Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Agenda Ana Buitrago & Zuriñe Benavente: Elefantearen oihua

Dokumentuaren akzioak

Ana Buitrago & Zuriñe Benavente: Elefantearen oihua

Noiz 2025/11/22
19:30
Non Gasteiz, Artium Museoa
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

*Bernaola 2025-2026 zikloaren barruan.

El grito del elefante [Elefantearen oihua], Ana Buitrago & Zuriñe Benavente El grito del elefante konposizioa denbora errealean ematen da eta hainbat artista gonbidatuk hartzen dute parte haren sorkuntzan. Kasu honetan, Zuriñe Benaventeren eta Ana Buitragoren dantzari Ignacio Monterrubioren zuzeneko musika elkartzen zaio. El grito del elefantek alarma-egoeran jartzen du fokua, orainaldiak duen presentzian eta agertokian eta horren inguruan gertatzen den guztiarekin den loturan. 

 

Ana Buitrago

Haren interesak gorputzak eta ekintzak pertzepzioaren inguruan jokoan jar dezaketen desplazamenduetara zuzentzen dira une honetan, gure iruditeria koreografiko eta politikoak beste harreman eta munduikuskera batzuetarantz mugiarazten dituelarik. Dantzaria da eta koreografia eta esku-hartze propioak egiten ditu, bakarrik nahiz beste artista batzuekin lankidetzan. Urteen joanarekin lan mardula garatu izan du irakaskuntzan eta ikerketan dantza eta mugimenduaren laborategietan. Estudio 3ren zuzendarikidea izan zen eta UVI-La inesperada elkartearen sortzaileetako bat da, Desviaciones programarekin Madrilen koordinatuta. Gerora, berriz, Pradillo Komunitatearen, misionDivina koletiboaren eta La Porta BCN elkartearen kide izan da. Ibilbide luzea egina du programatzaile gisa eta hainbat artistei laguntzeko prozesuetan eta praktika artistikoen topaketa edo elkartrukeko testuinguruetan.

 

Zuriñe Benavente

Kataluniako emakumezko interpretari onenarentzako 2020ko Kritikaren Sariaren irabazlea.

Arabako kultura ekintzailetzaren AJEBASK 2021 sariaren irabazlea.

Altraste-ren eta DANTZARABA Gasteizko Dantza eta Mugimenduen Nazioarteko topaketen zuzendari artistikoa. Musikaren, dantzaren eta testuaren performance kodeko fusioa nabarmentzen da bere sorkuntzetan, begirada sakon bat luzatuz orainaren unea harrapatzeko eta ikusleekiko hurbiltasun eta elkarrizketaren bilaketan. c

Dokumentuaren akzioak

« Otsaila 2026 »
Otsaila
AlAsAzOgOrLrIg
1
2345678
9101112131415
16171819202122
232425262728
« Martxoa 2026 »
Martxoa
AlAsAzOgOrLrIg
1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031
« Apirila 2026 »
Apirila
AlAsAzOgOrLrIg
12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930