Dantzaldia: Xirribikariak taldea
- https://dantzan.eus/agenda/mutxikoak-xirribikariak-taldea
- Dantzaldia: Xirribikariak taldea
- 2024-02-04T11:30:00+01:00
- 2024-02-04T23:59:59+01:00
- Biolinjolez osatutako taldearekin dantzaldia egingo da heldu den igandean, otsailak 4, Donibane Lohizunen. Xirribikarien taldea izena hartu duten Gipuzkoa eta Lapurdiko zenbait biolinjeren ekimenez, gaur egun egiten diren erromeria eta dantzaldi gidatuetako dantza-errepertorioko zenbait pieza joko dituzte: jauziak, fandango eta arin-arinak, ezkotixak, etab. Akordeoi diatonikoak Euskal Herrian izandako bilakaerak trikitixa ekarri zuen moduan, azken urteetan euskal biolin tradizionala bereizteko —zehazki, biolina jotzeko moldeak eta errepertorioa— proposamenen artean nabarmenetakoak dira arrabita eta xirribika. Xirribikariek XX. mende hasierako dantzaldietako orkestra-ereduan osatu nahi izan dute musikarien taldea. Euskal Herri osoko zenbait arrabitariri egin diete deialdia, eta haiekin batera ariko dira Xabier Itzaina xirularia eta Jokin Irungarai atabalaria. Donibane Lohizuneko Luis XIV.aren plazan egingo den dantzaldiaren abiapuntuan daude Uztaritzeko Hartzaro jaialdiko azken bizpahiru edizioetan zenbait arrabitarik astearte gizenean egindako bilkurak. Dantzarako errepertorioa, bereziki jauziak, festa-giroan jotzeko elkartu ziren. Oraingoan Donibane Lohizunen ikasturtean zehar hilean behin egiten diren dantzaldietarako elkartu dira hainbat arrabitari. Hedapena Euskal Herriko dantzaldietako ohiko instrumentua izan zen denbora askoan, eta ekimenaren helburuetako bat da instrumentua esparru horretan biziberritzea. Zenbait partitura eta audio prestatu eta zabaldu dituzte Xirribikariek, bertaratu eta jo nahi duenarentzat: Xirribikarien dantzaldia: partiturak eta audioak Errepertorioa Hegi Mutxikoak Xoxuarenak Fandangoa (30. Doinua) Arin arina (Erraza) Marianak Lapurtar Motxak + Lakartarrak + Ahuntxa Azkaindarrak Milafrangarrak Baztango Zortzikoa (Lantzeko inauteriak) Mazürka Eskotixa Ostalerrak Kattalina Ainhoarrak Axuri Beltza Borobila (Ekaitza + Erromerian) Fandango (Saka) Arin arin (Artikutza)
Argazkia: Oier Araolaza - Dantzan cc-by-sa
2024/02/04 11:30
Luis XIV.aren plaza, Donibane Lohizune
Biolinjolez osatutako taldearekin dantzaldia egingo da heldu den igandean, otsailak 4, Donibane Lohizunen. Xirribikarien taldea izena hartu duten Gipuzkoa eta Lapurdiko zenbait biolinjeren ekimenez, gaur egun egiten diren erromeria eta dantzaldi gidatuetako dantza-errepertorioko zenbait pieza joko dituzte: jauziak, fandango eta arin-arinak, ezkotixak, etab.
Akordeoi diatonikoak Euskal Herrian izandako bilakaerak trikitixa ekarri zuen moduan, azken urteetan euskal biolin tradizionala bereizteko —zehazki, biolina jotzeko moldeak eta errepertorioa— proposamenen artean nabarmenetakoak dira arrabita eta xirribika. Xirribikariek XX. mende hasierako dantzaldietako orkestra-ereduan osatu nahi izan dute musikarien taldea. Euskal Herri osoko zenbait arrabitariri egin diete deialdia, eta haiekin batera ariko dira Xabier Itzaina xirularia eta Jokin Irungarai atabalaria.
Donibane Lohizuneko Luis XIV.aren plazan egingo den dantzaldiaren abiapuntuan daude Uztaritzeko Hartzaro jaialdiko azken bizpahiru edizioetan zenbait arrabitarik astearte gizenean egindako bilkurak. Dantzarako errepertorioa, bereziki jauziak, festa-giroan jotzeko elkartu ziren. Oraingoan Donibane Lohizunen ikasturtean zehar hilean behin egiten diren dantzaldietarako elkartu dira hainbat arrabitari.
Hedapena
Euskal Herriko dantzaldietako ohiko instrumentua izan zen denbora askoan, eta ekimenaren helburuetako bat da instrumentua esparru horretan biziberritzea. Zenbait partitura eta audio prestatu eta zabaldu dituzte Xirribikariek, bertaratu eta jo nahi duenarentzat:
- Xirribikarien dantzaldia: partiturak eta audioak
Errepertorioa
- Hegi
- Mutxikoak
- Xoxuarenak
- Fandangoa (30. Doinua)
- Arin arina (Erraza)
- Marianak
- Lapurtar Motxak + Lakartarrak + Ahuntxa
- Azkaindarrak
- Milafrangarrak
- Baztango Zortzikoa (Lantzeko inauteriak)
- Mazürka
- Eskotixa
- Ostalerrak
- Kattalina
- Ainhoarrak
- Axuri Beltza
- Borobila (Ekaitza + Erromerian)
- Fandango (Saka)
- Arin arin (Artikutza)