y Paul Agnewen zuzendaritzapean, bi urtetik behin ateak irekitzen dituen akademia honek ongietorria ematen die beren ibilbidea hastera doazen abeslari klasiko gazteei. Horrela, esperientzia profesionala eskaintzen die errepertorio barrokoan, Les Arts Florissants taldearekin nazioarteko bira egiteko aukera barne.
Testuinguru horretan, azken edizioak H Purcellen The Fairy Queen lana izan zuen ardatz, hip-hopean aditua eta aski ezaguna den Mourad Merzouki artistaren koreografiarekin eta eszena-zuzendaritzarekin.
Proiektu interesgarri hau Arriaga Antzokian izango da ikusgai, nazioarteko jaialdirik entzutetsuenetan goretsia izan ondoren: Lucerna, Bremen, Tanglewood concert series… Halaber, ikusgai izan zen BBC Proms zikloan eta prestigio handiko tenpluetan; esate baterako, Milaneko Teatro alla Scalan, Pariseko Philarmonien, New Yorkeko Lincoln Centerren, Valentziako Palau de Les Artsen edo Madrileko Auditorio Nazionalean, zenbait aipatzearren. Hurrengo jomuga Hego Amerikan izango dute, Rio de Janeiron, Montevideon eta Bogotan hainbat kontzertu eskaintzeko.
Fitxa artistikoa:
- Orkestra eta bakarlaria: Le Jardin des Voix
- Zuzendaritza: Paul Agnew
- Dantzariak: Gwenaël Fiederer , Anahi Passi , Alary Ravin, Daniel Saad, Timothée Zig
- Koreografia: Mourad Merzouki
Ana Buitrago & Zuriñe Benavente: Elefantearen oihua
2025/11/22 18:30
Gasteiz, Artium Museoa
*Bernaola 2025-2026 zikloaren barruan.
El grito del elefante [Elefantearen oihua], Ana Buitrago & Zuriñe Benavente El grito del elefante konposizioa denbora errealean ematen da eta hainbat artista gonbidatuk hartzen dute parte haren sorkuntzan. Kasu honetan, Zuriñe Benaventeren eta Ana Buitragoren dantzari Ignacio Monterrubioren zuzeneko musika elkartzen zaio. El grito del elefantek alarma-egoeran jartzen du fokua, orainaldiak duen presentzian eta agertokian eta horren inguruan gertatzen den guztiarekin den loturan.
Ana Buitrago
Haren interesak gorputzak eta ekintzak pertzepzioaren inguruan jokoan jar dezaketen desplazamenduetara zuzentzen dira une honetan, gure iruditeria koreografiko eta politikoak beste harreman eta munduikuskera batzuetarantz mugiarazten dituelarik. Dantzaria da eta koreografia eta esku-hartze propioak egiten ditu, bakarrik nahiz beste artista batzuekin lankidetzan. Urteen joanarekin lan mardula garatu izan du irakaskuntzan eta ikerketan dantza eta mugimenduaren laborategietan. Estudio 3ren zuzendarikidea izan zen eta UVI-La inesperada elkartearen sortzaileetako bat da, Desviaciones programarekin Madrilen koordinatuta. Gerora, berriz, Pradillo Komunitatearen, misionDivina koletiboaren eta La Porta BCN elkartearen kide izan da. Ibilbide luzea egina du programatzaile gisa eta hainbat artistei laguntzeko prozesuetan eta praktika artistikoen topaketa edo elkartrukeko testuinguruetan.
Zuriñe Benavente
Kataluniako emakumezko interpretari onenarentzako 2020ko Kritikaren Sariaren irabazlea.
Arabako kultura ekintzailetzaren AJEBASK 2021 sariaren irabazlea.
Altraste-ren eta DANTZARABA Gasteizko Dantza eta Mugimenduen Nazioarteko topaketen zuzendari artistikoa. Musikaren, dantzaren eta testuaren performance kodeko fusioa nabarmentzen da bere sorkuntzetan, begirada sakon bat luzatuz orainaren unea harrapatzeko eta ikusleekiko hurbiltasun eta elkarrizketaren bilaketan. c
Kieveko Balleta: Loti ederra
2025/11/22 19:00
Donostia, Kursaal
2022an Kieveko Balletak Espainian egin zuen bira gu guztion oroimenean markatua geratu zen tinta gorriarekin, zeinak, trazu lodiarekin, ordutik bizi den tragedia deskribatzen duen. 2022ko lehen bira horretatik, Viktor Ishchuken Kieveko Balleta arrakasta handiz ari da Espainiako antzoki eta auditorio nagusiak zeharkatzen. 2025ean Espainiako eszenatoki ospetsuenetan ibiliko dira berriz ere. Kieveko Balleteko dantzariek, Ishchuken zuzendaritzapean, Loti ederraren bertsio zirraragarri, zirraragarri eta sinestezin bat eskaintzen digute, biran lehen aldiz antzezten dutena.
