Dokumentuaren akzioak
Loinazko ezpata-dantza
Loinazko jaietan, Asentsio egunaren hurrengo astelehenean egiten dute herriko txikiek ezpata-dantza. Goizeko 8:30etan elkartzen dira gaztetxoak lehen ensaioa egiteko udaletxean. Ondoren, bederatziak aurretik udaletxetik abiatzen dira Parrokiara iritsi, santuak atera eta lehenengoz Loinazko ezpata-dantza eta bandera dantzatzeko. Ondoren, prosezioan abiatzen dira San Martingo baselizaraino eta hara iritsi bezain pronto dantzatzen dute berriz. Meza ostean, eta hamaiketakoa egin ondoren hirugarren aldiz dantzatzen da ezpata-dantza eta banderazaleak ere, bandera dantzatzen du. Parrokiaraino egiten dute buelta eta bertan, azken aldiz egiten dute dantza.
Dokumentuaren akzioak