Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Agenda Le Jardin des Voix: The Fairy Queen

Dokumentuaren akzioak

Le Jardin des Voix: The Fairy Queen

Noiz 2025/11/22
19:00
Non Bilbo, Arriaga Antzokia
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

Le Jardin des Voix 2002an sortu zen eta Les Arts Florissants taldeko abeslari gazteen akademia da. William Christieren y Paul Agnewen zuzendaritzapean, bi urtetik behin ateak irekitzen dituen akademia honek ongietorria ematen die beren ibilbidea hastera doazen abeslari klasiko gazteei. Horrela, esperientzia profesionala eskaintzen die errepertorio barrokoan, Les Arts Florissants taldearekin nazioarteko bira egiteko aukera barne.

Testuinguru horretan, azken edizioak H Purcellen The Fairy Queen lana izan zuen ardatz, hip-hopean aditua eta aski ezaguna den Mourad Merzouki artistaren koreografiarekin eta eszena-zuzendaritzarekin.
Proiektu interesgarri hau Arriaga Antzokian izango da ikusgai, nazioarteko jaialdirik entzutetsuenetan goretsia izan ondoren: Lucerna, Bremen, Tanglewood concert series… Halaber, ikusgai izan zen BBC Proms zikloan eta prestigio handiko tenpluetan; esate baterako, Milaneko Teatro alla Scalan, Pariseko Philarmonien, New Yorkeko Lincoln Centerren, Valentziako Palau de Les Artsen edo Madrileko Auditorio Nazionalean, zenbait aipatzearren. Hurrengo jomuga Hego Amerikan izango dute, Rio de Janeiron, Montevideon eta Bogotan hainbat kontzertu eskaintzeko.

Fitxa artistikoa:

  • Orkestra eta bakarlaria: Le Jardin des Voix
  • Zuzendaritza: Paul Agnew
  • Dantzariak: Gwenaël Fiederer , Anahi Passi , Alary Ravin, Daniel Saad, Timothée Zig
  • Koreografia: Mourad Merzouki

Dokumentuaren akzioak

« Azaroa 2025 »
Azaroa
AlAsAzOgOrLrIg
12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
« Abendua 2025 »
Abendua
AlAsAzOgOrLrIg
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031
« Urtarrila 2026 »
Urtarrila
AlAsAzOgOrLrIg
1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031