- Zuzendaria: Viktor Ishchuk
- Bakarlariak: Elena Germanovich, Evhen Lagunov, Yevhen Svetlitsa, Veranika Auchynnikava
- Musika: Piotr Tchaikovsky
- Libretoa: Charles Perrault, versión de los Hermanos Grimm
- Koreografia: Marius Petipa
- Iraupena: 50 minutu + atsedena + 45 minutu
Kieveko Balleta: Loti ederra
2025/11/22 19:00
Donostia, Kursaal
2022an Kieveko Balletak Espainian egin zuen bira gu guztion oroimenean markatua geratu zen tinta gorriarekin, zeinak, trazu lodiarekin, ordutik bizi den tragedia deskribatzen duen. 2022ko lehen bira horretatik, Viktor Ishchuken Kieveko Balleta arrakasta handiz ari da Espainiako antzoki eta auditorio nagusiak zeharkatzen. 2025ean Espainiako eszenatoki ospetsuenetan ibiliko dira berriz ere. Kieveko Balleteko dantzariek, Ishchuken zuzendaritzapean, Loti ederraren bertsio zirraragarri, zirraragarri eta sinestezin bat eskaintzen digute, biran lehen aldiz antzezten dutena.
- Zuzendaria: Viktor Ishchuk
- Bakarlariak: Elena Germanovich, Evhen Lagunov, Yevhen Svetlitsa, Veranika Auchynnikava
- Musika: Piotr Tchaikovsky
- Libretoa: Charles Perrault, versión de los Hermanos Grimm
- Koreografia: Marius Petipa
- Iraupena: 50 minutu + atsedena + 45 minutu
Mucha muchacha: Mucha muchacha
2025/11/22 19:00
Barakaldo, Barakaldo Antzokia
*2025eko Dantzaldia - Bilboko Nazioarteko Dantza Jaialdiaren barne.
Mucha muchacha izen bereko konpainiaren opera prima da. 27ko belaunaldiko Las Sinsombrero deitutako emakume artistei buruzko ikerketa batekin hasi zen, eta ahalduntze, determinazio, ahots, askatasun eta lankidetza kontzeptuetan oinarritutako dantza garaikideko proiektu bilakatu da. Zuzendaritzan, La Tristura konpainiako Celso Giménez dute lagun.
Indarrak, esfortzuak, ospakizunak eta akidura fisikoak eragindako mugimenduan oinarrituta garatzen da obra, eta aurrez aurre jartzen ditu Espainiako dantzaren gorputz-mugimendu tradizionala eta dantza garaikidean lortutako eskarmentua. Feminitatearen, errituaren eta komunitatearen mugimenduaren inguruko asmo-adierazpena da.
Mucha muchacha dantza-konpainiak garaikidetasunetik egiten du lan, arte bizien egungo testuinguruarekin harremanean eta elkarrizketan, ikuslearekiko harremana eta hurbiltasuna sustatzen duten beste lengoaia mota batzuk txertatuz, betiere berrikuntza eszenikoarekiko konpromiso sendoarekin.
Fitxa artistikoa:
- Zuzendaritza artistikoa, sorkuntza: Mucha Muchacha, Celso Giménez
- Koreografia: Mucha Muchacha
- Interpreteak: Ana Botía, Marta Mármol, Belén Martí Lluch, Chiara Mordeglia eta Marina de Remedios
Aukeran: Amama
2025/11/22 19:00
Erandio, Merkatu Zaharra
Amama batek ipuinak kontatzen dizkio bilobari. Euskal dantzetan oinarritutako koreografien bidez, zazpi ipuin kontatuko dira, zazpi euskal lurraldeetako herri banatan kokaturik gai eta pertsonaia ezberdinekin. Ipuinen irakurketarekin batera, dantza izango da ipuinen irudikapen koreografikoaren protagonista.
Oraingo honetan, 25 urte baino gehiagotan lehen aldiz, Aukeran Dantza Konpainia haurren mundura hurbiltzen ari da espresuki, errespetuz eta gogotsu. Ipuin tradizional zaharren irakurketa berritua, bertaratutakoentzako bidaia ekarriko duten koreografia berriekin batera. Gure herriko geografia ezberdinetan barrena eramango gaitu, pertsonaia harrigarriekin.
Adina: + 4 urte
Fitxa artistiko-teknikoa:
- Zuzendaritza: EDU MURUAMENDIARAZ
- Ipuinak: JUAN KRUZ IGERABIDE
- Gidoia: EKAITZ GONZALEZ
- Zuzendari artistikoa: ELENA BEZANILLA
- Musika sortzailea: JOXAN GOIKOETXEA
- Argiztapen diseinua: CARLOS SOLANO
- Jantziak: OSCAR ARMENDARIZ
- Zuzendari laguntzailea: ELI ALBERDI
- Maskarak: VALENTINA RAPOSO
- Irudiak: ALPHAX
- Antzezkea: LOLI ASTOREKA
- Dantzariak: KIMETZ CABANILLAS,ANE ETXEBERRIA, LAIDA EGAÑA, UNAI IRAOLA, MAIER MURUAMENDIARAZ, NAHIKARI SANCHEZ, UXUE SANCHEZ,DANEL SERRANO
- Ekoizpena: Aukeran Dantza Konpainia
- Banaketa: Bapo Bapo produkzioak