Dokumentuaren akzioak
Agenda

Aukeran: Amama
Noiz: 2025/05/11 18:00Non: Getxo, Muxikebarri
Amama batek ipuinak kontatzen dizkio bilobari. Euskal dantzetan oinarritutako koreografien bidez, zazpi ipuin kontatuko dira, zazpi euskal lurraldeetako herri banatan kokaturik gai eta pertsonaia ezberdinekin. Ipuinen irakurketarekin batera, dantza izango da ipuinen irudikapen koreografikoaren protagonista. Oraingo honetan, 25 urte baino gehiagotan lehen aldiz, Aukeran Dantza Konpainia haurren mundura hurbiltzen ari da espresuki, errespetuz eta gogotsu. Ipuin tradizional zaharren irakurketa berritua, bertaratutakoentzako bidaia ekarriko duten koreografia berriekin batera. Gure herriko geografia ezberdinetan barrena eramango gaitu, pertsonaia harrigarriekin. Adina: + 4 urte

Haatik: Ots
Noiz: 2025/05/11 19:00Non: Galdakao, Torrezabal Kultur Etxea
Dantza lan hau Herri Gogoa Euskal Herriko lehen zigilu diskografikoan islatutako mugimendu kultural abangoardista berrinterpretatzeko bultzada gisa sortu da. Zentsura zela eta, zigilu hori inoiz ofizialki existitu ez bazen ere, berrehun diskotik gora argitaratzea lortu zuen, euskal kultura biziberritu eta berritzeko helburuarekin. Jone San Martin nazioarteko ospea duen dantzari eta sortzaile donostiarrak sortutako koreografiak euskal dantza izan du inspirazio iturri. Horiek aztertzerakoan, antolatzeko eta espazioan "idazteko" modu berriak sortu eta euskal dantzen mekanismoak interprete bakoitzaren eta taldearen sentimendu intimo eta pertsonalagoak adierazteko tresna gisa erabili ditu. Fitxa artistikoa:

Provisional Danza: Cuando quieras
Noiz: 2025/05/11 19:00Non: Bilbo, La Fundicion
Podemos decir cuando quieras voy Fitxa artistikoa:
Podemos decir cuando quieras no vengo
Pero no podemos decir cuando quieras te quiero
Podemos decidir qué mirar o qué escuchar
No podemos decir, aunque lo digamos, cuando quieras te veo o te oigo
Que extraño sería decir cuando quieras te beso, cuando quieras te abrazo
Y en cambio que dulce escuchar de tus labios
cuando quieras me quieres
cuando quieras me besas
cuando quieras me abrazas / J.J Morata

Gasteiz Dantza Plazan
Noiz: 2025/05/16 20:00Non: Gasteiz, Florida Parkea
Ordua: 20:00etan (maiatza eta ekaina); 19:30ean (iraila).Dantza plazan 2025

Donostiako Udalaren Txistulari Taldearen erromeria
Noiz: 2025/05/17 18:30Non: Plaza Berria, Donostia
Bagera Elkarteak eta Donostiako Udalaren Txistulari Taldeak antolatuta, euskal dantza tradizionalen inguruko erromeria ospatuko da Donostiako Plaza Berrian. Udalaren Txistulari Taldearen eskutik kalejira, fandango, arin-arin, muxiko, polka eta beste dantza asko ikasi eta dantzatzeko aukera izango da Jon Iraola dantza-maisuaren laguntzaz. Programa: https://labur.eus/j5ups4rn

Plazako dantza tradizionala: kalitatean sakontzen (4. saioa)
Noiz: 2025/05/23 18:30Non: Elgeta, Espaloia kafe-antzokia.
MINTEGIA (4. saioa) Gaurko gaia: jauziak (aurreko saioaren jarraipena) Nori zuzenduta: Ordutegia: 18.30 - 22.00 Parte-hartzea: 10,00 euro Laguntzailea: Elgetako Udala

Gasteiz Dantza Plazan
Noiz: 2025/05/23 20:00Non: Gasteiz, Florida Parkea
Ordua: 20:00etan (maiatza eta ekaina); 19:30ean (iraila).Dantza plazan 2025

Begiraleak: Begiralekada
Noiz: 2025/05/24 15:30Non: Donibane Lohizune, Pilota Plaza
Begiraleak dantza taldearen 90. urteurreneko emanaldia maiatzaren 24an, atsaldeko 15:30ean. Pilota plazan izanen da, euria izanez gero Jai Alaiean eginen dute. Sartzeak salgai dira HelloAsson (5 eurotan helduentzat, urririk 13 urtepeko haurrentzat). Gaualdia segituko du dantzaldia eta Donibane Kantuz saio batekin. Txaranga ere izanen da gaualdia alaitzeko. Begiralekada Eta bigarren emanaldian beraz, kide guziekin iraganen da: gaur egungo kideak eta kide ohiak. Begirakada izena izanen du. Zertako Begirakada?

Aitzindariak: Aitzina Biga
Noiz: 2025/05/24 19:00Non: Arrasate, Amaia Antzokia
Ikusgarri honetan zuberotar dantza tradizionalak, dantza berriak, antzerkia, bertsoak eta kantuak izango dira. Aitzina Biga ikusgarriak 107 parte hartzaile bilduko ditu: 52 dantzari, 29 kantari, 9 antzerkilari, 2 bertsolari eta 15 musikari. 2006an Aitzindariak elkarteak, Zuberoako dantza taldeak batzen dituenak, Aitzina Pika ikusgarria aurkeztu zuen. Hainbat belaunalditako berrogeita hamar bat zuberotar ari izan ziren dantzan, antzerkian edo kantan. Hari segida emanez, zuberotarren arteko trukaketen bultzatzeko, ikusgarri berri bat proposatzeko beharra sentitu dute 2025eko udaberrian. Aitzina Biga

Durangaldeko Ezpata-dantzari Eguna 2025
Noiz: 2025/05/25 17:30Non: Mallabia
Dokumentuaren akzioak