Ezpata-dantza eta soka-dantza
- https://dantzan.eus/agenda/legazpi-santikutz-ezpata-dantza-soka-dantza
- Ezpata-dantza eta soka-dantza
- 2025-05-03T10:30:00+02:00
- 2025-05-03T23:59:59+02:00
- Legazpiko Santikutz eguneko ezpata-dantza eta soka-dantza Legazpin Sustraia taldearen eskutik. 09:30ean Iruñeko Ezpelur gaitero taldearen goiz deia. 10:30ean prozesioan Mirandaolako Miraria gogoratzen duen erlikia Eliz-Parrokiaren inguruan eramaten da. Mirandaolako Gurutze Santuaren prozesio honetan, eliza atarian, txistulari eta ezpata-dantzariek parte hartzen dute. 10:45ean Meza Nagusia ospatuko da. 12:00etan Olaria saridunen eta Udal Korporazioaren irteera Udaletxetik Euskal Herria plazara, ezpata-dantzarien ohorezko arkupean. Ondoren Legazpiko ezpata-dantza eta ondotik soka-dantza, Sustraiak Dantza Taldearen eskutik. Zinta-dantza ere dantzatuko dute. Aurten Sustrai dantza taldearen 50. urteurrena dela eta taldeko dantzari eta dantzari ohiak elkartuko dituzte. Taldean egon diren garaian ezpata-dantza egiteko aukerarik izan ez duten horiek egingo dute dantza.
Legazpiko ezpata-dantza Santa Kurutz egunean 2014. Argazkia: Oier Araolaza
2025/05/03 08:30
Legazpi
Legazpiko Santikutz eguneko ezpata-dantza eta soka-dantza Legazpin Sustraia taldearen eskutik.
09:30ean Iruñeko Ezpelur gaitero taldearen goiz deia.
10:30ean prozesioan Mirandaolako Miraria gogoratzen duen erlikia Eliz-Parrokiaren inguruan eramaten da. Mirandaolako Gurutze Santuaren prozesio honetan, eliza atarian, txistulari eta ezpata-dantzariek parte hartzen dute.
10:45ean Meza Nagusia ospatuko da.
12:00etan Olaria saridunen eta Udal Korporazioaren irteera Udaletxetik Euskal Herria plazara, ezpata-dantzarien ohorezko arkupean. Ondoren Legazpiko ezpata-dantza eta ondotik soka-dantza, Sustraiak Dantza Taldearen eskutik. Zinta-dantza ere dantzatuko dute.
Aurten Sustrai dantza taldearen 50. urteurrena dela eta taldeko dantzari eta dantzari ohiak elkartuko dituzte. Taldean egon diren garaian ezpata-dantza egiteko aukerarik izan ez duten horiek egingo dute dantza.